Gedar

Matxismoaren aurkako borrokaz hausnartu dute ehunka emakumek, Itaiak antolatutako topaketan
Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak joan den otsailean aurkeztu zituen bere I. Kongresuaren ondorioak, eta horren ondoren etorri dira Emakume Langileen
Topaketak, ikasturtearen amaieraren atarian. Atzo izan zen egun osoko saio hori, Gasteizen (Araba), eta ehunka emakume elkartu ziren matxismoaren gogortzeari aurre egiteko erronkez eta emakumeen askapen-borrokan aurrera egiteko eman beharreko pausoez gogoeta egiteko. 10:00etan izan zen harrera, eta 10:30ean ekin zieten hitzaldiei. Hiru saio egin zituzten denera: "erreakzioaren eta neska gazteen politizazioaren" inguruko bat, Itaiak "emakume langileontzako borrokarako tresna" gisa izan beharreko eginkizunei buruzko bat, eta "emakume langileon aktualitate politikoko eztabaidak eta proposamen politikoak" aztertzeko bat.

Gaur egungo testuinguruari buruzko analisi zorrotz bat mahaira ateraz, Itaiako kideek azaldu zuten, Europako
agintarien gidaritzapean, Mendebaldeko estatuek langile-klasearen bizi-baldintzak okerragotu dituztela eta, horrela izan dadila ziurtatzeko, estatuen izaera
autoritarioa indartu dutela. Egoera horretan faxismoak aurrera egin duela seinalatu zuten, eta ideia
erreakzionarioek eta matxistek eragin nabarmena izan dutela gizartean. Ohartarazi zuten, hain justu, emakume langileen aurkako neurri eta jarrera zuzenak atzeman daitezkeela gaur egun instituzio publikoetan, kalean zein sare sozialetan, eta "horrek guztiak
matxismoa gogortu duela": "Emakume langileok bizi dugun prekaritatean sakondu
du, eta indarkeria matxista normalizatu du, gure aurkako zapalkuntza ukatzen
duten ahotsak biderkatzeraino". Hala, faxismoaren eta matxismoaren aurkako
borrokan emakumeek lehen lerroko agente politiko izan behar dutela aldarrikatu zuen Itaiak.

Aipatutako egoeran alderdi instituzionalek duten rola seinalatu zuen besteak beste, emakumeei eragiten dieten arazoen
erabilera alderdikoia egiten dutela iritzita: "Ezkerrak eraldaketa errealerako proposamenik
ez du. Eskuinak testuinguru hau ideologia faxista zabaltzeko erabiltzen du". Horren aurrean, emakume langileen interesen araberako proposamen politikoa
garatzeko konpromisoa berretsi zuen Emakumeen Antolakunde Sozialistak hitzaldietan zehar, eta zehaztu zuen "emakumeon zapalkuntza
gainditzeko ezinbestekoa dela ikuspegi iraultzailea berreskuratzea, sozialismoak
guztiontzako kalitatezko bitarteko eta zerbitzuak bermatuko dituen alternatiba
proposatzen duelako, emakumeok inolako zapalkuntza sozialik eta kulturalik
jasango ez duguna".

Hiru zeregin nagusi

Emakume langileek egunerokoan bizi duten zapalkuntza
bakoitzari aurre egiteko borrokak martxan jartzeko momentua dela azpimarratu zuen atzo Itaiak, eta bide horretan, hainbat eginkizun zehaztu zituen Emakume Langileen Topaketetan. Lehenik eta behin, "emakume langileengan kontzientzia sozialista zabaltzea eta mobilizazio-indarra sendotzea hezkuntza-zentroetan, herrietan eta auzoetan". Bigarrenik, "emakume langileentzako proposamen konkretuak garatzea eta sortzen
diren eztabaidetan ikuskera iraultzailea txertatzea, borroka beste esparru
batzuetara hedatzeko"; adibidez, "lan-sektore feminizatuetara, zaintza-zerbitzuetara edo osasun sexual eta erreproduktiboaren alorrera, gero eta
emakume-sektore gehiagok antolakuntza sozialista beren interesak
ordezkatzen dituen tresna politiko eraginkor gisa ikus dezaten". Eta, hirugarrenik, "antolakuntza politikoa sustatzea emakume gazteengan, emakumez
osaturiko antolakunde indartsuak eratzeko, konpromiso militantean eta
izaera borrokalarian oinarriturikoak".

CAF palestinarren aurkako sarraskiari esker aberasten ari dela salatu du Palestinarekin Elkartasunak
Palestinarekin Elkartasuna plataformak mobilizazio-deialdi bat zuen egina gaurko, CAF enpresaren Akziodunen Batzar Nagusiarekin bat eginez. Bilera hasi baino zenbait ordu lehenago, CAFen Beasaingo (Gipuzkoa) egoitzarako sarbideak itxi dituzte hainbat eta hainbat lagunek, Goierriko enpresak Israelekin dituen negozioak salatzeko. Eguerdiko 12:00etan hasi da Palestinarekin Elkartasunak antolatutako manifestazioa, Beasaingo plazatik, eta milaka lagunek gaitzetsi dute "genozidioaren eta apartheidaren odolez zikindutako aberastasuna". Akziodunen Batzar Nagusia hasi baino lehenago, gainera, konpainiaren egoitzarako sarbideak blokeatu dituzte hainbat eta hainbat ekintzailek, protesta modura.

CAFek palestinarren kontrako sarraskian duen erantzukizuna nabarmendu du gaurkoan plataformak. "Gaur eta hemen elkartu dira bertako akziodunak, urtez urte gora doazen etekin kriminalak banatzeko, eta enpresaren proiektuak eta kontuak ontzat emateko. Aurten, 52 milioi euro banatuko dituzte akziodunen artean, inoizko kopururik handiena", seinalatu du.

Irabazi horiek "kriminalak" direla ohartarazi du, "CAFek estatu genozida eta, ondorioz, proiektu kolonial eta genozida indartzen dituelako". Eta xehatu du: "Israelgo Saphir enpresarekin batera, Tel Aviveko eta Jerusalemgo tranbiak eraikitzeko kontratu milioidunak ditu, eta horien bidez Israelgo enpresak eta kolonizazioaren ekonomia indartzen ditu, Israel azpiegitura iraunkorrez hornitzen du, eta bereziki, palestinar lurren okupazioari betiereko bermea ematen dio, kolonia sionistak elkarren artean eta Jerusalemgo hirigunearekin lotuz eta palestinarrak isolatuz".

CAFen erantzukizuna, nazioarteko erakundeetan eta epaitegietan ere seinalatua

Palestinarekin Elkartasunak gogorarazi duenez, Nazio Batuen Erakundeak berak, "okupazioari lagundu eta etekina ateratzen dioten enpresen datu-basean" sartu du CAF. Gainera, auzitara ere eraman dituzte enpresak dituen negozioak, CAFeko zuzendaritza eta bere zuzendari nagusia, Andres Arizkorreta, Fiskaltzaren aurrean salatu baitituzte hainbat kolektibo zibilek.

Plataformak gaurkoan azpimarratu du, hain zuzen ere, "Israelen egonkortasunari lotuta" daudela CAFen negozioak, eta "Israelen egonkortasuna proiektu koloniala amaieraraino eramateari lotuta" dagoela. "CAFen negozioaren zati bat mantendu ahal izateko, palestinarren aurkako apartheidak eta genozidioak aurrera egin behar dute. Argi eta garbi esan dezagun: Israel CAFen ere hasten da. Apartheida CAFen ere hasten da. Genozidioa CAFen ere hasten da".

Jaurlaritzaren konplizitate erabatekoa

"Baina CAF ez dago bakarrik", azaldu dute plataformatik, erakunde publikoen konplizitateari erreferentzia eginez: "Eusko Jaurlaritzak argi utzi du erabateko babesa ematen diola enpresari. [...] Gutxienez %3ko parte-hartzea dauka enpresaren aberastasunean". Horiek horrela, salatu dute Jaurlaritza ere badela "CAFen kontratu kriminalen erantzule"; eta nahiz eta "euskal gizartearen zati handi bat proiektu horien aurka" egon, "Jaurlaritzak diru publikoa genoziden konplizeak indartzera bideratzen" duela oraindik.

Gipuzkoako ahaldun nagusi Eider Mendozaren (EAJ) azken adierazpenei ere erantzun diete gaur: "Etsaiak ez ditugu etxean bilatzen.

Arazoa da euskal politikarientzat, genozidioaren konplize diren enpresari eta instituzioak lagunak direla, eta aldiz, kalkulu elektoraletatik at, bost axola zaizkiela euren negozioek eta proiektu kolonialak zapaltzen dituen palestinarrak". Horren guztiaren aurka, Palestinarekin Elkartasunak ezinbestekotzat jo du "genozidioaren euskal konplizeak seinalatzen jarraitzea". Izan ere, CAFez harago, oroitarazi du badirela Israelekin loturak eta negozioak dituzten eragile gehiago: "Irizar, Sidenor, Kutxabank, Baskoniako zuzendaritza, Ertzaintza…".

"Beharrezkoa da harreman ekonomiko kriminalak eta odolez zikindutako etekinak agerian uzten jarraitzea. Beharrezkoa da Israelekin harreman oro eteteko presioa egiten jarraitzea", aldarrikatu du plataformak: "Kolonizazioa eta genozidioa ez dira eten, eta munstro sionista ez da bere kabuz hilko. Palestinako eta inguruko herrietako erresistentziek borrokan jarraitzen dute. Jarrai dezagun guk ere borrokan Israel desegin arte eta Palestinaren eta inguruko herrien askatasuna lortu arte".

CAFen aurkako protesta: bide-mozketak akziodunen bileraren aurretik
CAF enpresak gaur eguerdirako dauka ezarrita urtero egiten duen Akziodunen Batzar Nagusia, eta horren harira, mobilizazio-deialdi bat egina du Palestinarekin Elkartasuna plataformak, Goierriko enpresa erraldoiak palestinarren aurkako sarraskian parte hartzen duela salatzeko. Izan ere, Israelentzat tranbiak eraikitzen ari da CAF, sionisten asentamendu ilegalak elkarren artean lotzeko eta beren azpiegiturak indartzeko.

CAFek estatu sionistarekin dituen negozioak gaitzesteko, zenbait bide-mozketa egin dituzte goizean hainbat pertsonak, enpresaren Beasaingo (Gipuzkoa) egoitzarako sarbideak blokeatzeko: errepideak, zubi bat... Pertsona bat zubitik zintzilikatu da, gainera. Akziodunen Batzar Nagusia hasi baino lehen ekin diete mozketei, eta sarbideak blokeaturik dituzte ekintzaileek une honetan.

Tweet / X Post

The post preview renders on the published page.

https://x.com/Palestinarekin/status/2065714486107885712

Palestinarekin Elkartasunak gaurko antolatutako manifestazioa eguerdiko 12:00etan abiatuko da Beasaingo plaza nagusitik, "CAFen eta Eusko Jaurlaritzaren negozio kriminalak salatzeko, [akziodunen bileran] banatuko duten dirua palestinarren odolez zikinduta dagoela ikusarazteko eta, Israel garaitzera bidean, harreman konplize ororen aurka borrokatu behar dugula aldarrikatzeko". Goierriko konpainiaren erantzukizuna seinalatzeaz gain, Jaurlaritzak horretan duen parte-hartzea nabarmendu du plataformak: "Finkatuz funtsaren bidez, CAFen akzioen %3 du [Jaurlaritzak], eta administrazioko langileentzako Itzarri pentsio-funtsak 4,5 milioi euroko inbertsioa du bertan".

Zizur Nagusian, Vox zabaltzen ari den diskurtso arrazistari aurre egitera deitu du gazte andanak
Arrazakeriaren eta faxismoaren aurkako agerraldi bat egin zuten atzo Zizur Nagusiko (Iruñerria, Nafarroa) gazte ugarik. Izan ere, tutoretzapean dauden adingabe migratzaileentzako etxebizitza bat dago herrian, eta hori aitzakiatzat hartuta, gazte etorkinen aurkako kriminalizazio-kanpaina bati ekin dio Vox alderdi faxistak. Bada, gorrotozko mezu horiei kontra egitera eta "amua ez irenstera" deitu zuten gazteek atzoko prentsaurrekoan: "Diskurtso
horiei aurre egiteko erantzukizuna dugu, erreakzioaren indartzea eta
hedapena moztuz".

Azkenaldian, "panfleto sentsazionalista eta kriminalizatzaileak" banatu dituzte Zizurren aipatutako etxeko adingabeak seinalatzeko, eta arrazakeriaren aurkako propaganda erasoturik agertu da kaleetan. Horrez gain, "agitatzaile faxista baten probokazioak" jasan behar izan dituzte herrian. "Gertakari
isolatuak izatetik urrun, duela gutxi Nafarroako hainbat udalerritan
gertatu bezala, intentzionalitate argia adierazten dute: erreakzioa
indartzen ari den testuinguruan, gorroto eta indarkeria giroa sortu
nahi dute, urteak behartsu eta migratzaile izaten daramatzan
gizarteko sektore baten gainean diana jartzen duen diskurtso
baztertzailea indartuz.
Voxek
bere diskurtso faxista, arrazista eta klasista normalizatzeko eta
zabaltzeko sortu eta aprobetxatutako egoera da", salatu zuten atzo agerraldian elkartutako pertsonek.

"Migrazioari egotzi nahi diote miseria-egoeraren errua"

Ohartarazi zutenez, diskurtso faxistek migrazioari leporatu nahi diote "miseria-egoeraren errua" hala nola "pobretzea,
etxebizitzaren kostu handiak edo bizitzaren garestitzea"; eta "kaleetako
segurtasun ezaren areagotzea" ere etorkinekin lotu nahi dute. Baina ideia horiei aurka egin diete Zizurreko gazteek: "Ez
dugu horrelako gorroto-diskurtsorik onartuko, ez Zizurren ez inon.
Krisi kapitalistaren testuinguru baten aurrean, ez gara gure
egoeraren errudunak langile-klaseko beste sektore batzuk direla
pentsatzearen tranpan eroriko".

Eta gaineratu zuten: "Faxismoak
indartu egiten du muturreko gizarte-bazterketa egoeran daudenek
zigortzea eta gizartetik kanporatzea merezi dutelako ideia,
errealitate horretara bultzatzen dituzten egiturazko baldintzak alde
batera utzita. Testuinguru horretan, arrazakeriak funtzio politiko
zehatza betetzen du: gizarte-arazoak pertsona jakin batzuen
jatorriari egoztea, pobrezia eragiten eta iraunarazten duten
egiturazko faktoreak aztertu beharrean". Modu horretan, diskurtso faxistek "langileoi
eragiten diguten arazo larrienen erantzukizuna gizarteko sektore
behartsuenaren eta ahulenaren bizkar jartzea" bilatzen dutela gogorarazi zuten.

Ikuspegi horri kontra eginez, beraz, "langile-klasearen
indarra batasunetik eta antolakuntzatik datorrela" aldarrikatu zuten atzokoan, eta mezu faxisten hedapenari irmotasunez erantzutera deitu zuten. "Elkarrekin
borrokatuz bakarrik egin ahal izango diogu aurre faxismoaren
gorakadari, pobretzeari, etxebizitzaren problematikari, estatuen
autoritarismoari, militarizazioari edo langileen bizitzari zuzenean
eragiten diguten beste arazo batzuei".

Euspelen harremanak Voxekin eta Desokuparekin
Euskal Polizien Elkartasuna (Euspel) sindikatua Ertzaintzako indar nagusi gisa sendotu da, joan den martxoko hauteskunde "sindikalak" irabazi baitzituen botoen %32 eskuratuta. Erakundeak "profil politikorik gabeko" talde gisa aurkeztu izan du bere burua, baina Hordago-El Salto-k argitaratutako ikerketa batek agerian utzi du lobby polizial horrek duen lotura-sarea: harremanak ditu Espainiako Estatuko eskuin mutur polizialarekin, Vox alderdiko bozeramaileekin eta Desokupa desokupazio-enpresarekin, besteak beste.

Euspelen hazkundeak (2001ean sortu zen eta 40 afiliatu baino ez zituen Berrozi Berezi Taldean, eta indar txikia izan zuen hamabost urtez) inflexio-puntu bat eduki zuen 2015etik aurrera, ErNEko sektore "kritikoak" bereganatu baitzituen. Duela gutxiago, gainera, bere burua "asindikal" gisa aurkezten zuen Ertzainas En Lucha kolektiboaren atsekabea kapitalizatu eta bideratu du Euspelek.

Faxismo espainolistaren esparru politikoarekin eta ildo horretako formakuntzarekin duen harremana, gainera, zuzenean agertzen da hainbat plataformatan eta partekatutako prestakuntza-jardueratan. Bildutako datuen arabera, "sindikatuak" Samuel Vazquezen hitzaldiak sustatu ditu bere afiliatuen artean. Immigrazioaren, Segurtasunaren eta Barne Gaien arloko Voxen bozeramailea da Vazquez, eta JUSAPOLek eta JUPOLek babestutako plataforma batekin egin zuen bat 2021ean, Mozal Legearen erreformaren aurka mobilizatzeko.

Aldi berean, 'Grappling Polizial eta Militarra' plataformaren bidez Euspelek Desokupa enpresarekin dituen loturak zehazten ditu ikerketak. Octavio De Paulak zuzentzen du plataforma hori, Irungo (Gipuzkoa) ertzain-etxean jardunean dagoen agente batek. Uniforme ofiziala erabiliz gidatzen du konpainia pribatua, eta Rafael Carriet Euspelen Arabako hauteskunde-zerrendetako ordezkari eta kide ohiak ere laguntzen du bertan. Elkarlan operatibo hori, besteak beste, Daniel Esteve Desokupako liderrak 2021ean egindako adierazpenetan islatu zen, Abadiñon (Bizkaia) etxegabetze bat gauzatu ondoren; baita 2023an ere, Bilboko (Bizkaia) Aste Nagusian Ertzaintzak atxilotutako pertsonen argazkiak eta izen-abizenak zabaldu zituenean Desokupak, filtrazio bati esker.

