AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2023/01/28 09:57

Gazte Koordinadora Sozialistak gaurko antolatu dituen mobilizazioekin bat egin dute Patxi Ruiz eta Jon Kepa Preciado preso politikoek. Ruizek, gainera, 24 orduko baraualdia egingo du, manifestazioei bere babesa adierazteko. Hala, gaurko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute bi preso politikoek. Ruiz txantrearra Iruñean (Nafarroa) daukate gatibu, eta Preciado santurtziarra, berriz, Palentzian.

Enpresarien eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara! aldarriaren pean antolatu ditu gaurko manifestazioak GKSk. Bilbon eta Iruñean izango dira mobilizazioak, 18:00etan hasita, Jesusen Bihotza plazatik eta Sarasate pasealekutik, hurrenez hurren. Ikusi hemen manifestazioen inguruko informazio guztia.

EZ DAGO IRUZKINIK