2019ko ekainaren 17a
Ertzainek Oñatiko bost gazte erasotu zituzten larunbat gauean, borra luzagarriak erabilita
Oñatiko Gaztetxetik atera ziren bost gazte erasotu zituzten kale-jantziekin zein uniformez jantzitako 10 ertzain inguruk, "borra luzagarriak erabiliz". Erasotuetako batek ertzainak ikusi eta lagunei "zipaioak" zeudela ohartaraztean gertatu zen erasoa. "Amorruz, kolpez, indarkeriaz eta irainekin" erantzun zuten ertzainek, besteak beste, "zipaio le vas a llamar a tu puta madre" oihukatuz. "Ubeldu eta kontusio’ ugari dituzte gazteek, eta jipoiaren "bortizkeriaren erakusgarri" modura, azaldu dute ertzainetako baten borra hautsi egin zela.