Ertzaintzako kideek osatzen dituzten beste erakunde batzuetara ere zabaltzen dira loturak, hala nola, Ertzainak Mila Esker elkartera.​ Isidoro Aguayo tiro-instruktore eta Euspeleko hautagaiak sortu zuen 2017an. 2023an, elkarte horren sortzaileetako bi Ertzaintzako uniforme ofizialarekin joan ziren Madrilgo ekitaldi batera, Espainiako Santos Ángeles elkarteak saritu zitzan. Elkarte horretako idazkari nagusia Luis Alfonso Borbon zen, Francisco Francoren birbiloba.

Inpunitatea eta adiskidetasun instituzionala

Lobby faxistaren barruan nabarmenak diren sinbologia eta laguntasun-harreman horien ugaritzearekin batera, instituzioen erabateko babesa eta inpunitatea nagusitzen dira. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak 2025eko ekainean ofizialki onartu zuen, 2020tik, Jaurlaritzak ez zuela inolako diziplina-prozedurarik abiarazi polizia-agenteen artean ikus zitezkeen tatuaje edo ikur faxistengatik.

Arlo judizialean, sindikatuak akusazio-rol aktiboa betetzen du gaur egun Gasteizko (Araba) auzitegietan. Jose Antonio Bitos letradu penalistaren bitartez (USPAC mossoen lobbyaren ordezkaria ere bada), Euspelek akusazio partikular gisa parte hartzen du 2025eko urriaren 12an Falangeari aurre egin zioten hemeretzi gazte antifaxisten aurka. Lau urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatzen du horietako bakoitzarentzat. Estrategia juridiko hori bat dator, gainera, USPACen eskutik Diputatuen Kongresuan Zigor Kodearen erreformak eskatzeko egindako kanpainekin, poliziei egindako "erasoengatiko" zigorrak gogortzeko.

Marokok Fronte Polisarioko kide bat eta bere bi lagun erail izana salatu du Gasteizen saharar komunitateak
Gasteizen (Araba), Espainiako Gobernuaren Ordezkariordetzaren aurrean elkarretaratu da gaur saharar komunitatea, salatzeko Marokok Fronte Polisarioko militante bat eta bere bi lagun erail dituela berriki; Lehbid Mohamed Abdelaziz, Gali Luchaa eta Salek Muhsenen. "Marokoko indar okupatzaileek Mendebaldeko Saharako lurralde askatuetan egindako erasoa" gaitzesteko egin dute protesta, arratsaldeko 16:30ean hasita. Antolatzaileek seinalatu dutenez, gertatutakoak erakusten du "Marokok zer nolako zigorgabetasunarekin jokatzen duen nazioarteko komunitate baten aurrean, zeinak, hainbat alditan, beste aldera begiratzea erabakitzen duen".

Espainiako Gobernuari dagokionez, hain zuzen ere, "isilik" geratu dela salatu du saharar komunitateak: "Espainiak, nazioarteko zuzenbidearen arabera Mendebaldeko Saharako de jure potentzia administratzaile den aldetik, erantzukizun historiko, politiko eta morala du saharar herriarekin". Horiek horrela, "koalizio-gobernuaren isiltasuna" kritikatu du, eta exijitu du "saharar herriaren aurkako edozein eraso publikoki eta argi gaitzestea".

"Saharar herriak autodeterminaziorako duen eskubidea errespetatu" dadila ere eskatu du sahararren komunitateak gaurko kontzentrazioan, "Nazio Batuen ebazpenak eta nazioarteko zuzenbidea" bete daitezela galdeginez. "Gure herriaren justizia, memoria eta duintasunarekiko konpromisoa berresten ditugu", gaineratu dute manifestariek.

EAJk jatorri publikoko 10,4 milioi euro jaso zituen 2024an
Eusko Alderdi Jeltzalearen (EAJ-PNV) 2024ko emaitzek (bere web-orrian argitaratutako azkena) erakusten dute eskuineko euskal alderdi nazionalistak 310.514 euroko galerekin itxi zuela ekitaldia. 2023an zuen 984.587 euroko zuloarekin alderatuta "hobekuntza" erlatiboa bada ere, negatiboa izaten jarraitzen du emaitzak: izan ere, alderdiak 520.292 euroko superabita lortu zuen bere jarduera arruntean, baina hauteskunde- eta finantza-zenbaki gorriek irentsi zuten.

Alderdiaren jatorri publikoko diru-sarrerak 8.058.844 eurokoak izan ziren 2024an, aurreko urteko 8,88 milioien azpitik. Partida horren barruan, "talde instituzionalen ekarpenak" deitutakoak nabarmentzen dira, 5.610.061 eurokoak izan baitziren (finantzaketa publikoaren zatirik handiena ). Atzetik jarraitzen diete "funtzionamendu-gastuetarako urteko dirulaguntzek", 2.402.922 eurorekin. Bestalde, 33.835 euro jaso zituen "segurtasun-gastuetarako dirulaguntzak egozteagatik" eta 12.024 euro "bestelako dirulaguntzengatik".

Diru-sarrera "pribatuak" 5.168.170 eurokoak izan ziren. Horietatik, afiliatuen kuotek 1.020.523 euro bakarrik eman zituzten, eta kargu publikodunen ekarpenek 2.461.453 euro (hau da, finantzaketa pribatuaren ia erdia EAJko ordezkari hautetsien soldatetatik dator, eta, beraz, zeharkako finantzaketa publikoa da). Gainera, alderdiak 1.673.654 euroko "gehiegizko hornidurak" kontabilizatu zituen; memoriak horien jatorria zehazten ez duen arren, diru-sarrerak izugarri gizentzen dituen partida bat. Dohaintzak eta legatuak 6.000 eurokoak izan ziren.

2,2 milioi euroko liberazioak

Soldatapekoei lotutako gastuen atala ("lansariak, soldatak eta antzekoak" partida hain zuzen ere) 2.218.532 eurokoa izan zen. Karga sozialak batuta (623.829 euro), soldatapekoen gastua 2.842.361 eurokoa izatera iritsi zen. Beraz, soldatetara soilik bideratutako zenbatekoari esker (2,22 milioi), EAJk liberatuen kopuru aldakor bat kontratatzeko aukera izango luke: urteko 15.876 euro gordineko lanbide arteko gutxieneko soldata kontuan hartuta, 140 lanpostutara iritsiko litzateke aurrekontua; eta 35.000 euroko soldata arruntarekin (alderdi bateko kargu liberatu batean ohikoagoa), berriz, 63 lanpostu betetzeko aukera edukiko luke.

3,4 milioi  euroko gastua hauteskundeetan

"Ohiko jardueraren beste gastu batzuk" 8.041.847 eurokoak izan ziren, eta horietatik 7.791.543 "kanpo-zerbitzuei" dagozkie (alokairuak, aholkularitzak, publizitatea, etab abar). Ibilgetuaren amortizazioa 1.822.512 eurokoa izan zen, eta hauteskunde-jarduerak, berriz, 967.421 euroko emaitza negatiboa eman zuen: hauteskundeetako sarrera publikoak 2.465.971 eurokoak izan ziren (1.747.729 emaitzengatik eta 718.242 bidalketengatik), baina hauteskundeetako gastuak 3.433.393 eurora heldu ziren. Horri 156.776 euroko gastu finantzario garbiak gehituz gero, 310.514 euroko galerak geratu ziren azken emaitza modura.

Diru publikoarekiko mendekotasuna

EAJ, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan ezarpen instituzionalik handiena duen alderdietako bat, diru publikoaren menpe dago: bere diru-sarrera arrunten %60 publikoak dira, eta hauteskundeetako sarrerak eta kargudunen soldata-ekarpenen bidez zeharka jasotako diru publikoa batuz gero, kopuruak gora egiten du. Hala eta guztiz ere, bi urtez jarraian galerak eduki ditu, eta jasotzen dituen dirulaguntzak baino askoz handiagoak izan dira hauteskunde-kostuak.

Horrela, bere egiturako soldatetan (2,2 milioi) 50 liberatu baino gehiago mantendu ditzake, baina alderdiak ez du zehaztu zenbat pertsona dituen soldatapean, ezta zertan aritzen diren ere. Oro har, deigarria da diru-kutxa publikoetatik urtean 8 milioi jaso arren, EAEn agintean dagoen alderdiak, sarritan "kudeatzaile on" gisa aurkezten denak, ekitaldia zenbaki gorrietan ixten jarraitzen zuela 2024an.

Irlanda sutan da berriro
Irudi gogorrak iritsi zaizkigu Belfastetik asteon. Sua piztu da
berriro Irlandan, eta Sudango errefuxiatu batek egindako eraso baten harira piztu dela dirudi. Denok dakigu miseria egoerek,
utzikeria instituzionalak eta bazterketa sozialak, jarrera kriminalak, antisozialak eta lunpenak sortzeko aukerak handitzen
dituztela. Kezka hori oso presente izan da aspaldidanik irlandarren
artean, eta irmo erantzun izan diote horri. Ados. Baina, kezka horri
komunitatea babesteko beharretik eta askapen prozesuarekiko arduratik heldu izan zaio. Faxista batek kontrakoa egiten du, ordea: jarrera
kriminal eta antisozial batzuk komunitate osoak gurutzean iltzatzeko
erabili, ideia supremazista batzuen mesederako.

Gertatutako lehen erasoa zer dela-eta gertatu den argi iritsi ez
zaigun arren, ehizaldi arrazista bat martxan jartzeko aitzakia
bikaina iruditu zaie faxistei. Jatorri afrikarra eta asiarra duten
pertsonen kontrako biolentzia-olatu bat sortzeko aukera izan dute,
zuriak ez direnak jipoituz, etxeak eta jabetzak errez, eta
intseguritatea zabalduz. Belfasteko irudiek munduari bira eman
badiote ere, Derry, Glengormley eta beste hainbat txokotan ere hautsi
dituzte kristalak.

Biolentzia mailari eta moduari erreparatuta, erraz egin daitezke
hango 60ko hamarkada bukaerako irudiekin konparaketak. Bere garaian
katolikoak apartheid egoeran mantentzeaz arduratzen zirenak dira aste
honetan pogromo arrazistak egin dituztenak. Eurak dira pasa den
astean Palestinaren aldeko protesten kontra oldartu direnak, hainbat
meskita erasotu izan dituztenak, beren auzoetan militantzia
iraultzailerik sekula ez sortzeaz arduratzen direnak eta, sarritan,
auzoetan droga sartzen dutenak ere bai. UDA, UVF eta antzekoek
kontrolatutako zonetan izan dira gertaerak, eta ez kasualitatez.

Balore ultranazionalistetan eta supremazistetan heziak izan dira,
ideologia sakonki antiproletarioa daukate, eta beraien ideologia
baztertzailearen arabera kaleak kontrolpean hartzen saiatzeko
legitimitatez sentitzen dira. Hori izan da hamarkadaz hamarkada
beraien betebeharra betetzeko izan duten modu bakarra, eta horrela
ari dira lortzen britainiar faxismoaren abangoardia izatea gaur egun.
Kaleko mugimenduentzat erreferentzia argia dira, baina sare
sozialetako agitatzaileentzat, eskuineko alderdi politikoentzat eta
enpresarientzat harribitxia dira (konglomeratua zabala da: Britain
First, Patriotic Alternative, Reform UK eta Traditional Unionist
Voice, Tommy Robinson, Elon Musk…).

Dena den, politikaren subjektuak eta efektuak hainbeste
internazionalizatu diren honetan, Irlandan ere bereizketa etnikoaren
ardatz nagusia jada ez da iraganeko berbera (protestante vs
katolikoak zena, okzidentalak vs besteak da orain), eta irlandar
errepublikano asko tesi arrazistak besarkatzen hasia da. Aste
honetakoa ez da halakorik gertatzen den lehen aldia, ezta gutxiagorik
ere, eta azken pare bat urteotan ez sinesteko moduko irudiak ere
ikusi ditugu: nork espero zezakeen Union Jack-a eta hiru-koloreko
irlandarra batera astintzen ikusiko genituenik? Bada, migrazioaren
kontrako mobilizazioetan gertatu izan da.

Horrekin irlandar errepublikanismoak bere baitan izan ditzakeen bi
arimaren arteko talka bat nabari daiteke, eta bere baitako banaketa
geroz eta handiagoa da auzi honi dagokionez. Han, nazioaren
zapalkuntza forma erdi kolonialetan eman izanak, irlandarrak bigarren
mailako pertsona bilakatu ditu belaunaldiz belaunaldi: ekonomikoki
ezin garatuta eta ondoko potentziari guztiz azpiratuak, eskubidez
gutxituak, gosetez erailak, eta migratzera behartuak. Oso modu
nabarmenean ikusi da nazioa zapaltzeko modua hango langileak beste
inon baino gehiago esplotatzea izan dela, eta horrek
errepublikanismoak arima sozialista eta internazionalista bat izatea
eragin du, jatorritik bertatik.

Hala ere, nazio auzia identitate esentzial baten mantentzera mugatzen
dutenak inoiz baino indartsuagoak dira han ere, eta begi-bistakoa da
eskumarako bidea bakarrik hartu dezakeela horrek. Hortik ari da
apurtzen irlandar errepublikanismoa, betiko kideak izan direnak
baztertu eta betiko etsaiak izan direnekin batzeraino. Antzeko
zerbait gertatzen da beste herrialdeetako faxisten artean ere:
hipokrisiaz betetako batasunak osatzen dituztela azpian dituztenen
kontra.

Ordezkapenaren teoriak eta antzeko pentsaera arrazistak asko ari dira
zabaltzen, eta horretaz kontziente bere
aiherren arteko oreka mantendu nahian ari da errepublikanismo
ofiziala. Sin Feinn nahiko anbiguo ari da jokatzen halako gertaeren
aurrean eta immigrazioaren gaiarekin, eta ordenaren eta Poliziaren
aldeko deia egin ohi du. Joera ezkertiarreneko taldeak eta
mugimenduak dira faxismoaren kontrako adierazpenik argienak egin
dituztenak eta zaurgarrienen aldeko babes brigadak antolatu
dituztenak. Haien lanari esker talde eta alderdi ultranazionalistak
bazterrean mantentzea lortzen ari dira (National Party, Nationhood
Revival Coalition, Ireland First, Irish Freedom Party,...). Hala ere,
ideia arrazisten hedapena gero ta zabalagoa da, eta horren forma
antolatu eta politikoak indarra hartzea egun batetik besterako kontua
izan daiteke. Irlanda bezalako herri borrokalari batean arrisku hori
hain nabaria bada, Euskal Herria ez dago arrisku horretatik salbu.

Naparraren desagerpenari buruzko dokumentuak desklasifikatzeko eskatu dute, 46. urteurrenean
Atzo bete ziren 46 urte Jose Miguel Etxeberria Naparra desagerrarazi zutenetik: 1980ko ekainaren 11n desagertu zen ETAko eta KAAko militante iruindarra, bi urte zeramatzanean Ipar Euskal Herrian ihesera emanda. Ia mende erdia beranduago, ez dute argitu ea zer gertatu zen Naparrarekin. Batallón Vasco Español (BVE) talde faxistak behin baino gehiagotan esan du berak bahitu eta erail zuela Etxeberria, baina ez dago egiaztatuta, eta gorpuzkirik ere ez dute topatu.

Urteurren berri honetan, Naparraren desagerpenari buruzko dokumentuak desklasifikatu ditzala eskatu diote Espainiako Gobernuari bai senideek bai Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak. Erreferentzia egiten diote, hain zuzen ere, CNI inteligentzia-zerbitzuaren esku egon daitekeen informazioari. Izan ere, Ramon Francisco Arnau de la Nuez agente ohiak duela hamarkada bat deklaratu zuen Brocas herriko (Landak, Frantziako Estatua) baso batean lurperatu zituztela Naparraren gorpuzkiak; bilaketa-lanak izan ziren bertan 2017an eta 2024an, baina ez zuten deus aurkitu.

Behatokiak defendatu du, dena den, Arnauren deklarazioek erakusten dutela Espainiako Estatuko inteligentzia-zerbitzuek informazioa bildu eta jaso zutela gertakarien inguruan, eta horrexegatik eskatu du agiri horiek desklasifikatu ditzala Espainiako Gobernuak. "Dokumentazio horrek, existitzen bada, eta itxura guztien arabera existitzen da, estatuaren esku jarraitzen du, eta legez kanpo klasifikatuta dago".

EAJ eta Tubos Reunidos ere seinalatu dituzte PSOEren ustelkeria kasuen informazioetan
Guardia Zibileko UCO unitateak aurreko astean egin zituen miaketak Tubos Reunidosen hainbat bulegotan, Leire Diezen auziari buruzko ikerketaren barruan. Izan ere, ikerketapean dago euskal enpresa horrek pandemia-garaian Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatearen (SEPI) aldetik jasotako dirulaguntza erraldoi bat: baliteke Tubos Reunidosek 112,8 milioi euroko finantziazioa modu irregularrean eta ustelean jaso izana.

