2021eko apirilaren 22a


'Langile klasearen hezkuntzarako sarbidea defendatu!' mobilizazioa

Kokapena: Donostia

Lekua: Ibaetako Aularioa

Ordua: 11:00

Deskribapena:

Hainbat sindikatuk greba deialdia egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sektore publiko osoan, zerbitzuen indartzea eskatzeko. Ikasle Abertzaleakek manifestazioak egingo ditu egun horretan, eta "hezkuntzako sektore publikoak bizi duen egoera salatzeko nahiz irakurketa plazaratzeko" baliatuko du eguna. Mobilizazioak antolatu ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru hiriburuetan, "kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala izango den hezkuntza eredua" aldarrikatzeko.