AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/05/27 09:59
Azken bi asteetan jakinarazi dietenez, isunak jarri dizkiete zenbait altsasuarri, aurreko urteko maiatzean eskuorriak banatzeagatik. Gose greban zegoen Patxi Ruiz preso politikoa, eta horren berri emateko panfletoak ari ziren zabaltzen herrian; Guardia Zibilak identifikatu zituen.

4.800 euroko zigor ekonomikoak ezarri dizkiete, eta guztira, 20.000 euro baino gehiago pilatu dituzte isunetan, Ruizi babesa adierazteagatik.

Ospa! mugimenduak azpimarratu du "bere logika burgesetik kanpo geratzen den guztiari" egiten diola eraso Estatuak, eta "oinarrizko eskubideen aurkako eraso bat" dela Altsasun (Nafarroa) berriki gertatutako hau. Hala, protestara deitu du biharko, ostiralerako: elkarretaratzea egingo dute udaletxe aurrean, 18:30ean hasita.
EZ DAGO IRUZKINIK