Argitaratutako informazioen arabera, SEPIk 2021ean onartu zuen Tubos Reunidosi dirulaguntza hori ematea, eta posible da PSOEko kide ohi Leire Diezek eta Santos Cerdanek esku hartu izana horretan, finantzaketa-mugimendu hori ahalbidetzeko hain zuzen ere. Hipotesiek diotenez, diru-kantitate bat kobratu zuten tramite horregatik. Hala ere, PSOE ez da ustelkeria kasu horretan agerian geratu den alderdi politiko bakarra: EAJ ere tartean legoke, eta ikertzen ari dira ea jeltzaleren batek bitartekari-lanak egin zituen Tubos Reunidosek erreskate publiko hori kobratu zezan.

PSOEri lotutako ustelkeriari buruz izan diren azken berriekin, Espainiako Gobernua sostengatzen duten talde politikoek hartu dute hitza. EH Bildu leial mantendu da, eta hauteskundeak aurreratzearen kontra agertu da Mertxe Aizpurua bozeramailea; EAJk, kontrara, hauteskundeak aurreratu daitezela eskatu du, nahiz eta PSOEren eta jeltzaleen interesen nolabaiteko konfluentzia bat iradokitzen duten ustelkeria kasuen inguruko hipotesiek. Dena den, EAJk Kongresuan duen eledunak, Maribel Vaquerok, pauso bat eman dezala eta bozetara deitu dezala exijitu dio Sanchezi, gobernuak legeak onartzeko dituen zailtasunak eta ustelkeriari buruzko polemikak argudiatuta, besteak beste.

EH Bildu PSOEri fidel mantendu da, ustelkeria kasuak argitara atera ondoren
Bi aste baino gutxiago geratzen dira Pedro Sanchezek Diputatuen Kongresuan agerraldi bat egin dezan, PSOE erdigunean duten azken ustelkeria kasuak direla-eta. Espainiako Gobernua gidatzen duen alderdi politiko nagusiaren inguruko polemika-zaparradaren aurrean, hitza hartu dute bere gobernua sostengatzen duten kideek, tartean, EH Bilduk: PSOEri fidel mantentzen jarraitzen du.

EH Bilduk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak, Mertxe Aizpuruak, berriki indartu du lawfare delakoaren ideia. Izan ere, defendatu du "legegintzaldia amaitzeko" eta "gobernua botatzeko" operazio bat dagoela martxan, "ziklo sozial eta plurinazional bati ateak ixteko". Hauteskundeak aurreratzearen aurka agertu da Aizpurua, eta Sanchezi eskatu dio iniziatiba hartu dezala eta "legegintzaldia agortu" dezala, hari "helburu bat emanez".

Arnaldo Otegik ere ildo bertsutik hitz egin du azken egunetan, PSOEren ustelkeria kasuak argitara ateratzea alderdi hori "suntsitzeko" mugimendu politiko bat dela esanez; are gehiago: adierazi du maniobra horrek bilatzen duena dela, hain justu, alderdia "Trantsizioko PSOE" izatera bueltatzea. Otegik "bitxitzat" hartu du alderdi subiranistekin harremanak dituzten "guztiak" nahasirik egotea argitaratzen diren ustelkeria kasuetan.

Sanchezek ekainaren 24an hitz egingo du PSOEren azken ustelkeria kasuen inguruan
Maiatzaren 19an jakin zen Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek Jose Luis Rodriguez Zapatero inputatu duela, ustelkeriagatik; Plus Ultra auziari lotuta dago ikerketapean presidente ohia. Handik astebete eskasera, PSOEren egoitza nagusira sartu zen Guardia Zibileko UCO unitatea, Leire Diezi egindako ordainketei buruzko informazioa eskuratzeko, antza. Bada, Pedro Sanchez presidenteak ia hilabete beranduago hitz egingo du bere alderdia jopuntuan ipintzen duten azken ustelkeria kasuen inguruan: ekainaren 24an emango ditu azalpenak Diputatuen Kongresuan.

UCO Ferrazko egoitzan sartu ostean eskatu zuen Sanchezek agerraldi bat egitea, eta jarraian, eskaera horixe bera egin zuten ERC, Podemos, BNG eta Compromis alderdiek. PSOEren gobernu-kide den EH Bilduk ez zuen halako eskaerarik egin, eta Sanchezi leial mantentzen da; EAJk hauteskundeak aurreratu daitezela eskatu dio presidenteari, baina, egiaz, jeltzaleak ere seinalatu dituzte ustelkeriari buruzko informazioetan. Hain zuzen ere, ikertzen ari dira ea EAJk bitartekari-lanak egin zituen, Tubos Reunidos enpresak PSOEko kideen dirulaguntza bat modu ustelean jaso zezan.

Hitzordu judizialei dagokienez, printzipioz, Begoña Gomez ekainaren 15erako dago deituta: aurretiazko entzute bat egiteko deitu du Juan Carlos Peinado epaileak, eta ikusteke dago ea zein erabaki hartuko duen horren ostean. Zapaterok, berriz, ekainaren 17an eta 18an hitz egingo du Jose Luis Calama epailearen aurrean, ikertu gisa.

Antifaxismoaren aurkako erasoaldia salatzeko, manifestazio bat antolatu du biharko Iruñerriko Antifaxistei Zigorrik Ezek
"Errepresioaren
eta edozein adierazpen faxistaren aurka mobilizatzen jarraitzeko deia" luzatu du Iruñerriko Antifaxisten Aurkako Zigorrik Ez plataformak, eta manifestazio-deialdi baten eskutik egin du hori: bihar, arratsaldeko 19:00etan, "auzipetutako
antifaxista guztiei elkartasuna adierazteko" mobilizazio bat egingo du, Errotxapeko Maiteminduen Plazatik hasita.

Gainera, faxismoaren aurka mobilizatzeagatik Iruñerrian zigortuak izaten ari diren pertsonekin elkartasunez, hainbat ekimen jarri dituzte martxan plataformatik: egitarauak udari begira, diru-bilketak, materialen salmenta...

Iruñerriko Antifaxisten Aurkako Zigorrik ez, klase-elkartasuna ehuntzeko plataforma berri bat

Mugimendu antifaxistaren aurka zabalik dauden hamaika prozesu judizialetan auzipetutako pertsonek sortu dute Iruñerriko Antifaxisten Aurkako Zigorrik Ez, "klase-elkartasunerako tresna" modura, eta maiatzean aurkeztu zuten. Hainbat helburu nabarmendu dituzte; "errepresio-kostuei eta antifaxismoaren kriminalizazioari aurre
egitea" eta "faxismoaren hedapena eragotziko duen
borrokaren jarraipena bermatzea" batik bat. "Aipatutako
kasuengatik errepresioa jasan duten guztiak plataforman antolatzera
gonbidatzen ditugu, eta horretarako gure sare sozialen bidez
harremanetan jar zaitezkete", argitu zuten atzo plataformako kideek.

Aurreko asteko sarekada eta Marlaskaren adierazpenak

Plataformak atzo gogorarazi zuenez, aurreko astean 28 lagun atxilotu zituzten, iaz, Vito Quilesen aurka mobilizatzeagatik. Jende gehiago ere deitu dute deklaratzera arrazoi berdinagatik: "Auzipetuen
kopuruak gora egiten jarrai dezake".

Horiek horrela, zorrotz seinalatu zuten agerraldian: "Operazio berri
hori maniobra mediatikoa izan zen, gazteria
antifaxista
kriminalizatzeko [...].
Nola uler
dezakegu bestela egun osoko makrosarekada, atez ate eta lanez lan?
Atxilotutako pertsona asko lanpostuetan zeudela eraman zituzten
atxilo". Bereziki larritzat jo zuten hainbat ikasle euren ikastetxeetan edo Selektibitatea egiteko atarian atxilotu izana.

Espainiako Barne ministro Fernando Grande-Marlaskaren azken adierazpenak kritikatu zituen gainera plataformak, Iruñeko operazio poliziala "eredugarria" izan zela esan baitu aste honetan. "Bere
poliziek argi erakutsi zuten atxiloketek ez zutela justifikaziorik,
eta kolpe mediatikoa eta arbitrariotasuna zutela helburu", seinalatu zuten atzo Antifaxisten Aurkako Zigorrik Ezetik. Antza denez, polizia batek atxilotuetako bati esan zion "paripe bat" zela sarekada, eta bigarren batek, berriz, "bikotekidea ere atxilotu zezaketela" azaldu zion beste atxilotu bati. "Akusazio guztiak
mobilizazio batean parte hartzean oinarritzen dira", gaineratu du plataformak: "Ohikoa da polizia
mota guztietan atxiloketa arbitrarioak egitea, eta dozenaka pertsonek
akusazio faltsuak gezurtatu behar izaten dituzte, baita epaiketa eta
kostu errepresiboei aurre egin ere".

Errepresioaren zerrenda luzea Iruñerrian

Atzoko agerraldian ohartarazi zuten, bestalde, "azken urtean
izan den zerrenda luzeari gehitzen" direla aurreko asteko gertakariak. Hainbat kasu ekarri zituzten gogora: "Azken 28
antifaxistez gain, beste zazpi pertsona atxilotu zituzten auzi beragatik;
urriaren 12an Iruñerriko hiru pertsona atxilotu zituzten Gasteizen
Falange espainolari aurre egiteagatik; beste 20 pertsona ikertzen ari
dira Voxek Errotxapean, Berriozarren eta Beriainen egindako
probokazioen aurrean isilik ez egoteagatik; eta bi ikasle salatu
zituen Voxek propaganda politikoa egiteagatik. Guztira 60 pertsona
epaitu eta erreprimitu dituzte".

Bada Garaia: "Ez dugu onartuko Zupiriak egoera baliatzea jai herrikoien oinarrien kontra egiteko"
Bingen Zupiriak, EAEko Segurtasun sailburuak, txosnetako gatazkak probestu ditu berriki polizia-indarrek txosnaguneetan beren lekua izan beharko luketela erreibindikatzeko. Horretarako, besteak beste, hainbat artistak Mugimendu Sozialistaren parte-hartzea aldarrikatzeko sortutako ekimenaz baliatu da; Bada Garaia ekimenaz, alegia.

Maiatzaren amaieran, kanpaina horretatik sortu duten abestia (Bada Garaia da izenekoa) jopuntuan jarri zuen Zupiriak berak, kantaren letrak Eusko Legebiltzarrera eraman eta altuan irakurri baitzituen, Poliziaren presentziari lotutako "istiluak" sustatzen zituelakoan. Bi aste eskas beranduago, kontrako jarrera erakutsi du: publikoki adierazi du begi onez ikusten duela Bada Garaia kanpaina, eta bai ekimen hori bai horren oinarrian dagoen gatazka baliatu ditu Poliziak txosnagunean tokia eduki beharko lukeela adierazteko. Hori ikusita, argipen batzuk egin dituzte Bada Garaia ekimenetik.

Lehenik eta behin, Denontzako jaien alde leloa erabiltzen dutenez, horren esanahia argitu dute, gaizki ulertuak eta gaizki erabiliak ekiditeko. Izan ere, azaldu dute "denontzako jaiak" nahi dituztela; baina "haien oinarri herritarra, autogestionatua eta aldarrikatzailea babesten duten eragile guztientzat", zehazki. Eta jarraitu dute: "Beste batzuek ez dute sekula jai-eredu herrikoiarekin bat egin. Are gehiago, etengabe jai herrikoien izaeraren aurka jotzen dute eta askotan traba administratiboak bultzatzen dituzte".

Horiek horrela, irmotasunez kritikatu dute Segurtasun sailburuak Bada Garaia ekimena eta bere mezua manipulatu izana: "Ez dugu onartuko Bingen Zupiriak egoera baliatzea jai herrikoien oinarrien kontra egiteko, ezta bere lehia alderdikoierako ere". Horrexegatik, "egoeraren instrumentalizazioa saihesteko", beharrezkotzat jo dute "jai herrikoien ereduarekin konprometituta dauden eragile guztiek txosnaguneetan normaltasunez parte hartu ahal izatea", gatazka gehiago luzatu ez dadin. Mugimendu Sozialistak txosnetan parte hartzeko duen eskubidearen alde mugitzen ari diren artistek, beraz, berriz aldarrikatu dute Luberri Konpartsak, GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "txosnetan egon behar dutela". "Denon artean jai herrikoiak babesten eta indartzen jarraitu behar dugu".

Kaleratze-gutuna jaso dute Mercedeseko suhiltzaileek, hilabete bateko negoziazioen ostean
Apirilean jakinarazi zuten greban zeuden suhiltzaile industrialen kontrako neurriak hartu zituztela Gasteizko (Araba) Mercedesen: Previnsarekin zuen kontratua hautsi zuen multinazionalak, azpikontratatutako suhiltzaileen plantilla osoa, 27 lagun, kalean uzteko. Bada, berri txarra berretsi da orain, aurreko asteazkenean kaleratze-gutuna jaso baitzuten langileek, negoziazioak akordiorik gabe bukatu ondoren.

Mercedesen erabakiaren berri izatean hasi zen Previnsaren eta beharginen arteko azken negoziaketa. Kaleratzeak bertan behera geratu beharko luketela defendatu dute langileek hilabete osoan zehar, euren oinarrizko eskubideak, greba-eskubidea kasu, urratuak izan direla argudiatuta. Azpikontratak negoziazio-prozesuan izan duen asmoa, baina, kaleratzeak gauzatzea eta horren baldintzak zehaztea izan da, ahalik eta kosturik gutxiena izateko.

Azkenerako, Previnsak ez die kaltetutako suhiltzaileei kalitatezko baldintzarik eskaini, ez kalte-ordainei ez birkokatzeei dagokienez. Negoziazioa hautsi du horrek, eta gutxieneko kalte-ordainak besterik ez dituzte jasoko langileek, 20 egunekoak urte bakoitzeko.

Mercedeseko suhiltzaileek urtarrilaren 15ean ekin zioten greba mugagabeari, lan-baldintzak hobetzea eta segurtasun-neurriak bermatzea exijitzeko, batik bat. Martxoaren 12an, greban bi hilabete betetzear zeudenean, manifestazio jendetsu bat egin zuten Gasteizko kaleetan. Previnsaren bitartez, azpikontratatuta izan du suhiltzaileen zerbitzua Mercedesek, baina udaberrian kontratua apurtu eta suhiltzaileen kaleratzea eragin zuenetik, eskuak garbitu ditu. Previnsa izan da, azkenerako, Mercedesek abiatutako errepresalia-neurriak burutu dituena, suhiltzaileen kalterako: kalean utzi dituzte guztiak, eta kalte-ordain minimoekin.

EAJk txosnetako gatazka baliatu du, Poliziak tokia izan behar duela aldarrikatzeko
Mugimendu Sozialistak (MS) txosnetan parte hartzeko duen eskubidea aldarrikatzeko abesti bat Eusko Legebiltzarrera eraman eta letra horiek MS bera kriminalizatzeko erabili ostean, argudiaketari buelta eman dio Bingen Zupiriak: kantaren mezua manipulatu du, polizia-indarrek txosnaguneetan tokia izan beharko luketela erreibindikatzeko.

Euskal Herriko 450 kulturgilek aurreko astean sinatu zuten manifestu bat, Bada Garaia lelotzat hartuta: gaitzetsi egin zuten MSri Gasteizko Txosnetan eta Bilboko Konpartsetan jarri dieten debekua, aldarrikatuz txosnetan parte hartzeko eskubidea dutela Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS), Etxebizitza Sindikatu Sozialistak nahiz Luberri Konpartsak, aukera-berdintasunean. Bada Garaia ekimenak horren aurretik aurkeztu zuen MSren kontrako betoa salatzeko abestia: bada, lehenengo, kanta kriminalizatu zuen Zupiriak, polizia-indarrekiko "istiluak" bultzatzen zituela esanez; orain, ordea, abestiak eta mezuak izandako arrakasta probestu du jeltzaleak, Poliziak txosnetan presentzia bermatuta izan beharko lukeela defendatzeko. Bada Garaia kanta jomugan jartzean, Zupiriak gaineratu zuen "gazte-sektore batzuek" uda honetan "istiluak" egotea bilatuko dutela, txosnaguneei erreferentzia eginez batik bat.

EH Bildu: Zupiriak bultzatutako tentsio-gorakada elikatzen

EH Bilduko buruzagi Arnaldo Otegiri aste honetan egin diote elkarrizketa bat Radio Euskadin, eta MSri hainbat txosnatan ezartzen dioten betoari buruz galdetu diote, besteak beste. Otegik esan du ez duela betoa babesten, baina kontakizun faltsu bat egin behar izan du gero, beto horixe bera justifikatzeko: defendatu du MSk ez dituela jai-guneetako "arauak onartzen", eraso matxisten aurkako protokoloak kasu; hainbatetan gezurtatu den zerbait.

Hori gutxi balitz, Zupiriak tentsioa areagotzeko eta etorkizuneko balizko interbentzio polizialak justifikatzeko egindako baieztapen bat bere egin zuen Otegik: EH Bilduko idazkariak adierazi zuen "uda honetan istiluak egoteko interes handia duen jende bat" dagoela, baina ez dela "ezker independentista". Alegia, fokua beste herri-mugimendu batzuen gain jarri nahi izan zuen.

Ondarroa edo Beasain adibide: EH Bilduk ere Poliziarekiko jarrera kritikoa zigortzen du

Otegiren adierazpenak bat datoz azken urtean EH Bilduk erakutsitako jarrerarekin, Poliziarekiko kritiko agertu diren herri-mugimenduen aurka egin baitu hainbatetan. Ondarroako (Bizkaia) eta Beasaingo (Gipuzkoa) txosnaguneetan gertatutakoa izan daiteke horren adibide bat: aurreko udan, polizia-indarren presentzia kritikatu zuten bi jai-guneetan hainbat norbanakok eta herri-mugimenduk, eta horren aurrean, polizien ondoan lerratu zen EH Bildu.

