AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iazko Gazte Topagune Sozialista.
2022/06/15 14:08

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek maiatzaren 26an aurkeztu zuten 2022ko Gazte Topagune Sozialista. Uztailaren 20tik 24ra bitartean elkartuko dira Durangon (Bizkaia), eta asteburu honetan hasita, aurtengo edizioa aurkezteko saioak egingo dituzte Euskal Herriko 28 txokotan.

Hona hemen GKSk eta IAk antolatutako aurkezpenak:

Ekainak 16

  • Miarritze (Lapurdi)

Ekainak 23

  • Burlata (Iruñerria, Nafarroa)
  • Errotxapea (Iruñerria, Nafarroa)

Ekainak 24

  • Lesaka (Nafarroa)

Ekainak 25

  • Lizarra (Nafarroa)

Ekainak 26

  • Berriozar (Iruñerria, Nafarroa)

Ekainak 30

  • Basauri (Bizkaia)
  • Durango (Bizkaia)
  • Gares (Nafarroa)
  • Larrabetzu (Bizkaia)
  • Zarautz (Gipuzkoa)

Uztailak 1

  • Altsasu (Nafarroa)
  • Bergara (Gipuzkoa)
  • Donostia (Gipuzkoa)
  • Tolosa (Gipuzkoa)

Uztailak 2

  • Lakuntza (Nafarroa)
  • Laudio (Araba)

Uztailak 4

  • Leza (Araba)

Uztailak 5

  • Gasteiz (Araba)

Uztailak 6

  • Legutio (Araba)

Uztailak 7

  • Lekeitio (Bizkaia)

Uztailak 8

  • Bermeo (Bizkaia)
  • Bilbo (Bizkaia)

Uztailak 9

  • Bakio (Bizkaia)

Uztailak 13

  • Gorliz (Bizkaia)
  • Iruñeko (Nafarroa) Alde Zaharra

Uztailak 15

  • Hernani (Gipuzkoa)

Uztailak 16

  • Baigorri (Nafarroa Beherea)

Oraindik ez dituzte hitzordu bakoitzari buruzko xehetasunak eman, baina aurki jakinaraziko dituzte, besteak beste, ordu zehatzak eta aurkezpena egiteko leku zehatzak. Bestalde, laster emango dituzte argitara Topagunearen egitarauaren zehaztapenak ere.

Bono orokorrak, eskuragai

Salgai daude jada Topagunerako bono orokorrak, alegia, egun guztietarako balio duten sarrerak. 35 euroan daude salgai GKSren web-orrian.

EZ DAGO IRUZKINIK