AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Deialdiak
'Osasun-hondamendiaren eta askatasunen ezabapenen aurrean, burgesiaren ofentsiba gelditu' mobilizazioak
Agenda argazkia
Mobilizatzera dei egin du berriro GKSk, "osasun-hondamendia eta askatasunen ezabapenak" salatzeko. "Osasun-hondamendi" baten aurrean gaudela dio GKSk; seinalatu du "Frantziako nahiz Espainiako estatu kapitalistek eta politikari profesionalek" ez dutela gaitasunik "pandemia kontrolpean edukitzeko" eta, gainera, bankari eta enpresaburuek "negozioa egin dezaketen heinean soilik inbertitzen dutela". "Irabazirik sortzen ez dion gasturik egitekotan, nahiago dute puntako armagintza handitzea eta polizia-baliabideak indartzea", adierazi dute GKSko kideek: "Neurri horiekin, gizartea birusetik babestu baino, badirudi enpresaburuek beren ordena soziala proletariotzaren balizko erantzunetatik babestu nahi dutela". Bestalde, politikari profesionalek "askatasun zibil eta politikoak ezabatu dizkigutela" eta horrek "aurrekari politiko zein juridiko arriskutsuak" ezar ditzakeela ohartarazi dute. "Kriminalizazioaren, errepresioaren eta askatasunen ezabapenen bitartez egin nahi diote aurre pandemiari", ondorioztatu dute. Durangon 17:00etan izango da protesta; Zarautzen eta Hernanin 18:00etan; Gasteizen 18:30ean; eta Iruñean, aldiz, 19:30ean.