Langile Kazeta
  • AKTUALITATEA
  • EDITORIALA
  • KOIUNTURA
  • IKUSPUNTUA
  • LANGILE ZIENTZIA
  • KOLABORAZIOAK
  • AGENDA
  • DENDA
  • HARPIDETZA
Osteguna, 2021ko urtarrilaren 28a
  • Osteguna
    2021ko urtarrilaren 28a
Aktualitatea logoa
Azkenak
Biolentzia Estrukturala
Ofentsiba Kapitalista
Langile Mugimendua
Prozesu Sozialista
Mugimendu Sozialista
  • DENAK
  • ALBISTEAK
  • ERREPORTAJEAK
  • ELKARRIZKETAK
  • KRONIKAK
  • PRENTSA OHARRAK
Langile Mugimendua
2019ko irailaren 27a
Euskal preso politikoen aldeko kontzentrazioak gauzatu dituzte hainbat ikastetxe eta campusetako ikasleek

'Amnistia ipar, zuekin gaude!' lelopean, Azken Asteazkenen dinamika berrartu du ikasle mugimenduak, euskal preso politikoen auziak heziguneetan presentzia izan dezan.

Biolentzia Estrukturala
2019ko irailaren 27a
San Giovesa eta Huerta de Peraltako lan gatazketan parte hartzeagatik, espetxe zigor eskaerak

Maiatzean 21 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten Imanol Salinasi, jatetxe bateko beharginen aurkako erasoak salatzeko protestetan parte hartzeagatik. Bestalde, ustez urriaren 10ean hasiko da Salinasen eta Osesen aurkako epaiketa. 12 hilabeteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak, Huerta de Peraltako langileen greban lantokirako sarbidea oztopatzeagatik. "Desobedientzia" iragarri dute biek.

Biolentzia Estrukturala
2019ko irailaren 26a
Elorrioko garbiketa enpresako emakume langileek udala salatu dute, greba eskubidea urratu izanagatik

Langileek adierazi bezala, Elorrioko Udalak greba eskubidea “sistematikoki urratu du”, grebaren ondorioak lausotzeko hartu dituen zenbait neurri direla-eta.

Biolentzia Estrukturala
2019ko irailaren 26a
Arran antolakundeko militante bat atxilotu dute Mosso-ek gaur goizean

Arran gazte antolakundeak euren militante baten atxiloketa salatu du.

Biolentzia Estrukturala
2019ko irailaren 25a
Ibon Fernandez Iradi preso politikoa aske utzi ala ez urriaren 30ean erabakiko du Frantziako Auzitegiak

Zigorrak Ezartzeko Frantziako Auzitegiak iragarri duenez, urriaren 30ean jakinaraziko du Fernandez Iradi euskal preso politikoa etxeratzearen inguruko azken ebazpena.

Biolentzia Estrukturala
2019ko irailaren 25a
Atzeratu egin dute Aiztondoko Gazte Asanbladako bi kideren aurkako epaiketa

Atzo goizean hastekoa zen Aiztondoko Gazte Asanbladako bi kideren aurkako epaiketa Tolosako Epaitegian, Kaxilda gaztetxearen birjabetzeagatik. Aldiz, epaitegiko atzoko saioa bertan behera geratu zen, bi ertzainek lekuko bezala deklaratzeko beharrezkoak ziren izapideak egin gabe zeudelako. Epaitegiaren kanpoaldean hamarnaka pertsona batu ziren elkartasuna adierazteko.

Mugimendu Sozialista
2019ko irailaren 24a
"Sortu alderdiari exijitzen diogu Bilboko egoitzarekin eragin duen arazo larria konpontzeko ardura bere gain har dezan"

Publikoki salatu dute Sortu alderdiak Ikasle Abertzaleak antolakundeari eta ikasle mugimenduari egindako erasoa, baita Errondako egoitzaren lapurretaren izaera politikoa azpimarratu ere. Urriaren 3an Euskal Ikasleen Erakundeak egingo duen asanblada orokorrera bertaratzera dei egin diete Sortuko kideei, bigarren aldiz. Aurreko ikasturtean ere, alderdiak egoitzaren jabetza modu irregularrean aldatu zuenean, batzarrera joateko eskatu zien IAk, baina ez ziren agertu.

Biolentzia Estrukturala
2019ko irailaren 23a
Gutxienez hiru emakume erasotu dituzte asteburuan Gasteizen

Asteburu honetan Gasteizen gertatu diren hiru eraso direla-eta, hiru gizonezko atxilotu ditu Gasteizko Udaltzaingoak. Bi eraso ostiralean gertatu ziren, eta bestea, berriz, larunbatean. Epailearen esku utzi dituzte atxilotu guztiak.

Biolentzia Estrukturala
2019ko irailaren 23a
Emakume bat bahitu eta hiru egunez sexu erasoak egin dizkiote lau gizonezkok, Bilbon

Erasotutako emakumeak jarri du salaketa, eta Basurtoko erietxera eraman dute ondoren. Hala, sexu erasoa eta bahiketa leporatuta atxilotu ditu Ertzaintzak lau gizonezko, bart arratsaldean. Horietako bat, baina, aske utzi dute ondoren.

Biolentzia Estrukturala
2019ko irailaren 23a
Bi langile zauritu dira trafiko istripuz Villabonan

Zama garraiatzen ari zen trailer batean istripua izan zuten igandean bi beharginek, N1 errepidean. Gidaria zein gidarikidea artatu behar izan zituzten Asuncion klinikan.

  • « Aurrekoa
  • 1
  • …
  • 134
  • 135
  • 136
  • 137
  • 138
  • 139
  • 140
  • 141
  • 142
  • …
  • 174
  • Hurrengoa »
Kontaktua: harremanak@gedar.eus
Erredakzioa: erredakzioa@gedar.eus
Kolaborazioak: kolaborazioak@gedar.eus
Langile Zientzia: langilezientzia@gedar.eus
Sare sozialak:
Creative Commons Lizentzia