AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Ertzaintzaren 40. urteurreneko ospakizuna, martxoan. EH Bilduk ekitaldian parte hartu zuen.
2022/06/13 10:46

Euskal Autonomia Erkidegoan polizia izateko hautagaiek nabarmen egin dute gora 2017. eta 2021. urteen artean. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuen arabera, 3.631 pertsonak eman zuten izena 2017an gauzatu zen Ertzaintzaren XXVI. promozioan, eta 6.671 pertsonak, berriz, iazko deialdian. 2017tik izan diren lau promozioetan bakarrik, %119ko igoera jarraikorra izan da, 1993tik erregistraturiko gorakadarik handiena.

Joera are nabarmenagoa da aurreko promozioei erreparatuz gero. Hurrenez hurren, 3.300 pertsona aurkeztu ziren 2009an, 4.052 2010ean eta 5.762 2014an. 2015eko, 2017ko eta 2018ko deialdietan zifrek behera egin zuten, baina 3.486 hautagaietatik jaitsi gabe, betiere.

Oposizio bakoitzean eskainitako plaza kopuruari dagokionez, igoera esponentziala izan da. 2017. eta 2021. urteen artean, Eusko Jaurlaritzak 300 plazatik 700 plazara igo zuen polizia autonomikoan sartzeko postuen eskaintza; %133, alegia.

Bestalde, ezin daiteke esan postu kopuruaren igoerak hautagaiena zuzenean baldintzatzen duenik. Izatez, azken hamarkadako hautagai kopuruaren jaitsiera nabarmenenetarikoa 2014koa eta 2015ekoa izan zen, Eusko Jaurlaritzak plazak bikoiztu zituen une berean. Eta, alderantziz, 2009. eta 2010. urteen artean, 260 plazatik 140ra jaitsi zen eskaintza, baina 3.300etik 4.052ra igo zen aurkeztutako hautagai kopurua.

Ondorioak

Ertzaintzaren eta, beraz, polizia-indarren zilegitasuna euskal gizartean geroz eta handiagoa dela iradoki dezakete aipatutako datuek, urtetik urtera gehiago baitira polizia modura jardutea lan-aukera gisa ikusten dutenak. Bestalde, nabarmena da Eusko Jaurlaritzak polizia-indarrak sendotzeko eta postuak biderkatzeko egindako apustua, termino erlatiboetan, bederen.

EZ DAGO IRUZKINIK