Ondarroan, gainera, txosnen antolatzaileek "konpromiso" batzuk hartu behar izan dituzte, "bizikidetza oinarri izango duten jai herrikoiak bultzatzeko"; eta ez hori bakarrik, EH Bilduren udalak txosnagunea zigortu du iaz Poliziarekiko kritiko agertzeagatik, dirulaguntza bat kendu baitio, udalak berak bere web-orrian esan zuenez. Otegik berak iazko irailean egindako adierazpen batzuk gogora ekartzeak interesgarria dirudi egun hauetan: "EH Bilduren errepublikan Polizia egongo da".

Tweet / X Post

The post preview renders on the published page.

https://x.com/UdalBarriak/status/1957035430148296736

Bada garaia!
Oihartzun handia
izaten ari da, beste urte batez, Bilboko Konparsetan eta Gasteizko
Txosnetan Mugimendu Sozialistari ezarritako debekua. Aurreko astean
450 kulturgilek debekuarekin bukatzeko eskaera egin zuten ohar bidez.
Aurrez, hainbat artista ezagunek Bada Garaia izeneko kanta
aurkeztu zuten, betoarekin bukatzeko ekarpena eginez. Gasteizko
herri-mugimenduko hainbat aurpegi ezagunek ere agerraldia egin dute
denon parte-hartzea bermatu dadila galdeginez.

Egoera nahiko
sostengaezina da betoaren bultzatzailearentzat, hots, Ezker
Abertzalearentzat. Bidegurutze batean daude: betoa altxatzeko
oinarriak jarri eta tazituki gaizki aritu direla onartu, edo bat ere
komeni ez zaien dinamika publiko honekin jarraitu. Eztabaidak
hainbeste egin du jauzi esfera publikora, Otegiri eta Zupiriari ere
gai honen inguruan galdetu dietela azken egunetan. Lehena, betoen
kontra dagoela esanda, hala moduz betoa justifikatzen ahalegindu zen;
debekua gauzatzen ari diren alderdikideei leiala izatea garrantzitsua
dela jakinda, batetik, eta bere ezkerrera dagoen mugimenduekin
intrantsigentea izateko ikuspegiarekin, bestetik. Zupiriak, bere
aldetik, Ezker Abertzalearen ahulezia identifikatu du eta hutsune
hori seinalatu die. Bera, jakina, auzi hau ahal bezainbeste
luzatzearen aldekoa da; El Correo egunkaria bezala, bide
batez. Gauzak horrela daudela jakinda, nor da egoera honen
erantzulea? Mugimendu Sozialista debekua salatzeagatik, edo Ezker
Abertzalea betoaren alde itsu- itsuan jarraitzeagatik? Uste dugu
gauzak nahiko argi daudela jadanik.

Egoeraz jakitun
diren euskal herritarren gehiengo zabal bat betoa amaitzearen alde
dago, argi eta garbi. Sakoneko auzia ondorengoa da: Ezker Abertzaleak
bere egungo estrategiaren kontzientzia historikoa hartu behar du.
Proiektu instituzionala eta sozialdemokrata hautatu dute, eta horrek,
nahi eta nahi ez, espazio politiko bat irekitzen du bere ezkerrera.
Hori onartu behar dute lehenago edo beranduago, Mugimendu
Sozialistari dagokion lekua aitortuz eta debekuari amaiera emanez.
Nahiko helduak gara jada desadostasun politikoen eta debekuen artean
bereizten jakiteko. Bada garaia.

"Gero eta oztopo gehiago ditugu etxegabetzeen kontrako defentsa antolatzeko"
Hurrengo asteazkenean, ekainaren 17an, hiru lagunek deklaratu beharko dute Iruñean (Nafarroa) epaile baten aurrean, iazko urrian etxe-kaleratze bati aurre egiteagatik. Hiru kide horiei babesa emateko, 09:15ean epaitegien aurrean elkarretaratzera deitu dute Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Harituk eta Berriozarko Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak (PAH).

Iazko urriaren 9an Burlatan izandako gertakarien harira daude ikerketapean datorren astean deklaratuko duten pertsonak. Aipatutako hiru kolektiboek irailean salatu zuten kale gorrian geratzeko arriskuan zegoela familia bat, hiru seme-alaba tarteko (azpierrentamendu bati lotutako iruzur baten biktima dira), eta instituzioei exijitu zieten arren etxebizitza-aterabide bat berma ziezaietela, mahai gainean alternatiba bat bera ere ez zegoela iritsi zen desalojorako ezarritako data. Horiek horrela, etxegabetzearen aurka protesta egitera deitu zuten PAHk, Harituk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizazio-deialdi bat egin zuten.

Piper-gasa, borrak, hamazazpi isundu eta hiru ikertu

"Etxegabetzea bortizkeriaz gauzatu
zuten; Espainiako Poliziak etxegabetzerako ezarritako ordua baino 2
ordu lehenago hustu zuen etxe-ataria, etxegabetzea gelditzeko
genuen gaitasunari trabak jarri nahian. Gainera, Poliziak hainbat
aldiz egin zigun eraso, borrak eta piper-gasa erabiliz, eta dozenaka
zauritu eragin zituen", ekarri dute gogora hiru antolakundeek: "Etxegabetze-uneko errepresio
zuzenaz gain, urriaren 9 hartan, protesta-ekintzak bukatu eta
elkarretaratzea desegin ondoren, Espainiako Poliziak zenbait kide
identifikatu zituen, eta horietako batzuk lurraren kontra atxiki".

Horiek horrela, salatu dute "errepresio gogorra" izan dela "sindikatuon lanaren kontra": "Osotara, hamazazpi lagunek jaso dituzte
isunak (12.400 eurokoak), eta hiru lagun auzipetu dituzte,
desobedientzia- eta lesio-delituak eta agintaritzari aurre egitea
leporatuta".

Etxegabetzeen aurka antolatzeko trabak

Kolektiboen esanetan, errepresio horren helburua da "antolakuntza eta borroka
kriminalizatzea" eta "jabetza pribatua defendatzea pertsonen
oinarrizko eskubideen gainetik"; eta seinalatu dute "gero eta oztopo gehiago" daudela "etxegabetzeen kontrako defentsa
antolatzeko". "Azken hilabeteetan, etxegabetzeen
kontrako defentsaren kontrako eraso ugari ari gara ikusten
Iruñerrian, besteak beste, data irekiko etxegabetzeak (nahiz eta
legez kanpokoak izan) eta kalea etxegabetzerako ezarritako ordua
baino zenbait ordu lehenago hustea; batzuetan, droneak ere bidali
dituzte kalea zelatatzeko", sakondu dute. Horiek guztiak "eskubide politikoen
kontrako eraso zuzenak" eta "geure burua
defendatzeko ditugun baldintzak okertzeko bitartekoak" direla uste dute.

Dena den, eskubide politikoen eta etxebizitza-eskubidearen alde borrokan jarraituko dutela eman dute aditzera: "Sistema kapitalista honetan, non
etxebizitza eskuratzeko eskubidea ez dagoen bermatua eta pertsona
bakoitzaren diru-sarreren araberakoa den, guk irmo jarraituko dugu
etxebizitza pertsona guztiek bermatua izanen duten ondasun unibertsal
bat izan dadin, eta ez batzuei poltsikoak betetzeko balio dien
merkantzia bat".

Ekainaren 30ean Osakidetzako oposizioetako ustelkeria kasuaren bista egingo dute
2018ko
ekainaren 1ean, argitara atera zen ustelkeria kasu bat, Osakidetzako
oposizio batzuei lotutakoa: hainbat sindikatuk salatu zuten Osakidetzarako Enplegu
Publikorako Eskaintzan (EPE) Anestesia eta Angiologia arloetako
azterketak filtratu egin zirela. Orduan, hemeretzi arlotako hogei
arduradun inguru ikertu eta epaitu zituzten, baina 2024ko abenduan,
Gasteizko (Araba) epaitegi batek kasua artxibatu zuen, "delitu-zantzu
arrazionalik" ez zegoela argudiatuta. Kirurgia Plastiko, Estetiko
eta Konpontzailearen arloko bi auzipetuen kasua, ordea,
behin-behinean itxi zuen. Orain, epaiketa berria hasteko data finkatu
du Arabako Probintzia Auzitegiak: datorren ekainaren 30ean,
asteartean, egingo dute auzia hasi aurreko bista.

Bi
auzipetu horien kasuan, honela dio autoak: "Prozedura honetan
ikertutako espezialitate guztiei dagokienez, Kirurgia Plastiko,
Estetiko eta Konpontzailearena izan ezik, ez da inola ere eta ezein
zantzurekin justifikatuta geratu espezialitate horietan ikertutako
pertsonek [azterketetako] galderak filtratu zituztenik edo azterketak
modu desleialean zaindu zituztenik". Izan ere, arlo horretan,
hautagai bat eta hainbat galderen egilea ahaideak direla salatu
zuten. Fiskaltzak eta sindikatuek, auzipetuen azterketako
erantzunetan, "antzeko erantzun eta patroiak" eta "ontzat
emandako erantzun akastunak" atzeman zituzten, eta biek ala biek
oso nota onekin gainditu zuten proba. Hori dela eta, arloko azterketa
guztiak errebisatzea eskatu zuten. Hala eta guztiz ere, Cristina
Rodriguez Ruiz epaileak azterketak birpasatzeak "ekarpenik egingo
ez zuela" adierazi zuen; ikerketa filtrazioei buruzkoa omen zelako,
eta ez "azterketak oker zuzendu izanari" buruzkoa. Hartara, etenaldi eta luzapen artean, zortzi urte bete dira ustelkeria kasua
argitara atera zela, baina oraindik ere itxi ez dela.

Osakidetzako
oposizioetako ustelkeria kasua Iñigo Urkullu lehendakari ohiaren
(EAJ) gobernuak bizi izan zuen polemika handienetako bat izan zen,
eragin zuzena izan baitzuen osasun-sare publikoaren zuzendaritzan.
Esaterako, dimisioa aurkeztu zuten Osakidetzako zuzendari orokor
Maria Jesus Mujikak, Osakidetzako Giza-Baliabideen zuzendari Juan
Carlos Sotok eta zuzendariorde Xabier Balerdik, baita orduko Osasun
sailburu Jon Darponek (EAJ) ere. Dena den, hein batean, beste
gertakari batean jarri zuten arreta hedabide askok egun horretan: egun
berean, 2018ko ekainaren 1ean, Mariano Rajoyk (PP) Espainiako
Gobernuko presidente izateari utzi, eta kargua hartu zuen gaur egungo
presidente Pedro Sanchezek (PSOE).

Sopelan, droga-trafikoagatik atxilotu dute udaltzain bat
Aurreko ostegunean, Sopelako (Bizkaia) Udaltzaingoko agente bat atxilotu zuen Espainiako Poliziak, droga-trafikoagatik. Zehazki, kokainarekin salerosketan aritzea leporatzen diote, baina badirudi aske utzi dutela jada, kautelazko neurriekin. Barakaldokoa (Bizkaia) da izatez.

El Correo-ren arabera, atxilotuak "denbora" zeraman kokainarekin trafikatzen, eta hiru bat urte egin ditu Sopelako udaltzain modura lanean. Beraz, aldi berean jardun du drogarekin trafikatzen eta udaltzain bezala; aipatutako egunkariak jaso duenez, behin baino gehiagotan aritu da kokaina saltzen udaltzain-uniformea jantzita zeramala.

Ikerketa judizialak iraun bitartean, behintzat, lanik eta soldatarik gabe utzi du agentea Sopelako Udalak, behin-behinean. Atxiloketaren osteko miaketetan kokaina, saltzeko prestatutako dosiak eta tresna batzuk topatu zituzten poliziaren etxean.

Pogromo arrazisten olatu bat izaten ari da Belfasten
Talde faxista unionistek egindako pogromo arrazisten uholde bortitz batek muturreko egoera bat sortu zuen Belfast hirian astearte gauean, eta etorkinen aurkako jazarpen irekiko eremu bihurtu zituzten kaleak. Astelehen gauean hiriaren iparraldean izandako sastakatze bat aitzakiatzat hartuta (jatorri sudandarreko gizon batek sastakatu zuen pertsona bat), ehunka kaputxadunek indarkeria xenofoboko kanpaina bortitz bat abiarazi zuten, hainbat auzotan eta gutxiengo etnikoen merkataritza-lokaletan indarrez sartuz eta horiei su emanez, besteak beste.

Erasoen izaera koordinatua eta argi eta garbi arrazista agerian geratu zen McMaster kalean (Newtownards Roadeko behealdean, joera politiko unionista bereziki errotuta dagoen zonalde batean). Toki horretan, aurpegia estalirik zuten ehun bat gizonek elkarrekin egin zuten aurrera kalean, ateak ostikoka botaz eta etxebizitzetako leihateak txikituz. Atzerritarrak ingurutik kanporatzeko asmoa zutela oihukatu zuten, gainera. Talde faxista horiek sortutako izuaren ondorioz, Sandy Row kale enblematikoko denda sudandarren jabeek beren lokalak segurtasun-pertsiana metalikoekin itxi behar izan zituzten, eta beren etxeetan hartu behar izan zuten babes. Handik ordu gutxira, berriro piztu ziren alarmak, unionistek Ekialde Ertaineko produktuen supermerkatu bat erre zutela baieztatu baitzen. Ke-zutabe handiak eragin zituen erasoak, hiriburuko hainbat tokitatik ikus zitezkeenak.

Suntsipen materiala maila kritikoetara heldu zen Lendrick kalean. Erasotzaileek bide publikoan aparkatutako ibilgailu partikularren ilara bat erre zuten, eta sugarrak berehala hedatu ziren ondoko etxeetako fatxadetara. Larrialdi-zerbitzuek zenbait egoiliar ebakuatu behar izan zituzten, pertsona-talde faxistek etxeei eta saltokiei su ematen jarraitzen zuten bitartean. Antzeko sabotaje-ekintzak eta su bidezko erasoak  izan ziren Newtownards Road auzoan. Glider zerbitzu publikoko hiri-autobus bat erabat kiskali zuten faxistek, eta Sky News bezalako telebista-kateek zuzeneko transmisioak eten behar izan zituzten unionisten erasoengatik eta jazarpenengatik.

Aldi berean, tentsioak gainezka egin zuen Erresuma Batuko beste eskualde batzuetan ere; Ingalaterran, antzeko istiluak izan ziren Southampton hirian, Highfield House hotelaren aurrean; Eskozian, berriz, istiluak eta taldekatze faxistak izan ziren Glasgowko hiriguneetan eta Edinburgoko St Andrew plazan.

Iranek Ormuz itxi du AEBen eraso berri batzuen ostean
Amerikako Estatu Batuetako Aginte Zentralak (CENTCOM) azaldu du AEBetako indar armatuek bigarren aire-eraso bat egin zutela atzo Iranen, helburu ugariren aurka. Operazio militarra, Washingtonek "autodefentsa" ekintzatzat jo duena ofizialki, gauerdian gauzatu zuten (Europa erdialdeko ordutegia), Donald Trumpen zuzeneko aginduen ondorioz. Bonbardaketa berri honek jarraipena eman dio asteartean hasitako gorakadari, istilu bat izan baitzen Ormuzko itsasartean AEBetako helikoptero batekin: Washingtonek dioenez, Irango drone batek aparatuaren aurka jo zuen, lur hartzera behartuz; ez zen zauriturik egon. Teheranek erabat ukatu du akusazio hori.

Trumpek 40 aldiz baino gehiagotan esan du Errepublika Islamiarrarekin duen bake-akordioa "ia itxita eta burutzeko prest" dagoela. "Gogor eman genien atzo, eta berriro joko ditugu; akordio batetik benetan gertu [gaude], baina haiek luzamendutan ibiltzen jarraitzen dute", adierazi du bart.

Iturri militarrek Amerikako Estatu Batuetako Politico hedabideak jasotako komunikatu ofizial baten bidez jakinarazi dutenez, Ormuzko itsasartearen inguruan dauden defentsa- eta radar-instalazioen aurka eta tripulaziorik gabeko aire-ontzien aginte- eta kontrol-zentroen aurka egin zituzten bigarren eguneko erasoak. AEBetako iturri ofizial batek anonimotasuna eskatu zuen isilpeko xehetasunak jakinarazi ahal izateko, eta baieztatu zuen bonbardaketek asteartean hasitako erasoaldia osatzen dutela.

Asteazkeneko erasoaldia hasi baino ordu batzuk lehenago, etortzear ziren eraso berriak iragarri zituzten Trumpek eta Pete Hegseth Defentsa idazkariak. Hegsethek esplizituki ohartarazi zuen AEBetako indarrek funtsezko instalazio batzuei eraso egingo zietela eta Iran "gogor joko" zutela, administrazioak berak "justifikaziorik gabeko eraso jarraitutzat" hartutakoari erantzunez. Orain arte, AEBetako agintariek adierazi dute ez dakitela ea zenbaterainoko kalte materialak egon diren edo ea airetik egindako erasoaldien ondorioz giza-heriotzak izan diren.

Truth Social plataforman egindako adierazpenetan, Trumpek esan zuen 100 milioi petrolio-upel baino gehiago atera dituztela itsasartetik azken hilabetean, "isilpeko operazio baten bidez".

Iranen erantzuna

Irango iturri ofizialen arabera, bertako gobernuak aitortu du kalte material mugatuak izan direla atzoko erasoen ostean: batez ere Jask, Sirik, Qeshm eta Bandar Abbas inguruetan gertatu omen dira kalte horiek. Telekomunikazio-dorre batean, bi ur-andeletan eta eskualdeko beste instalazio batzuetan izandako inpaktuen berri eman dute Guardia Iraultzaile Islamikoen Kidegoak (IRGC) eta IRNA estatuko albiste-agentziak, eragina izan baitzuen, esaterako, 20.000 egoiliarrentzako ur-horniduran, oso eremu bero batean. Irango agintariek "eraso" eta "su-etenaren urraketa" gisa deskribatu dituzte eraso horiek, eta nabarmendu dute kalteak batez ere helburu zibiletan edo gune militarretatik gertu dauden azpiegituretan gertatu zirela, oinarri estrategikoetan izandako suntsipen masiboko zifra konkreturik zehaztu gabe.

