AKTUALITATEA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/04/25 10:22

Martxoaren 29an hasi zuen gose greba Asier Guridi iheslari politikoak, bere nortasun juridikoa aitor diezaiotela eskatzeko. Venezuelan bizi da, baina "heriotz zibil" egoeran darama ia hamarkada oso bat: ez dauka Espainiako Estatuak emandako pasaporterik, ez eta Venezuelako autoritateek bermatutako zedularik ere. Azaldu duenez, "nortasunik gabe, gizaki edo norbanako guztiei dagozkien eta bortxaezinak diren oinarrizko hainbat eskubide mugatu edo bortxatzen" dizkiote.

Baraualdiari ekin zionetik, Espainiako Estatuak Venezuelan duen Kontsulatu Nagusiaren aurrean dago oñatiarra, gau eta egun. Bere nortasun juridikoa exijitzeko borrokari eusten dio, eta gaur, apirilaren 25ean, 27 egun beteko ditu gose greban.

EZ DAGO IRUZKINIK