AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Tala/Dani Blancok koloreztatua
2025/06/16 19:41

Joan den igande goizean, Jose Miguel Etxeberria Naparra oroitu zuten berriz ere bere herrian, Lizartzan (Gipuzkoa). Ohi bezala, Igarolabekoa baserrian izan zen ekitaldia, Naparraren eta bere guraso Patxiku Etxeberriaren eta Celes Alvarezen omenezko oroitarrian. Izan ere, oraintsu bete dira 45 urte Etxeberria militante politikoa desagerrarazi zutenetik.

Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz, Donibane Lohizunen (Lapurdi). Une horretan, Komando Autonomo Antikapitalistetako militantea zen lizartzarra, eta, horren aurretik, ETA erakundean ere jardun zuen. Batallón Vasco Español (BVE) talde parapolizial faxistak aldarrikatu zuen Etxeberriaren erailketa: esan zuten ekainaren 30ean hil zutela eta Donibane Lohizunen lurperatu zutela, Txantako izeneko parajean. Jendarmeria 2017an eta 2024an aritu zen Naparraren gorpua aurkitzeko lanetan, baina ez zuen arrastorik topatu antza.

Auzia Espainiako Auzitegi Nazionalean itxita baldin badago ere, gaur-gaurkoz, argitu gabe jarraitzen du lizartzarraren desagerpenak. Aurreko asteburuko ekitaldian Naparraren anaia Eneko Etxeberriak gogorarazi zuenez, auzitegiak geldirik mantenduko du auzia, "zantzu berriren" bat agertu arte bederen. Horiek horrela, gertatutakoa argitu dadila eskatu zuten berriz igandean.

EZ DAGO IRUZKINIK