Atzo Teheranek misil eta drone bidezko erasoak egin zituen AEBetako baseen aurka Bareinen, Kuwaiten eta Jordanian. Irango agintariek ohartarazi zuten Indar Armatuek "erantzun gogorragoa" emango ziotela edozein mehatxu berriri. Pezeshkian presidentearen esanetan, ekintza horiek AEBen "etsipena" erakusten dute, eta Atzerri Ministerioak iragarri zuen negoziazioetan duten parte-hartzea berrikusiko dutela, azken urraketen ondorioz.

Gauerdia igarota, Khatam al-Anbiya Kuartel Nagusi Zentralak (Indar Armatuen aginte bateratua) ofizialki jakinarazi du Ormuzko itsasartea erabat itxiko duela edozein motatako itsas-trafikorako. Komunikatuaren arabera, itsasartea itsasontzi guztientzat zarratuta dago jada, petrolio-ontziak eta merkataritza-ontziak barne. Gainera, itsasartean zehar egiten den edozein mugimendu mehatxutzat hartuko du, eta helburu militar bilakatuko da. AEBen aire-erasoek "eskualdean segurtasun falta" eragin dutela esanez argudiatu du erabakia Teheranek.

Fiskaltzak artxibatu egin du Osakidetzako txerto iraungien kasua
Fiskaltzak
Osakidetzako txerto iraungien auzia artxibatu egin du. Izan ere,
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Fiskal Nagusiaren arabera, Carmen Adan del
Rio, txerto horiek ez diete kalterik eragin haurrei.
Beraz, ez omen dago ebidentziarik osasun-sare publikoaren aurkako
akusazioa
delitu gisa epaitzeko. Pazientearen Defendatzailea elkarteak
aurkeztu zuen salaketa.

Urtarrilean, EAEko osasun-sare publikoak ohar bat plazaratu zuen, gutxienez 253 lagunek "duela gutxi" iraungitako txerto hexabelenteak jaso zituztela aitortuz, haurrak gehienak. Ostera, 274ra igo zen gero kaltetuen kopuru hori. Ordu hartan,
EITBk txertook difteria,
tetanosa, kukutxeztula, haemophilusa, polioa eta B hepatitisari aurre
egiteko dosiak zirela jaso zuen, teorian bada ere. Kasuak arrabotsa
sortu zuen; izan ere, bi, lau eta 11 hilabeteko umetxoek jaso ohi dute
txerto hori.
Pazientearen Defendatzailearen ustez, txerto iraungiek ez dute behar
besteko eraginkortasunik, eta serum iraungiek erreakzio kaltegarriak
eragin ditzakete; txikienen kasuan, are eta errazago. Salaketa jartzeko, pazienteen, senideen eta osasun-langileen
testigantzak jaso zituen elkarteak. Txertoen fabrikatzaileak, gainera, argi
adierazi zuen: iraungitze-datatik aurrera, dosiek ez zuten babesik
ematen, eta horiek kalterik eragingo ez bazuten ere, premiazkotzat jo
zuen pazienteek zegokien dosia garaiz jasotzea. Haatik, haurtxoen
familiek ezin omen izan dute erreakzio kaltegarririk atzeman, eta horregatik hartu omen du erabakia Fiskaltzak.

Txertoen
kudeaketan "akatsak" eta "hutsegiteak"

Dena
dela, kasua artxibatzeko argudioekin osatu duen dokumentuan, txertoen
kudeaketan "hutsegiteak" eta "akatsak" egon direla jaso du
Fiskaltzak. Batetik, Osakidetzak epaiketarako osatutako eta
bidalitako dokumentazioan hutsuneak daude, eta txostenek ez dute jaso
beharreko guztia: "Hainbat idatzik, tartean, orrialde erdia zuri
ageri dute, eta horrek mezuak ulertzea galarazi du". Txosten horiek
idatzi eta entregatzeko, Osasun Sailak hamar eguneko epea eman zion
osasun-zerbitzuko zuzendari nagusiari, Lore Bilbaori. Zuzendariak ez
zuen epea bete, ordea. Bestetik, fiskalak Pazientearen Defendatzailea
elkarteari bidali dion txostenean, bigarren txertaketak berandu egin
direla jaso du Adan del Riok. Hori dela eta, fiskalak adierazi du "balitekeela" salaketak beste bide judizial batzuetatik aurrera
egitea.

Hala
eta guztiz ere, erabakiaz kexu agertu da Carmen Flores Pazientearen
Defendatzaileko eleduna. Floresen arabera, kausa artxibatzea ez da
izan erabaki zuzenena.. Haren ustez, haurtxoei iraungitako
txertoak jartzea ez da "akats administratiboa"; eta, kasu
honetan, badira eskubide-urraketen zantzuak: "Paziente eta umetxoen
osotasun fisikorako eskubidea urratu dute, eta erabaki horrek haien
osasuna kolokan jar zezakeen". Arduragabekeria leporatu die
erabakiaren arduradunei.

Jaurlaritza kamerak eta mikrofonoak jartzen ari da ikastetxeetan, IASek salatu duenez
Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialistak (IAS) Gasteizen egin du agerraldi bat gaurkoan, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren aurrean, "ikastetxe ugaritan
instalatzen ari diren kamerei ezetz esateko, Jaurlaritzaren inposaketak salatzeko eta ikasle langileon
interesak bermatuko dituen hezkuntza-sistema baten beharra aldarrikatzeko". Izan ere, IASek seinalatu duenez, "irakasle, guraso eta ikasleon kontrakotasunari muzin egiten" eta kontrol-mekanismoak ezartzen jarraitzen du Jaurlaritzak, "hezkuntza-komunitatearen bizkarrera eta jarrera erabat inposatzailearekin". Kontrakoa badio ere, gobernua eskoletan kamerak eta mikrofonoak ipintzen ari dela jakinarazi du ikasle-antolakundeak, hain zuzen ere.

Ikasleek gogorarazi dutenez, ikasturtean zehar "kameren derrigorrezko instalakuntza atzera botatzea" lortu zuten, hezkuntza-komunitateak neurri horren aurka emandako erantzunari esker. Eta xehatu dute: "Urrian hasi zen Jaurlaritza EAEko hainbat ikastetxetan kamerak
jartzen, 75 ikastetxetan, gutxienez. Horren aurrean, ikasle langileok zein hezkuntza-komunitatearen
zati handi batek aurkakotasuna adierazita klaustro zein ikasgeletan, eta hainbat borroka abiarazi
ondoren, [...] pauso bat atzera eman eta haien instalazioa hautazkoa zela argitu
zuen, 37 ikastetxetan behintzat kamerak jartzea bertan behera uztea lortu genuelarik". Orain, ordea, "ikasturtea amaitzear dela eta ikasle askok klaseak amaitu ditugula probestuta", badirudi urratsak egiten ari dela Jaurlaritza azken hiru hilabeteetan: "aldebakartasun osoz", kamerak eta mikrofonoak ezartzen ari da.

Kontrol soziala, negozioa eta opakutasuna

IASek "larritzat" jo du hori, eta hiru arrazoi nabarmendu ditu. Lehenik, ohartarazi du "ikasgela guztietan kamerak eta
mikroak instalatzea kontrol soziala" dela eta "kontrol sozialaren normalizazioa bultzatzen" duela. "Ikasleok egiten dugun guztia grabatzeko balio dute kamerek, gu kontrolatuta,
otzan eta esaneko mantentzeko", zehaztu du: "Eskubide politikoetan
atzerapauso nabarmena da". Gainera, "ikasleon
bestelako hainbat eskubide ere urratzen ditu" neurriak, antolakundearen esanetan; "intimitaterako, ohorerako,
norberaren irudirako edo datu pertsonalen babeserako dugun eskubidea" kasu.

Bigarrenik, azaldu du "milioika euroko negozioa" dagoela kontrol-gailuen ezarpenaren atzean: "Next Generation
funtseko 846 milioi euroko diru partida baten bitartez estatuko 240.000 ikasgelatan jarri nahi dira
kamerak. Hezkuntza negozio-iturri gisa erabiltzen ari dira enpresa pribatuen irabaziak
handitzeko, eta EAEn ere, Hezkuntza Sailaren 2025-2029ko Hezkuntza Sistemaren Eraldaketa
Digitalerako Planean barne biltzen den bezala, 270 milioi inguru bideratuko dira
digitalizaziora". Hori gutxi balitz, salatu du kameren hainbat hornitzailek harremanak dituztela  Israelgo Defentsa eta Barne ministerioekin. Horren adibide da BECHTLE hornitzaile militarra, lotura baitu "Palestinaren okupazioan erabilitako zelatatze-teknologiekin". Eta laburbildu dute ikasleek: "Azpiegitura-arazo nabarmenak ditugun bitartean, hezkuntzaren kalitatea kaskartzen ari den
bitartean, ratio ikaragarri altuak ditugun bitartean edo konpetentzien erruz ikasketa-prozesua
kaos bat den bitartean, milioika euro Israelekin kolaboratzen duten enpresari gutxi batzuk
aberastera eta langileok kontrolatzera bideratzen dituzte".

Hirugarrenik, antolakundeak azpimarratu du "instalakuntza-prozesua ez dela batere gardena izan" eta "inongo argibide publikorik eman gabe burutzen" ari dela. Horrexegatik, kritikatu du, "beste behin" ere, "horrelako erabaki garrantzitsuetan parte hartzeko aukera ukatu" dietela ikasleei, euren familiei zein irakasleei. "Gure hitzak ez du ezertxo ere balio".

IASen aldarriak

Horiek horrela, kamerak instalatzeari utz diezaiola exijitu dio Jaurlaritzari IASek, eta, orain arte egin bezala, kontrol-mekanismoen aurka borrokan jarraituko duela jakinarazi du: "Datorren ikasturtea kamerak instalatuta hasten badugu, kamerak kentzea lortu arte hainbat borroka martxan jarriko ditugu". Besteren artean, ikastetxez ikastetxe jardungo dute lanean, eta "borroka epaitegietara eramaten" ere saiatuko direla aurreratu dute.

Hiru egunez grebara jo dute Olaztiko Cementos Portlandeko langileek
Olaztiko (Nafarroa) Cementos Portland enpresako langileek gaur dute hirugarren lanuztea. Hiru greba-egunetara deitu zuen langile-batzordeak (ELA eta UGT), ekainaren 8rako, 9rako eta 10erako hain zuzen ere, eta lehenengo egunetik (astelehenean) lortu zuten beharginek ekoizpena gelditzea. Baja medikoan dauden hainbat langile enpresaren aldetik jasaten ari diren "jazarpen eta intimidazio kanpaina" gaitzesteko jo zuten mobilizaziora, baita hitzarmen kolektiboaren negoziazioan aurrerapausoak exijitzeko ere. Izan ere, blokeaturik daude itunari buruzko elkarrizketak.

130 langilek jarduten dute Olaztiko lantegian, eta sindikatu deitzaileen arabera, erantzun zabala izan du greba-deialdiak. Enpresak jarrera berdinarekin jarraitzen badu eta negoziaketan aurrerapenik ez bada, datozen asteetan mobilizazioak areagotu daitezkeela adierazi dute.

Bilboko amarratzaileen aurkako murrizketak atzera bota ditu epaile batek
Bilboko (Bizkaia) Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman die portuko amarratzaileei: LAB sindikatuak Amarradores Puerto de Bilbao SA enpresaren kontra jarritako demanda ontzat eman du epaile batek, eta adierazi du konpainiak martxan jarritako murrizketa-prozesua ez dagoela justifikatuta ez arrazoi ekonomikoei, ez antolaketakoei, ez ekoizpenekoei dagokienez. Horiek horrela, lehengo lan-baldintzak sartu beharko ditu indarrean patronalak, 2024-2026ko hitzarmenean jasotzen direnak alegia.

Amarradores Puerto de Bilbaok iazko urrian ekin zion Lan Baldintzen Funtsezko Aldaketa ezartzeko prozesuari, Bilboko Portuan jarduten duten 70 bat beharginen baldintzak okerragotzeko. Besteak beste, lan-txanden sistema, lanaldia, oporraldiak eta beste aldatu nahi zituen enpresak; langileek azaldu izan dutenez, urtean 2.100 orduz baino gehiagoz lan egin behar izatea inposatu nahi zuen. Horrez gain, LABek jakinarazi du "kontrol enpresariala" ere areagotu nahi zuela zuzendaritzak, eta hori guztia Portuko Agintaritzaren konplizitatearekin. Epaileak emandako sententziak, baina, "banan-banan deseraiki" ditu enpresaren argudioak, eta atzera bota ditu bere asmoak.

Lan-baldintzen okerragotzearen aurka plantillak hasitako borrokaren harira, patronalaren errepresaliak jasan dituzte beharginek: esaterako, lan sindikala egiteagatik kaleratu zuten pertsona bat, eta behin-behineko kontratua zuen langile bat ere bota zuten. Orain, berriz ere, langileek zuzendaritzari exijitu diote atzera egin dezala amarratzaileen aurka hartutako neurrietan. "Patronalari exijitzen diogu atzerapauso bat eman dezala lan-baldintzen funtsezko aldaketa inposatzen saiatu ondoren egin dituen errepresalia sindikal eta laboral guztietan eta aldebakarrez ezarritako neurrietan", jaso du LABek.

Irakurri hemen GEDAR LANGILE KAZETAk amarratzaileei egindako elkarrizketa.

Iruñeko antifaxisten aurkako sarekada defendatu du Grande-Marlaskak
Fernando Grande-Marlaskaren hitzetan, "zirkunstantziekiko egokia eta proportzionala" izan zen Espainiako Poliziak aurreko astean Iruñean (Nafarroa) egindako sarekada. Ez hori bakarrik: operazio poliziala "eredugarritzat" jo zuen Senatuan izandako kontrol-saioan, gaiaren inguruan galdetu ziotenean.

Espainiako Barne ministroak berretsi zuen urriaren 30ean Nafarroako Unibertsitatean eta inguruan izandako gertakariei lotuta izan zirela atxiloketak, eta iritzi zion "istilu larriak" gertatu zirela egun horretan. "Zaurituak egon ziren: lau polizia, kazetari bat eta beste herritar bat. Horrelako protestek ez dute ezein eskubideren babesik", adierazi zuen Grande-Marlaskak. Antifaxisten aurkako sarekada erreibindikatzearekin batera, zortzi hilabete beranduago jazo izana ere justifikatu zuen: "Identifikatu egin behar dira istiluetan parte hartu dutenak, eta ondo identifikatu, betiere epaile baten agindupean".

Duela astebete, ekainaren 3an, 28 pertsona atxilotu zituen Espainiako Poliziak Iruñerrian, iaz Vito Quiles agitatzaile faxistaren aurka protesta egiteagatik. Haietatik hamabik, gainera, komisarian igaro behar izan zuten gaua.
"Desordena publikoak" eragitea leporatzen diete denei, eta batzuei, baita "agintaritzari eraso" egitea ere. Aurrez ere atxilotu dituzte hainbat pertsona Quilesen kontrako mobilizazio antifaxistagatik, bai otsailean bai iazko azaroan.

"Parte hartzeko eskubidea ukatzen jarraitzeak ez du herri-mugimenduaren garapenean laguntzen"
Hona hemen gutuna osorik:

"Gasteizko
panorama politikoan bizitzen ari garen ezohiko egoera salatzen
daramatzagu azken urteak. Alegia, Txosna Batzordeak GKS eta
Etxebizitza Sindikatuari txosnetan parte hartzeko eskubidea ukatzea.

Hemen
batu garen kideok modu ugaritan hartu izan dugu parte Txosnetan:
sorreratik proiektuan parte hartuz, montajeen parte izanez, hainbat
eta hainbat turno eginez, jarduera ezberdinak antolatuz bertan… Betiere espazio ireki eta pluralak izan direlarik, Gasteizko
mugimendu sozial eta herrikoiek euren eguneroko lana jai giroan eta
aldarrikapenez hedatu ahal izateko.

Txosnak
Gasteizko herri mugimenduaren borrokaren fruitu izan ziren. 40 urte
hauetan etapa ezberdinetatik pasatu dira, baina beti mantendu izan dute
euren izaera herrikoi, ireki eta parte hartzailea; alegia, herri
mugimenduko sentsibilitate politiko guztiek eduki izan dute bertan
parte hartzeko aukera. Ezberdintasun politikoen gainetik, beti egon
izan da adostutako elkarlanerako oinarri bat, txosnak  espazio
irekiak, autogestionatuak eta jai ofizialekiko alternatiboak izan
ahal izateko.

Gasteizko
herri mugimendua, ezberdintasun ideologikoetatik haratago, askotan
izan da elkarlanean jarduteko hainbat adostasun bilatzeko gai, izan
espazio txosnero honetan zein bestelako eremu batzuetan ere. Ezohiko
egoera politiko honi behin betiko irtenbidea ematea beharrezkoa dela
uste dugu. Kolektibo hauek bertan parte hartu behar dutela iruditzen
zaigu, Txosna Batzordea osatzen duten talde ezberdinek dauzkaten
baldintza berdinetan.

Parte
hartzeko eskubidea ukatzen jarraitzeak ez du herri mugimenduaren
garapenean laguntzen, duen zentzurik zabalenean: konfiantzak
garatzeko, elkarrekiko errespetua onartzeko, eta elkarlanerako bideak
sortzeko, gure aldarrikapenen oihartzuna entzun dadin.

