AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/05/14 11:04

Espainiako Poliziak 1977ko maiatzaren 13an erail zuen Jose Luis Cano errenteriarra, Iruñean (Nafarroa), amnistiaren alde izandako manifestazio baten bukaeran. Greba orokor baten barruan egindako mobilizazioaren ostean, manifestarien aurka kargatu zuten polizia-agenteek. Kaldereria kaleko taberna batean babestu zuen bere burua Canok, baina bertatik irtetera behartu ostean, garondoan tiro bat jota hil zuten gaztea (lekukoen arabera, lehenengoz tiro egitean huts egin zuen polizien armak, baina berriz tirokatu zuten). 28 urte zituen.

Amnistiaren Aldeko Bigarren Asteari lotuta izan zen manifestazio hori. Amnistiaren Aldeko Batzordeek deituta, Euskal Herri osoan izan ziren frankismoan errepresaliatutako pertsonen amnistia aldarrikatzeko mobilizazioak. Polizia gogor oldartu zen hamaika tokitan, eta, denera, zazpi lagun erail zituen aste horretan Euskal Herrian. Zaurituak beste dozenaka izan ziren.

Canoren erailketari buruzko auzi judiziala artxibatu egin zuten: epaitegiaren inhibizioaren ostean, Amnistia Legea aplikatu zuten gero.

EZ DAGO IRUZKINIK