2019ko ekainaren 26a
Gaztetxearen desalojoaren aurrean, elkarretaratzea 19:00etan Ormaiztegiko plazan
Ormaiztegiko gaztetxeko kideek elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako. Pasa den astean 18 urte hutsik zeramatzan taberna bat birjabetu zuten, bertan gaztetxe berria martxan jartzeko. Ertzaintzak, baina, epaitegien agindurik gabe desalojatu zuen espazioa. Herritarrei dei egin diete gaurko elkarretaratzean parte hartzera, "elkar babeserako" helburuarekin birjabetutako gunearen alde.