Ezin
ditugu gasteiztarrak txosna giroan parte hartzera gonbidatu eta aldi
berean herri mugimenduan errotuta dauden kolektiboei parte hartzeko
eskubidea ukatu. Ez ditugu halako zentsurak onartzen, ez honetan eta
ez beste espaziotan ere. Gure apustua txosnagunean beti izango da
kooperazio ireki, plural, horizontal eta autogestionatuaren aldekoa.

Honengatik
guztiagatik, gaurdanik, beharrezkoak diren esfortzu guztiak egiteko
eskatzen diegu Txosna Batzordeko kolektibo guztiei, diskrepantzia
ideologikoen gainetik halako espazio bat partekatu ahal izateko.
Oinarri adostu baten baitan, bere jarraikortasuna bermatuko duena,
irekia izango dena eta elkarlanerako espazio alternatibo eta
autogestionatua izango dena.

Gutun
hau izenpetzen dugunok konponbide baten aldeko kontsentsua sustatzen
jarraituko dugu, GKS eta Etxebizitza Sindikatuaren parte hartzea
bermatuko duena, 2023an egin bezala, herri mugimenduko berrogeita
hamar kidetik goraren babesa jaso genuenean. Horregatik, gaurtik eta
Gasteizko jaietara arte egoera hau sozializatzen eta babesak jasotzen
jarraituko dugu blokeo egoera hau gainditzera bidean".

Gutunaren
sinatzaileak:

Iñaki
Uribarri

Nerea
Perez

Kike
Fdz de Pinedo

Ilde
Urkijo

Txerra
Bolinaga

Miguel
Sagarribai

Ruben
Sanchez

Gladis
Giraldo

Irati
Fernandez de Okariz

Ana
Pino, Andoitz Aperribai

Bego
Oleaga, Eli Zaldua

Imanol
Olabarria

Fernando
Txiki
Antia

Iñaki
Txusko
Perez

Javi
Aguillo

Lucia
Moreno

Oier
Azkarraga

Paka
Robles

Rebeka
Gonzalez de Alaiza

Josu Bujandak ertzainburu kargua utziko du
Josu
Bujanda Zalduak ertzainburu kargua utziko du. Joan den igandean eman
zuen albistearen berri, Arkautiko (Araba) polizia-akademian. Duela 43 urte
egin zen ertzain, eta azkeneko zortzi urteetan ertzainburu izan da.

Bujandak dio "kontzientzia
lasai, egin nezakeen guztia eginda eta, denok bezala, hainbat
akatsekin" utziko duela kargua. Gainera,
une oro "babestuta" sentitu dela argitu du jarduneko
ertzainburuak, "une txarrenetan" bereziki; eta Ertzaintzako
talde-lana goraipatu du.

Besteak
beste, Imanol Pradales (EAJ) lehendakariak Bujanda zoriondu eta haren
ibilbidea goretsi du. "Zorionak Josu, eta eskerrik asko urte hauetako guztietako lanagatik", idatzi du agintariak sare sozialetan.
Oraindik, Segurtasun Sailak ez du Bujandaren oinordekoaren berri
eman.

Ertzaintzaren biolentzia zenbakitan

Bujandaren
kontzientzia lasai badago ere, ezin dira estali azken urteotako
hainbat auzitan Ertzaintzak izan dituen ardura eta jokabidea.
Poliziaren izatezko arrazoiei eta estatuaren bilakaera autoritarioari
lotuta, eskandalu ugari argitaratu dira Bujanda ertzainburu zela. Diario Socialista-k honako hauek jaso ditu, besteak beste: dozenaka  ertzain ikertu eta auzipetu dituzte narkotrafikoagatik,
lanean drogak hartu izanagatik, indarkeria matxistaren biktimak
erasotu izanagatik, Osakidetzako zuzendaritza-postuak lortzeko
dokumentuak faltsutu izanagatik, ertzain bat ikerketapean zegoenean
frogak desagertu izanagatik, Arkautiko azterketak filtratu izanagatik,
edo trafiko-isunetatik eskuratutako diru publikoa lapurtu izanagatik.

Eskandalu horiei guztiei, gainera, agerraldi publikoetako indarkeria poliziala gehitu
behar zaie. Esaterako, 2024ko Tolosako (Gipuzkoa) Inauterietan Ertzaintzak
kargatu zuenean, hainbat gazte zauritu zituzten begian edo buru aldean foam jaurtigaiekin emanda. Horrez gain, Amaia
Zabarte donostiarra buruan jo zuten foam bala batekin 2024ko
martxoan; baita beste pertsona bati lepoa kaltetu ere, gertakari
berdinetan. Hurrengo urtean, 2025eko apirilean, Bilboko (Bizkaia) Etxarri II Gaztetxea
indar handiz desalojatu zuen Ertzaintzak. Desalojoaren aurkako
protesten kontra kargatu zuen Ertzaintzak, eta agente batek Iker
Aranari tiro egin zion testikuluetara, distantzia laburrera zegoela.
Ondorioa latza izan zen: Aranak barrabil bat galdu zuen. 2025eko
urriaren 12an, Falangearen eskutik helduta, Ertzaintzak antifaxisten
aurka kargatu zuenean Gasteizen (Araba), Aritz Ibarra jo zuten foam
jaurtigailuz. Ordu hartan, masailezurra hautsi eta beste hainbat
lesio eragin zizkioten.

Adibide horietan eta askoz ere gehiagotan, Ertzaintza
mobilizazio politiko eta sozialen aurkako bitartekari zuzena izan da:
etxebizitza eta Gaztetxeen desalojoetan; Palestinaren aldeko eta
genozidioaren aurkako harrera, manifestazio eta elkarretaratzetan,
propaganda politikoaren aurkako erasoetan, etab. Urrutira joan gabe,
iragan asteburuan, hainbat eragile politiko eta sozialek indarkeria poliziala eguneroko ogi dutela adierazteko agerraldia egin zuten; eta, horregatik, mobilizazio bat antolatu dute ekainaren 20rako, Bilbon.
Ertzaintzaren bortizkeria eta Eusko Jaurlaritzaren kriminalizazio-kanpaina salatuko dituzte.

Zazpi minutuko txalo-zaparrada Kongresuan, Aita Santuaren 'mezaren' ostean
Joan den igandean, Leon XIV.a aita santuak Espainiako Estatura egindako bisitaren harira, Kulturarekin, hezkuntzarekin, enpresarekin eta kirolarekin sareak ehundu (Tejer Redes con la cultura, la educación, la empresa y el deporte) izeneko ekitaldia izan zen. Patronaleko erakunde nagusietako buruek (CEOEko Antonio Garamendik eta CEPYMEko Angela de Miguelek kasu) eta sindikalek (CCOOko Unai Sordok eta UGTko Pepe Alvarezek adibidez) "elkarrizketa sozialaren balioa" eta "negoziazio kolektiboa" aldarrikatu zituzten aita santuaren aurrean, "egonkortasunerako eta bake sozialerako ezinbesteko tresna gisa". Espainiako Estatu "akonfesionaleko" gobernuko kide "aurrerakoienak" ere izan ziren bileran, eta bai enpresarien ordezkariak bai sindikatuetakoak bat etorri ziren "izaera humanistako Kontratu Sozial Berri" bat bultzatzeko beharrari dagokionez.

Astelehenean, Espainiako Diputatuen Kongresua bisitatu zuen lehen aita santua bihurtu zen Leon, eta, gainera, Floridablancako atetik sartu zen, hemizikloaren "ohorezko" sarreratik, ia alderdi politiko guztietako diputatuen eta senatarien eskuak estutzen zituen bitartean. Presidentetzako tribunatik, Francis Prevostek hitzaldi politiko garbi bat eman zuen, aurretik parlamentari guztiek aho batez txalotu zutena, Podemosekoek eta BNGkoek izan ezik; ez ziren ekitaldira joan.

Hitzaldian, aita santuak abortuaren aurka hitz egin zuen, eta "giza-bizitza oro zaindu" egin behar dela esan zuen, "sortzen denetik berez erortzen den arte". 2021ean onartutako Eutanasia Legearen aurkako aipamen kritiko argia izan zen hura. Vatikanoko estatuburuak "gurasoek beren balio erlijiosoen arabera seme-alaben hezkuntza aukeratzeko duten eskubide besterenezinaz" ere hitz egin zuen.

Hitzaldia amaitu ondoren, eta "Gora aita santua!" oihukatuz, Parlamentuko arku osoa zutik jarri zen, Beheko Ganberan inoiz izan den txalo zaparradarik luzeenean bat egiteko. Zazpi minututik gora iraun zuen.

"Egoera batzuetan gosea eta jateko gogoa elkartzen dira"
Otegiri beti nabaritu izan zaio politika zein parametroren baitan
ulertzen duen eta, beraz, nori dagoen prest eskua luzatzeko eta nori
ez. Radio Euskadin egindako azken elkarrizketa horren beste adibide bat
izan da: Cerdan eta oro har PSOEren zuriketa saiakeraren bat zein
beste egin ditu; harremanetarako eta elkarrizketarako duen borondate
zabala adierazi du (politika instituzionalean inplikatutako agenteekin soilik, noski); eta Mugimendu Sozialista, gutxiespen
absolututik, desitxuratzen saiatu da. Otegiren hitz-hartzetik txosnen
betoaren inguruan zer esana badago ere, Segurtasun sailburuaren
ulerkera-markoa bere egin izanari heldu nahi nioke.

Boulevarden
egin dioten elkarrizketan Arnaldo Otegik arduraz jokatzeko eskatu du
guztiz interbentzio arduragabe batean. Eta zergatik diot hori? Bada,
Bingen Zupiriak, hainbatetan egin duen bezala, Loiuko Ertzaintzaren esku-hartzea justifikatzeko eraikitako errelatoa erreproduzitu duelako
EH Bilduko buruak: tentsio-testuinguru bat existitzen dela, eta
interesak daudela uda gatazkatsu bat izateko, herri-mugimenduko hainbat eragileren partetik ere bai.

Arduragabea
da, errelato horrek arrisku handia dakarrelako herri-mugimenduko
eragileentzako, eta ez da lehen aldia EH Bilduk Jaurlaritzaren
interesen mesederako kontua erosten duena. Euskal Herriko Selekzioak
Palestinako Selekzioaren aurka izan zuen futbol partidan ere, EH
Bilduko bozeramaileek Segurtasun sailburuaren diskurtsoa erosi zuten.
Egoera tentsionatzeko saiakera hain izan zen nabarmena, non partidaren
aurretik deituta zegoen kalejirako antolatzaileek ustezko gatazkarako borondate hori gezurtatzeko agerraldi bat egin behar
izan zuten.

Ez dakit
EH Bilduko bozeramailearen intentzioa alderdi arteko akordio edo
kontzesioen logikan mugitzen den; beraien burua bakegile eta bakezale
bezala definitzeko beharrizanetik eratorria den; herri-mugimenduko
hainbat agenterekiko distantzia bat markatzeko nahia duen, proposamen
instituzional serio bezala egonkortzeko bere alderdia; edo,
zuzenean, herri-mugimenduko eragile batzuen aurkako kriminalizazio
saiakera bat dagoen hitz-hartze horretan. Hala ere, borondatea zein den
jakiterik ez dagoenez, seinalatzea dagokigu Otegik erreproduzitu duen
diskurtso horrek errealitatea ukatzen duela modu agerikoan, egia
honakoa baita: Jaurlaritzak herri-mugimendua eta instituzioetatik
kanpoko dinamika politikoa erreprimitzen ditu sistematikoki eta
horretarako Polizia erabiltzen du. Biolentzia aldebakarrekoa da. Ez
dago herri-mugimenduaren eragileen partetik Poliziaren aurkako
kanpainarik; eskubide politikoen erregresio nabarmen
bat da hemen dagoena. Ez dago uda gatazkatsu edo biolento baterako intentziorik; Poliziaren balizko interbentzio batzuk justifikatzeko agertoki baten prestaketa da hemen dagoena. Herri-mugimenduaren eta besteak beste Mugimendu
Sozialistaren inguruko lastozko panpin bat eraiki nahi dute,
errepresioa justifikatzeko. Jaurlaritzaren errelatoa, proposamen
politiko erradikalak biolentziarekin lotzeko saiakerarena, ez da
berria. Hamaika eragile kriminalizatu eta desartikulatzeko alderdi
politikoen ohiko errezeta baino ez da, eta modu horretan etekin politikoa izan eta alderdi instituzionalak legitimatzeko bidea ere bada.

Otegiren adierazpenek, tentsioa gutxitu ordez, hura areagotzeko baino ez dute balio, eta Jaurlaritzari bidea errazteko, herri-mugimenduaren aurka
jardun dezan. Azken finean egia izango da "politikak ohe-kide arraroak sortzen" dituela. Guk bai hartzen dugula arduraz
dagokiguna, hau da, kosta ahala kosta eskubide politikoak defendatzea.

Elorrion, etxegabetze bat gelditu du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak
Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publiko batek, Alokabidek, Babes Ofizialeko Etxebizitza (BOE) batean bizi den familia zaurgarri bat etxegabetu nahi zuen gaur goizean, Elorrion (Bizkaia). Etxebizitza Sindikatu Sozialistak goizeko 09:30erako bertaratzera deitu zuen, desalojoari aurre egiteko eta familia babesteko. Hala, ordu horretarako, dozenaka pertsona elkarretaratu dira atariaren aurrean, desalojoa geratzeko prest.

Durangaldeko kideek goizeko 11:00ak jota eman dute berri ona: etxegabetzearen kontra izan den erantzunari esker, kaleratzea gelditzea lortu dute. "Alokabidek familia zaurgarri bat etxegabetu nahi zuen, inongo alternatibarik gabe. Etxebizitza-sistema publikoak ez lituzke behar handiena dutenak kanporatu behar", seinalatu du, dena den.

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak Alokabideren aldetik izandako etxe-kaleratze gehiagoren berri eduki du azkenaldian. Gasteizen (Araba), adibidez, Jaurlaritzaren eskumeneko erakundeak beste familia bat bota zuen bere etxetik apirilaren bukaeran; indarkeria matxista jasan duen andre bat eta bere alabak, hain zuzen. Hala ere, EAEko Etxebizitza sailburu Denis Itxasok (PSE) sare sozialetan defendatu zuen Alokabidek ez duela "besterik gabe kaleratzen", eta desalojoa justifikatu zuen esanez maizter batzuek, "beren jarrerekin, etxebizitza babestu bat eskuratzeko beharrezkoak diren merezimenduak galtzen dituztela".

"Etxebizitzak utzi baditugu ez da gure borondatez izan"
"Escalerillasen gertatu dena logika baten adibide argia da: irabazi pribatuak gizarte-beharren gainetik kokatzen diren logika kapitalistarena eta horren zerbitzura dauden instituzio publikoek betetzen duten rolarena", seinalatu zuen atzo Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Pasaiako (Gipuzkoa) Escalerillas etxebizitza-blokean izandako desalojoaren inguruan. Izan ere, bertako etxeak erabat hustea lortu du Pasaiako Portuak: gaur da desalojorako ezarrita zegoen azken eguna, eta horren bezperan, atzo alegia, prentsaurreko jendetsu bat egin zuten bai bertako bizilagunek bai Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. "Argi utzi nahi dugu bizilagun hauen borroka ez
dela bloke baten eraistearekin amaitzen. Bi urteotan duintasun izugarria erakutsi dute,
antolakuntzarako gaitasun ikaragarria eta langile-klase osoarentzat etxebizitza-eskubidea
defendatzeko erabaki irmoa. Horregatik elkartu gara gaur hemen, hau inork ahaztu ez
dezan", adierazi zuen hitza hartu zuen sindikatuko kideak.

Bizilagun batek ere hitz egin zuen agerraldian, eta argitu zuen indarrez bota dituztela euren etxeetatik: "Etxebizitzak utzi baditugu ez da gure borondatez izan.
Pasaiako Portuak eginiko mehatxu eta presioen ondorioz utzi dugu eraikina, 24 orduz blokea
zelatatzen aritzen den segurtasun-zaindariaren presentzia horren adibide delarik. 'Titularrak', gehienak adineko emakumeak, hamarkadetan eraikitako auzo eta komunitate-saretik urrun daude orain. 'Ez titularrak', aldiz, inolako konpentsazio edo alternatibarik izan
gabe gure etxeak uztera behartuak izan gara, nahiz eta etxebizitza horiek eta horien
konponketak gure poltsikoetatik ordaintzen aritu garen". Gogorarazi zuen, gainera, epaitegietan jarritako errekurtso judiziala ebatzi aurretik etxegabetu dituztela. Gaur gauzatuko da erabat desalojoa, eta eraikina eraitsiko dute orain.

Bi urtetik gorako borroka gogoan

Azken urteetako gertakariak eta injustiziak ekarri zituen gogora auzokideak: "Duela bi urte eta erdi adierazi ziguten gure etxebizitzak utzi behar genituela blokea eraitsiko
zutelako. Denbora luzez ez ziguten informazio ofizialik eskaini. Familietako batzuk ez dituzte
maizter gisa onartu ere egin, nahiz eta hamarkada luzez bertan bizi izan diren, lehenengo
kontratuak sinatu zituztenen seme-alabak edo bilobak diren auzokideak. Portuarentzat lanean
eta etxebizitzetako mantenuarekin jarraitu duten auzokideak. Haientzat ez da alternatibarik
eskaini. Titular gisa onartuak izan direnentzat, berriz, eskainitako konpentsazio ekonomikoak
irrigarriak izan dira. Bizi-itxaropenaren arabera kalkulatutakoak. Zenbat eta helduagoa izan,
orduan eta gutxiago zegokizun. Bidegabea eta ankerra iruditu zitzaigun irizpidea".

