AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/04/19 14:22

Baraualdian jarraitzen du Asier Guridi iheslari politikoak; 21 egun beteko ditu gaur, hain zuzen. Espainiako Estatuak Venezuelan duen Kontsulatu Nagusiaren aurrean segitzen du, bere nortasun juridikoa aitor diezaiotela eskatzeko. "Heriotz zibil" egoeran dago oñatiarra, ez baitiote pasaporterik ez eta zedularik egiten.

Bederatzi urte daramatza egoera horretan, eta ondorio batzuk ditu horrek: ezin du soldatapeko lanik egin; ezin du bozkatu; ez da eskubidedun subjektu bat notariotzan, erregistroetan edota legediaren aurrean; ezin du inolako jabetzarik izan; ez dauka ezkontzeko aukerarik; arazoak ditu oinarrizko produktuak erostean, nortasun agiria eskatzen dutelako; eta abar. Bere semeari eta bikotekideari ere zuzenean eragiten die Guridiren "heriotz zibilak", egoera berdinean baitaude Euskal Herrian.

Chacaoko polizia-agenteen jazarpena salatu du oñatiarrak azken egunetan. Jakinarazi du, esaterako, gauez esnatu eta jazarri izan dutela, eta bera Kontsulatu Nagusi aurretik botatzen saiatu izan direla.

EZ DAGO IRUZKINIK