Langile Kazeta
  • AKTUALITATEA
  • EDITORIALA
  • KOIUNTURA
  • IKUSPUNTUA
  • LANGILE ZIENTZIA
  • KOLABORAZIOAK
  • AGENDA
  • DENDA
  • HARPIDETZA
Osteguna, 2021ko urtarrilaren 28a
  • Osteguna
    2021ko urtarrilaren 28a
Aktualitatea logoa
Azkenak
Biolentzia Estrukturala
Ofentsiba Kapitalista
Langile Mugimendua
Prozesu Sozialista
Mugimendu Sozialista
  • DENAK
  • ALBISTEAK
  • ERREPORTAJEAK
  • ELKARRIZKETAK
  • KRONIKAK
  • PRENTSA OHARRAK
Mugimendu Sozialista
2019ko apirilaren 8a
Gazte Topaketa Sozialistak eginda, GKSk bizitza politikoa sustatzen jarraitzeko asmoa adierazi du

Bizkaiko eta Arabako eskualde ezberdinetako gazte ugari bildu dira Laudion egin berri dituzten topaketetan. Egungo erronka politikoei "ildo sozialistaren baitan modu eraginkorrean erantzuteko bitartekoak" eskaintzea izan dute helburu GKSko kideek.

Ofentsiba Kapitalista
2019ko apirilaren 8a
Pentsioak pribatizatu eta kapital akumulazioa handitzeko funts bat sortuko du EBk

Pentsioetarako funts pribatu handi bat sortzeko urratsa egin du Europako Parlamentuak, Norbanako Pentsioen Europar Produktuaren (PEPP) araudia onartuta. Beste urrats bat, langile klasea kapitalaren ekoizpen fase berrira moldatzeko burgesiaren eta Troikaren estrategian: estatuek ez dute jada “gutxieneko” sistema publiko bat bermatzeko betebeharrik izango, Europako Batasunak ez baitie halakorik exijituko.

Langile Mugimendua
2019ko apirilaren 8a
Iruñerriko Langile Autodefentsa Sarea eta Hipotekek Kaltetutakoen Nafarroako Plataforma elkartu dira Maiatzaren 1a aldarrikatzeko

Langileriak egun bizi esparru ezberdinetan bizi dituen baldintza prekarioen aurrean “besoz beso borrokatzeko beharrak” elkartu dituela adierazi dute. Era berean, klase elkartasunaren aldeko hautua egiten dutela azpimarratu dute, autodefentsa kolektiboa eta elkarren arteko babesa aldarrikatzeko. Helburu horiekin, “klase elkartasuna, desjabetuon indarra” dinamika abiarazi dute.

Langile Mugimendua
2019ko apirilaren 4a
Mozolomendiko etxebizitza okupatuen proiektua babestu dute Lekeitioko hamar eragilek

Lekeitiko hamar eragilek elkartasuna eta babesa adierazi diete Mozolomendiko kideei, udalaren partetik jasaten ari diren jazarpenaren aurrean. Hiru eskaera zehatz egin dizkiote udalari: Mozolomendiko etxebizitzak ez ukitzeko, HHIrentzako espazio egoki bat bermatzeko eta Mozolomendiko etxe okupatuetan erroldatzeko aukera emateko.

Langile Mugimendua
2019ko apirilaren 4a
M1 Langileontzat plataformako kideek, bigarrenez, mobilizazioa antolatu dute Maiatzaren Lehenean Donostian

Iaz sortu zuten M1 Langileontzat plataforma Donostian, "klase borrokaren gaurkotasuna eta klase independentzian oinarritutako langile boterea eraikitzeko beharra aldarrikatzeko". Aurtengoan ere aldarri berdinei eutsiko diete plataformako kideek, bat eginez. Hala, mobilizazioa deitu dute Maiatzaren Lehenerako.

Biolentzia Estrukturala
2019ko apirilaren 4a
Gasteizko Ikasle Mugimenduak azkenaldian jasandako gertakari errepresibo “larriak” salatu ditu

Jaikialdiak publiko egin duen prentsa oharraren bitartez jakinarazi du ikasleek jasaten dituzten errepresio mekanismoak “egunerokotasunaren parte bilakatu direla”. Gainera, aurreko asteetan gertakariak “larritu” egin direla salatu du. Jaikialdia da Gasteizko Ikasle Mugimendua biltzen duen ikasle eragilea.

Biolentzia Estrukturala
2019ko apirilaren 4a
Aske geratu da Mikel Orbegozo preso politiko donostiarra, zigorra osorik bete ondoren

Hamalau urteko espetxealdia gaur goizean bete du euskal preso politiko donostiarrak, azken urte erdia Valladoliden pasa duen arren, aurretik, Badajozen ere eman zituen preso urte batzuk.

Biolentzia Estrukturala
2019ko apirilaren 4a
61 urteko langile bat eraila Zigoitian, zentro komertzial batean mantentze lanak egiten ari zela

Atzo arratsaldean gertatu zen istripua: Zigoitiako Gorbeia zentro komertzialean lanean ari zela, araztailera erori zen langilea. Hainbat sindikatuk salatu dutenez, dagoeneko 12 langile erail dituzte aurten Euskal Herrian.

Mugimendu Sozialista
2019ko apirilaren 4a
Bihar hasiko dira Laudion Bizkaiko eta Arabako Gazte Topaketa Sozialistak

Gazte Koordinadora Sozialistak egingo dituen lehen topaketek helburu izango dute gazte problematikari ikuspuntu sozialista batetik heltzea eta aurre egiteko tresnak eskaintzea. Egitarau oparoa izango da Laudion bihartik igandera arte.

Biolentzia Estrukturala
2019ko apirilaren 3a
“Mugimendu sozialen aurkako jazarpena” salatu dute Zizur Nagusian

Zizur Nagusian “mugimendu sozialen aurkako” zenbait jazarpen kasu gertatu direla salatu du Sorginkale Banaketak kolektiboak; besteak beste, identifikazioak kartelak jartzeagatik, muralen ezabaketa eta isunak Azken Sorgin Gaua jaialdiaren harira. Nafarroako Gobernua, Zizur Nagusiko Udala zein udaltzainak seinalatu dituzte erantzule moduan

  • « Aurrekoa
  • 1
  • …
  • 165
  • 166
  • 167
  • 168
  • 169
  • 170
  • 171
  • 172
  • 173
  • 174
  • Hurrengoa »
Kontaktua: harremanak@gedar.eus
Erredakzioa: erredakzioa@gedar.eus
Kolaborazioak: kolaborazioak@gedar.eus
Langile Zientzia: langilezientzia@gedar.eus
Sare sozialak:
Creative Commons Lizentzia