Azaldu zuen horrexegatik erabaki zutela antolatzea auzokideek, eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren eskutik egin zuten hori. "Bi urte baino gehiago iraun duen borroka abiarazi genuen, hamarkada luzez
pilatutako oroitzapen eta esperientziei beste bat gehituz: batasunarena, elkartasunarena eta
bidezkotzat jotzen duguna defendatzeko ekintza kolektiboarena", aldarrikatu zuen.

"Denetarik egin dugu", zehaztu zuen. Izan ere, mobilizazioak, elkartasun-ekimenak, asanbladak eta beste egin dituzte, eta "inplikatutako instituzio eta eragile guztiekin" bildu dira. Horri guztiari esker, lorpenak egin dituzte: "Konpentsazio ekonomikoetan zegoen aldea desagertu zen, titularrek jasotako eskaintzak berdinduz eta
etxebizitza-aterabideak lortuz". Hala ere, ohartarazi zuen aurrera egin duela etxegabetze-prozesuak, eta, "presiopean", euren etxeak uztera behartu dituztela azkenean, "asko, inolako
konpentsaziorik edo alternatibarik gabe".

"Bidezko borroka oro denboran irauten duen borroka dela" aldarrikatu zuen bizilagunak, oroitarazteaz gain "etxebizitza-bloke bat baino gehiago" dela Escalerillas. "Bertan garatu dira lau hamarkada baino
gehiagoko bizitzak. Portuarekin lotura luzea izan duten gure familiak 80ko hamarkadan heldu
ziren etxebizitza hauetara. Lanera etorri ziren eta bertan jaio eta hazi dira belaunaldi
desberdinak[...]. Auzokide batek 87 urte ditu eta, orain, bizitza osoan bere etxebizitza izan dena uztera behartuta dago".

Irabazi pribatuak behar sozialen gainetik, eta erantzuleak

Agerraldian mintzatu zen sindikatuko kideak seinalatu zuen "behin eta berriz
errepikatzen den logika baten adibide argia" dela Pasaian jazotakoa. Izan ere, merkantziak garraiatzeko trenbide bat egiteko eraitsiko dute etxebizitza-blokea, "Algeposa enpresa pribatuaren merkantzien garraio-kostuak
merkatzeko". "Baliabide publiko ugari bideratu, onura pribatuak
bermatzeko. Eta beste behin ere, langile-klasea kaltetua", laburbildu zuten sindikatutik.

"Instituzioetako baliabide publikoak etekin pribatura bideratzen direnaren adibide da
Escalerillas: milioika euro bideratu dira azpiegituren eraikuntzara; lurzoru publikoa utzi da;
baliabide gehiago erabili dira familien aurkako etxegabetzeak judizializatzeko, eta, honekin
gutxi ez, eta milaka euro xahutu dira eguneko 24 orduetan etxebizitzak zelatatu dituen
segurtasun-zaindaria jartzeko", ekarri zuten gogora. Horren guztiaren "helburua bakarra", hain justu, "langile-klasearen kontura enpresarien
irabaziak babestea" izan delakoan dago sindikatua.

Horrekin batera, nabarmendu zuen "erantzukizun instituzional zehatzak daudela" kasu honetan ere: "Pasaiako Portuko
Agintaritza izan da etxegabetzeak eta blokearen eraistea bultzatu dituena. Euskal Trenbide
Sarea da, berriz, azpiegitura honen eraikuntzaz arduratuko dena. Eta Algeposa enpresa,
obra honen onuradun nagusia".

"Erresistentzia eta duintasun posizioen baliogabetze eta arbuio orokor bat gertatzen ari dela dirudi"
Hemen idatzia osorik:

"2022. urtean Berangon antolaturiko ongietorriaren ondorioz Espainiako Auzitegi
Nazionalean epaitzen ari direnei gure sustengu eta indar guztia helarazi nahi diegu.
Zenbaitek halako auzien atzean sektore erreakzionario baten nahia ikusten duten bitartean,
iraganeko errepresio latzera kateatuta mantendu nahi gaituztelako, guk argi daukagu
orainaldiari dagokion afera bat dela, gaur egun ere etsaiak errepresioa darabilelako Euskal
Herriaren askapen nazional zein sozialaren borrokak jarraitzen duen neurri berean.
Mugitzen ez denak ez ditu kateak sentitzen, mugitzen denak, ordea, kateon zigor eta min
guztia igarriko du, lehen bezala gaur egun ere.

Ez gatoz ongietorriak egin behar diren ala ez esatera, ezta gutxiago ere aldarrikatzera. Ez
gatoz egoera politikoaren analisia edo diagnostikoa egitera ere. Uste dugu ez dagokigula
presooi ez bata ez bestea egitea. Baina gure herriko hainbat norbanako zein antolakunde
konprometitu bezala, kezkatzen gaituzte Euskal Herriak bere askapen bidean azken
urteetan eman dituen atzerapausoek. Atzerapauso horien artean bada biziki larritzen
gaituena; akaso atzerakadaren ukapena. Ukapen hori presoen ongietorrien aferan ere
islatzen da, hau da, kaleratua den presoari egiten zaion omenaldia herri zapaldu batek bere
askatasunaren alde borrokatzeko duen zilegitasunaren baieztapena da, batez ere, eta, era
berean, zapaltzailearen zilegitasunaren ukapena. Bata zapalduaren egia da, bestea
zapaltzailearena. Palestinaren egia Israelena ez den bezala, Euskal Herriaren egia ez da
Espainiaren zein Frantziaren egia. Guk badugu gure egia, etsaiak berea duen bezala; ez
dago batak bestearekin bat egiterik. Gatazkak jarraituko du beti, borrokak iraungo du beti,
zapaldua aske izan arte edo guztiz menderatua izan arte.

Horri guztiari lotuta, azken arrangura bat: noiz utzi zion gure borrokak etikoki onargarria
izateari, orain, etsaiaren label demokratikoa jaso beharraren beharraz uko bat bestearen
atzetik pilatzen ibili behar izateko?

Zapalduaren borrokarako konpromisoari zapaltzailearen ustezko etika kontrajarri zaio, eta,
badirudi, kontraesan borroka horretan, zapaldua are zapalduagoa suertatzen ari dela.
Ondorioz, erresistentzia eta duintasun posizioen baliogabetze eta arbuio orokor bat
gertatzen ari dela dirudi.

Ruperrek abesten duen bezala "gu herrialde estuan sortu ginen, arbasoek aberri mendrea
utzi ziguten. Merkatari aberatsek merke eta kario erosten dituzte gure lurrak, gure jendearen
hezurrak. Lurrak eta hezurrak, eta badoaz urtaroak, eta gu ere bagoaz, geroago eta gutiago
gara ginenak, gero eta urrutiago ginena…".

EZ DEZATELA ESAN, EZ DEZATELA ESATERIK IZAN, KANTAURIKO HEGIAN HERRI
BAT IZAN ZEN".

Espetxetik,

Fernando Garcia Jodra

Iñaki Krutxaga Elezkano

Irantzu Gallastegi Sodupe

Lexuri Gallastegi Sodupe

Orkatz Gallastegi Sodupe

Xabier Garcia Gaztelu

Berdegune bat defendatu izanagatik, 10.000 eurorainoko isunak Berangoko hamazazpi laguni
Joan
den ostegunean, Berangoko (Bizkaia) Lantzarte Bizirik
bizilagun-elkarteak elkarretaratzea egin zuen, hamazazpi bizilaguni
600 euro inguruko isunak ezarri dizkietelako. Zigorrak udalak berak
(EAJ) ezarri du, eta arrazoia zera da: udalak auzoko berdegune
batean eraiki duen aparkaleku-egistasmoaren aurka egin izana. Hala,
elkarteak aurre egin behar die 10.000 euro baino gehiagoko isunei.

Gertakariak
iazko udan jazo ziren. Abuztuaren 4an, berdegunea aparkaleku
bilakatzeko lanei ekin zien Viconsa enpresak, udalaren aginduz; eta
zuhaitzak botatzen hasi ziren. Hori ikusita, hogei bizilagun inguru
zelaira sartu eta protesta-ekintzan lanak etetea lortu zuten.
Udaltzainek, orduan, Lantzarte Bizirik elkarteko kideak identifikatu
zituzten, eta salaketa jarri zuten, bide administratibotik. Isunak
jaso dituzten hamazazpi lagunek, den-denek, isunen aurkako errekutsoa
aurkeztu dute, ordea. Izan ere, elkartearen arabera, egitasmoa Hiri
Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) aurkakoa da.

Hilabeteotan,
auzoaren "ondare komuna" eta natura defendatzeko, beste hainbat
ekimen egin dituzte bizilagunek. Esaterako, Berangoko Udalaren osoko bilkurara agertu ziren eta udal-taldeko politikariei ardurak galdegin
zizkieten. Horretaz gain, mobilizazioak antolatu dituzte auzoan, eta
Poliziaren eta politikarien jazarpena salatu dute: "Neurrigabeko
isunokin hertsatu nahi gaituzte".

Lantzarteko
berdeguneak 2.500 metro karratu zituen, eta auzoko arnasgune nagusia
zen. Egitasmoaren legezko bideragarritasuna zalantzan jarrita,
administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Lantzarte Bizirik
elkarteak, Bilboko (Bizkaia) epaitegian.

Otegik ere erosi du Zupiriaren marko kriminalizatzailea
Arnaldo Otegik, EH Bilduko idazkari orokorrak, esan du "kezkaturik" dagoela Bingen Zupiriak maiatzaren bukaeran egindako adierazpenekin. Izan ere, Ertzaintzak Loiuko (Bizkaia) aireportuan Global Sumud Flotillako kideak jipoitu izana foku mediatikotik kentzeko, zerikusirik ez zuen hipotesi bat eraman zuen Zupiriak Eusko Legebiltzarrera: esan zuen "gazte-sektore batzuk giroa prestatzen" ari direla datorren udan "liskarrak eta istiluak sortzeko", ulertzera emanez polizia-indarren aurkako jarrerarekin lotuta egongo liratekeela konfrontazio horiek. Bada, EAEko Segurtasun sailburuak etorkizuneko interbentzio polizial posibleak justifikatzeko egindako adierazpen lauso horiek gezurtatu beharrean, tankerako bide bat hartu du Otegik gaur goizean Radio Euskadin emandako elkarrizketan.

EH Bilduko buruak, hain zuzen ere, sinesgarritasuna eman die Zupiriaren hitzei. "Kezka" adierazi du lehenik eta behin, baina jarraian erakutsi du nondik datorkion "kezka" hori: "Sailburuak esaten duenean, eta erantzukizunak esleitzen dituenean, uda honetan norbaitek istiluak bilatuko dituela, nik gauza bat esango diot: guk ez. Guk ez; ez dugu inolako istilurik nahi uda honetan".

Ezker Abertzaleko gazteria Segurtasun Sailaren kriminalizazio-esparrutik kentzen saiatu ostean, gainera, beste sektore batzuk seinalatu nahi izan ditu Otegik: "Nago badela uda honetan istiluak egoteko interes handia duen jende bat, eta ez da ezker independentista. Beraz, ikus dezagun ea denok gai garen nahikoa ardurarekin jokatzeko". Horrekin batera esan du "politikak ohe-kide arraroak" sortzen dituela, iradokiz arerioak diren zenbait sektore elkarren eskutik doazela "uda honetan liskarrak egon daitezen"; eta Segurtasun sailburuak sortutako marko kriminalizatzailea erosi du hala. "Batzuetan gosea eta jateko gogoa elkartzen dira", gaineratu du.

Langile bat hil da lan-istripuz Laudion
Bart, behargin batek galdu du bizia Laudioko (Araba) enpresa batean, lanean ari zela. Hain zuzen ere, Vibrantz Performance Pigments enpresaren lantegian izan da lan-istripua, gauerdia jota, eta heriotzaren arrazoiak erabat argitu ez badituzte ere, Gasteiz Hoy-k aurreratu du lehertu egin dela fabrikako labeetako bat. Pintura industrialekin jarduten dute lantokian.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 32 langile hil dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Ertzaintzak ia 22 milioi euroko kontratuak ditu Israelgo inteligentzia-enpresekin
Ahoztar Zelaieta kazetariak Hordago-El Salto hedabidean argitaratutako kazetaritza-ikerketa baten arabera, Eusko Jaurlaritzak 94 kontratu publiko esleitu dizkie Israelgo enpresei, haien filialei eta banatzaile ofizialei, 21.754.044 euroko balio metatuarekin. EAEko kontratazio publikoaren ataritik bildutako datuak dira, eta aipatutako komunikabideak egiaztatu ditu. Datu horien arabera, euskal administrazioak merkataritza-harremanak izan ditu okupazio-indarretako kide ohiek edo estatu genozidaren inteligentziari lotutakoek sortutako enpresa teknologiko eta militarrekin, nahiz eta Eusko Legebiltzarrak duela urtebete Gazako genozidioaren aurkako gaitzespen instituzionala onartu. Ertzaintzak Loiuko (Bizkaia) aireportuan Flotillako aktibisten aurka egindako kargen harira, EAEko Poliziaren inguruko nazioarteko fiskalizazio-aldi batekin bat dator aipatutako datuak argitara ateratzea.

Esleipen gehienak barne-prestakuntzako eta segurtasuneko zerbitzuetatik hasi eta software eta zibersegurtasuneko tresna aurreratuetaraino iristen dira. Aztertutako dokumentazioaren artean, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berak sekretutzat jo dituen hiru espediente nabarmentzen dira. Lehenengoa Verint Systems enpresari egindako esleipen bati dagokio, komunikazioetan esku hartzeko eta legezko monitorizazioa egiteko sistema bat lortzeko asmoz. Kontratu hori Excem aholkularitza-enpresak kudeatzen du, NSO Group enpresaren bitartekariak (Pegasus spyware ezagunaren ekoizleak), eta 2,5 milioi euro fakturatu dizkio euskal administrazioari 2006tik.

Beste bi espediente sekretuak honakoak dira: batetik, 2024an, kriptoaktiboekiko transakzioak ikertzeko Chainalysis softwarearen lizentziak erosi izana Jaurlaritzak (milioi bat euro inguru), eta, bestetik, Telefónica Ingeniería de Seguridad enpresari esleitutako droneak detektatzeko sistema bat instalatu izana (94.108 euro). Azken konpainia horrek Amir Peretz Israelgo Defentsa ministro ohia sartu zuen aholkulari gisa 2025ean.

Fakturazio-bolumenaren arabera, administraziotik onura gehien jasotzen dituen marka israeldarra I-Sec Aviation Security da, ICTS taldearen filiala, Shin Bet segurtasun-zerbitzuko agente ohiek sortua. Korporazio horrek 24 milioi euro inguru jaso ditu hemeretzi kontratutan 2019tik, azpiegitura estrategikoak zaintzeaz arduratzeko, hala nola Ertzaintzaren Oiartzungo (Gipuzkoa) super-kuartela, Arkautiko (Araba) akademia, Osakidetzako hainbat osasun-zentro eta Metro Bilbaoko (Bizkaia) instalazioak. Halaber, ekipamendu taktikoaren esparruan, Segurtasun Sailak zuzenean kontratatu du Guardian Defense & Homeland Security enpresa, Israelgo zerbitzu berezietako kide ohiek sortua, eta 1,2 milioi euro esleitu dizkio 2012-2023 bitartean balen aurkako plaka eta txalekoak hornitzeko. Material hori Poliziarengana iristen da, EAEko tokiko banatzaileen sare baten bidez.

Ertzaintzaren armatze informatikoan ere bada jatorri israeldarreko aztarna teknologikoa: telefono bidezko datuak lortzeko tresna operatiboak Cellebrite enpresaren eskutik, eta CyberArk ziberdefentsa-enpresaren lizentziak. Horrez gain, Briefcam konpainiak garatutako teknologia erosteko lizitazio bat dago mahai gainean; aurpegi-errekonozimendua duen bideozaintza algoritmikoko software bat litzateke.

Egungo gobernuak, Imanol Pradales lehendakaria buru duela, "atzerrian giza-eskubideak urratzen laguntzen duten enpresekin egindako kontratuetan desegite-klausulak txertatzeko" konpromisoa hartu bazuen ere, aldebiko sintonia esparru akademikora eta ikerkuntzara ere hedatzen da. Horren erakusgarri da Europako Notiones zibersegurtasun arloko proiektua, Tecnalia euskal fundazioa buru duena eta Ertzaintza eta Israelgo Bar Ilan Unibertsitatea elkarlanean batzen dituena. Proiektu hori 2026ko abuzturako amaitzea aurreikusten da.

Irunen, bi desokupazio-enpresaren esku-hartzeak eta etxejabeen jarrera salatu ditu Etxebizitza Sindikatu Sozialistak
Atzo,
astelehena, dozenaka lagun bertaratu ziren Euskal Herriko Etxebizitza
Sindikatu Sozialistak Irungo (Gipuzkoa) Dunboa auzoan deitutako
agerraldira, azken asteotako gertakarien berri emateko eta horiek
salatzeko. Izan ere, bi desokupazio-enpresak auzoko familia bana
jazarri dituzte berriki, eta horiek etxegabetzen ahalegindu dira.
Hori dela eta, enpresa horien izaera faxista salatu zuten atzoko agerraldian, baita etxejabeen
erantzukizuna, inpunitatea eta arrazakeria gaitzetsi ere. Horren aurrean, Irunen emandako erantzun antolatua goraipatu zuten, eta hitza
hartu zuten Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kide batek eta faxistek
jazarritako familietako kide batek.

Enpresa
faxistak

Sindikatuak
argi adierazi zuen atzo: desokupazio-enpresak adierazpen faxistak dira. Izan
ere, egungo testuinguruan, ideia erreakzionarioek geroz eta
babes handiagoa dute gizartean, eta desokupazio-enpresek ideia faxistak
zabaltzen dituzte une oro, sindikatuak gogorarazi zuenez: "Sare
sozialetako edukia, sinbologia, tatuajeak, talde neonaziekin dituzten
loturak, militante antifaxisten aurkako eraso biolentoak… Ez dute
haien ideologia faxista ezkutatzen".

Gainera, desokupak "matoi eskuadristak"
direla azpimarratu zuten. Hain zuzen, enpresarien eta etxejabeen
zerbitzura aritzen dira, eta okupazioa da haien aitzakia. Irungo bi kasuetako bakar batean ere ez da etxebizitza okupatu; baina, hala
eta guztiz ere, mamu hori erabili dute indarkeriaz aritzeko. Jokabide
horrek, beraz, hainbat helburu dituela salatu zuen sindikatuak: "faxista
horiek sare sozialetako izarrak bilakatzea", "etxejabeek
maizterren kaltera egiten dituzten gehiegikeriak erraztea",
eta "familiak deshumanizatzea".

Etxejabeen
erantzukizuna, inpunitatea, eta arrazakeria

Etxejabeek
desokupak kontratatu eta finantzatu dituztenez, haien erantzukizuna
seinalatu zuten prentsaurrekoan. "Familia hau Irungo iruzurgile eta
esplotatzaile baten bidegabekerien biktima izan da. Etxejabeak
gezurretan ari dira, maizterrek ez diote-eta inongo momentuan
ordaintzeari utzi. Gainera, […] etxejabeek ere etengabe bidali
dizkiete irainak eta mehatxuak".

Baita familia hertsatu ere.
Esaterako, ondorengo hau adierazi du maizterrak: "Argindarraren
potentzia gutxienekora murriztu zigun, argi gabe gera gintezen, eta
jabeak uko egin dio azterketak egiteko zerbitzuak kontratatzeari.
Hori dela eta, nik neuk kontratatu behar izan nuen zerbitzua, nire
izenean eta beste konpainia batekin". Uraren hornidura ere moztu
zien etxejabeak, baina bizilagunen laguntza baliatuta, hornidura
berreskuratu zuten. Jabeen inpunitatearekin amaitzea
behar-beharrezkotzat jo zuen sindikatuak.

Hori
guztia gutxi balitz, Etxebizitza Sindikatu Sozialistak agerian utzi zuen etxejabearen arrazakeria. Tokiko enpresari bat da;
eta migranteen babesgabetasuna probestuta, etekin ekonomikoa atera
nahi izan du. Sindikatuak atzo ohartarazi zuenez, "migranteak
dianaren erdigunean jartzen dituzten kontakizunak etengabe entzun
behar izaten ditugu, arazo guztien iturria haiek izango balira"
bezala,
eta kontakizun horiek "zailtasun
ekonomiko izugarriak bizi dituzten milaka familien pobrezia eta
isolamendu-egoera are gordinago egiteko besterik"
ez dute balio.

Erantzun
antolatua, aurre egiteko bidea

Erantzun
antolatua goretsi zuen sindikatuak, bestalde: faxistei aurre egiteko eta
familia babesteko, dozenaka lagun antolatu dira. Sindikatuko kideen
hitzetan, "azken asteetan egindako lanak eta konpromiso militanteak
ahalbidetu dute DesokupaCyLeko matoiak agertzerakoan jendea gertu
egotea". Maizterrak
eskerrak eman zizkion atzo Etxebizitza Sindikatu Sozialistari.

Hala,
orain artekoan berretsi ziren, eta desokupak itzuliz gero, etxejabeek eta
desokupazio-enpresek erresistentzia parez pare izango dutela esan zuten: "Hemendik
zera adierazi nahi diegu desokupazio-enpresei eta etxejabeei: eman
amore eta ez itzuli berriz Irunera. Familia honek auzokideen babes
eta elkartasun zabala ditu. Kasua gertutik ezagutu dugunok ondotxo
dakizkigu etxejabeek egindako bidegabekeriak. Eta berriro itzultzen
bazarete, erantzuteko prest egongo gara".

Zurrumurruei
aurre egiteko, gertakarien azalpena

Gaiak
hartu duen oihartzunaz jabetuta, gertakariak egoki azaltzeko ere
baliatu zuten agerraldia. Argitu zuten, hasteko, 2019ko apiriletik
etxebizitza horretan bizi direla maizterrak. Etxebizitzaren jabea
laneko ugazaba ere bada. Hori dela eta, kontratu gabe bada ere, azken
urteotan hilero-hilero alokairua eta gastu gehigarriak ordaindu
dizkiote familiako kideek: "Ez gara inoiz atzeratu ordainketak
egiterakoan". Kobrantza ohiko soldatatik kenkariak eginez egiten
zuen jabeak, hain justu.

Urte hauetan guztietan jasandako laneko eta alokairuko baldintza "negargarriak" salatu zituen atzo maizterrak. Hala, pixkanaka-pixkanaka
egoerak gain hartu zuen; eta aurten, urte hasieran, eztanda egin zuen jabearen eta maizterren arteko harremanak. Etxejabeari harrremana etengo
zutela adierazi ziotenean, otsailean, laneko bilera batera deitu zuen
maizterra. Bertan, enpresariak mehatxatu egin zuen langilea, eta
erroldan baja eman zion. Maizterrek, tentuz, burofaxa bidali
zioten garaiz, kontratua legalizatzeko asmoz. Gainera, Irungo Udalari
idatzizko agiria aurkeztu ondoren, erroldan altan eman zieten berriro
ere.

Martxoaren
11n hitz egin zuten elkar azkenekoz. Ordu hartan, maizterrak argi
utzi zion etxejabeari kontu korronte bidez eta kontratu baten
babespean ordainduko zuela bakar-bakarrik. Horrela, enpresariak aukera
bakarra eskaini zion: eskudirutan ematea ordaindu beharrekoa. Mehatxu eta
hertsapen artean, egoera jasanezina zela iritzita, familiak etxejabea
salatu zuen.

DesokupaCyL enpresa faxistako kideak apirilaren 17an agertu ziren Irunen,
lehenengoz. Egun hartan, "alokatu zien etxejabearen enkarguz,
etxebizitza uzteko" mehatxatu zuten familia. Irunera  maiatzaren 28ra arte itzuli ez baziren ere
(hilaren 5ean itzuliko zirela iragarri zuten), aste horietan
guztietan enpresaren mehatxu eta xantaiak pairatu zituen familiak, dei eta mezu bidez. Hori horrela, maiatzaren 28an, 12:30ean
agertu ziren desokupak etxebizitzaren atarian, baina hainbat
militantek aurre egin ondoren, ospa egin eta 15:00etan itzuliko
zirela egin zuten zin. Ordu horretarako 50 lagun inguru bertaratu
ziren Dunboara, faxistei aurre egiteko prest, baina Burgosko jatetxe batean zeuden jada soldatapeko matoiak.

"Maizterrekin
etengabeko harremanean izan gara", jakinarazi zuten atzo sindikatuko kideek, eta azaldu zuten nola lagundu duen erantzun antolatuak faxistei aurre egiteko: "Etxejabeekin duten gatazkan aholkularitza zerbitzua eman diegu eta
desokupak itzultzen zirenerako gertu izan gara. Difusio-kanal bat ere
sortu genuen kasuaren berri emateko eta familia babesten laguntzeko". Maizterrak esan zuen, babesgabe sentitu bada ere, beste etxebizitza bat bilatzeari ekin diotela: "Jabeari eskatu diogun bakarra ordainketa legez
egiteko izan da".

Astebete
igaro ez eta bigarren kasu bat bizi izan dute auzoan: ekainaren 1ean,
Horus Desokupa enpresako bi matoi agertu zirenaren berri eman zuen sindikatuak. Une horretan, bizilagunek aurre egin zieten, eta auzotik
kanporatu zituzten. Oraingoan ere, sindikatuko kideak harremanetan
daude kaltetutako familiarekin. Hala ere, kasua ez da itxi: sindikatuko kideen esanetan, "aste batzuk barru
itzuliko direla agindu" dute faxistek. "Desokupak auzoan agertzeko
arriskuan jarraitzen dugu momentu honetan".

Berangoko auzipetuen epaiketa: "kolaboratzaile" ezezagunak eta galderaz betetako txosten polizialak
Goizeko 09:30erako, Berangoko (Bizkaia) auzipetuei elkartasuna adierazteko bi pankarta irakur zitezkeen Auzitegi Nazionalaren parean: dozenaka pertsona bertaratu dira, 2022ko martxoaren 13an Ibai Aginaga preso politikoari Berangon egindako ongietorriagatik auzipeturik dauden hamasei lagunei babesa emateko. 10:00ak igarota hasi da euren aurkako epaiketaren lehen saioa, eta ongietorria zela-eta esku hartu duten hiru polizia-indar nagusiek hitz egin dute lekuko modura Fernando Andreuk gidatutako aretoan: Guardia Zibilak, Espainiako Poliziak eta Ertzaintzak, alegia. Ekainaren 15ean jarraituko dute judizioarekin.

Dozena bat agentek deklaratu dute gaurko goizean zehar, "terrorismoari gorazarre egitea" leporatzen dieten pertsonen aurkako frogak aurkezteko: ekitaldiaren deialdiaren berri nola izan zuten eta horren aurrean nola jardun zuten azaldu dute, martxoaren 13ko kontrol-lanak zehaztuz; zainketa-lanak, jarraipenak... Dena den, batik bat, Guardia Zibilak egindako txostenak eta interbentzioa egon dira erdigunean gaurko saioan.

Deklarazioek aurrera egin ahala berretsi da, bere momentuan, salaketa bat aurkeztu zela ongietorriaren deialdiaren harira, eta horregatik esku hartu zuela
2. Instrukzio Auzitegi Zentralak. Harrera-ekitaldia baimenduko zuela ebatzi zuen auzitegi horrek, baina zainketa-operatiboak antolatzera bideratu zituen bai Guardia Zibila, bai Espainiako Polizia, bai Ertzaintza. Horiek horrela, hirurek ipini zituzten kontrol-dispositiboak ongietorria izan zen egunean. Ertzaintzak gaineratu du Berangoko Udala ere jarri zela berekin harremanetan ekitaldi bera zela-eta.

"Kolaboratzaile" batek emandako informazioa eta euskarri ofizialik gabeko frogak

Hiru akusazio partikularrek (Vox alderdia, Dignidad y Justicia elkartea eta Villacisneros Fundazioa) ez diete apenas galderarik egin lekukoei. Auzipetuen defentsak, ordea, hainbat elementu jarri ditu mahai gainean, batez ere guardia zibilei egindako galderen bitartez. Abokatuetako batek nabarmendu du auzipetuetako batzuek ongietorrian egindako "diskurtso" batzuk direla euren aurkako froga nagusia, baina Guardia Zibilak ez duela ustezko hitzaldi horien grabaziorik edo transkripziorik erakutsi prozesu judizialean. Guardia Zibilak berak "diskurtso" horien inguruan egindako itzulpen laburtu batzuk dira aurkeztutako euskarria, antza denez.

Guardia zibilen ikerketa-txostenetan egiten diren hainbat baieztapen jarri ditu zalantzan defentsak, baita informazio-iturriak ere. Guardia zibil batek baino gehiagok adierazi dute haiek ez zirela ongietorria izan zen tokira sartu eta "kolaboratzaile" bati esker dituztela hainbat informazio, hark helarazi zizkielako, baina ez dute argitu ustezko informatzaile hori agente bat den edo ez. Guardia zibiletako batek esan du, bestalde, hamar baino gehiago izan zirela martxoaren 13ko kontrol-operatiboan, baina abokatuetako batek azpimarratu du txosten batean ere ez dagoela parte hartu zuten agente horien konstantziarik.

Hainbat antolakunderen jardun politikoa eta "Ezker Abertzalearen disidentzia" hizpide

Lekuko modura deklaratu duten guardia zibilek euren ikerketa-lanak azaltzean, Euskal Herriko hainbat kolektibo politiko jarri dituzte jomugan: Tinko antolakundea, Jardun Koordinadora eta Gasteizko Elkartasun Komitea (GEK), hain zuzen ere. Ibai Aginagaren jarrera politikoa ere nabarmendu dute. "Ezker Abertzalearen disidentziatzat" hartu dituzte, xehatuz "Ezker Abertzale ofiziala" berehala "desmarkatu" zela Berangoko harrera-ekitalditik eta 2022an EPPK-k ohar bat kaleratu zuela, aurrerantzean, ongietorriak "intimitatean" eta "parafernaliarik gabe" egin zitezen.

Guardia zibilek aipatzen zituzten xehetasunen artean, auzipetu batzuek martxoaren 13an izandako parte-hartze zehatzaz aritu dira, besteak beste, aulkiak mugitzea edo pankartak jartzea egotziz. Harreran amnistiaren aldeko banderolak ikusi zirela ere seinalatu dute, sinbolo hori "ilegalizatutako Amnistiaren aldeko Batzordeena" dela esanez.

Tweet / X Post

The post preview renders on the published page.

https://x.com/GedarLangileKZ/status/2063883404853051694

Gerra: posizio eta teoria sozialista, XIX. mendetik XX. mendera igarotzean
Gerraren presentzia gai ziklikoa izan da XX. mendean, eta badirudi, XXI. mendean, berriro ere, hala izaten ari dela. Horren atzean dauden arrazoiak politika diplomatikoetan edo ustekabeko gertaeretan bilatzea historia unean uneko erabakien kateatze gisa ulertzearen parekoa da, erabaki horiek soilik beren eramaileen borondatearen mende baleude bezala. Horregatik, marxisten betebeharra da gerrari buruzko literatura sozialista aztertzea, benetan ulertu ahal izateko haren egiturazko kausak, ondorioak eta, batez ere, komunistok horren aurrean ditugun zereginak. Hori bera izango da artikulu honen muina, XIX. mendearen bigarren erdialdetik III. Internazionalaren eraketa arte. Gaiaren mugatze mailaz jabetuta, uste dut jorratu beharreko aldiak inperialismoari eta gerrari buruzko eztabaida oso garrantzitsu eta egokiak biltzen dituela, gaur egun aplika daitezkeen ondorioak atera ahal izateko.

GERRAREN IKUSKERA MARXISTAREN JATORRIA

Marx eta Engelsen garaira jotzen badugu, gerra materialismo historikoaren bidez aztertu beharreko fenomenotzat jotzen zuten pentsalari haiek.Materialismo historikoak klase menderatzailearen politikaren jarraipen gisa ulertzen zuen gerra, beste bitarteko batzuk erabilita, hau da, indarkeria erabilita, Clausewitzek azpimarratzen zuen bezala. Estatua klase menderatzailearen interesak ordezkatzen dituen erakunde ez-neutro gisa ulertuta, nazioen arteko gerrak, baita gerra zibilak ere, klase menderatzaileen interesen defentsa armatua baizik ez dira. Hala ere, ez zuten modu bakezalean jokatu haren aurka, batzuetan gerra horiek gizarte burges aurrerakoi berri baten sorrera ekar zezaketelako, non proletariotzaren garapena aurrerapen historikoa izan zitekeen. Marxek Kapitala lanean esan zuen bezala, “indarkeria da gizarte berri bat erraietan daraman gizarte zahar ororen abiapuntua”. Horregatik bereizi zituzten gerra aurrerakoiak eta erreakzionarioak, aurrenekoak legitimatuz eta besteak arbuiatuz.

Estatua klase menderatzailearen interesak ordezkatzen dituen erakunde ez-neutro gisa ulertuta, nazioen arteko gerrak, baita gerra zibilak ere, klase menderatzaileen interesen defentsa armatua baizik ez dira

Marxek eta Engelsek aztertu zituzten bi gatazketako bat Amerikako gerra zibila izan zen. Gatazka horrek bi ekoizpen modu kontrajarriren arteko aurkaritza saihestezina irudikatu zuen: soldatapeko lanaren eta esklabo lanaren artekoa. Bi pentsalariak garbiki agertu ziren Erresuma Batuak bertan parte hartzeko zuen asmoaren aurka, eta haien aktibismoa iparraldearen defentsan oinarritu zen, iparraldea hegoaldeko esklaboen askapenaren eta bere burua emantzipatzeko gai zen klase proletario zabal baten sorreraren adierazle baitzen.

Frantziaren eta Prusiaren arteko gerraren aurrean izan zuten jarrera pragmatismo iraultzaile beraren beste adibide bat izan zen. Hasierako jarrerak gerra legitimatu zuen Napoleon III.ari aurre egiteko, Alemaniaren bateratzeari eta, horrekin batera, haren nazio eraketari eta garapen kapitalistari oztopo egiten baitzion. Haren porrota aurrerapen historikoa zatekeen europear feudalismoarekiko, jakinik bereziki errusiar tsarismoak sostengatzen zuela feudalismo hori. Hala ere, posizioa erabat aldatu zen Napoleonen errenditzearekin eta Errepublikaren aldarrikapenarekin, gerrak izaera konkistatzailea hartu baitzuen, bereziki Alsazia eta Lorrenarekiko, eta hori gogor kritikatu zuten Marxek, Engelsek eta Alemaniako Langile Alderdi Sozialdemokratak. Gerraren norabidea ikusita, frantziar eta alemaniar langileei dei egin zieten, gatazkaren aurka batu zitezen, gerra horrek etorkizuneko liskar odoltsuagoetarako bidea irekitzen zuela ohartaraziz.

Hain zuzen ere, gerrari buruzko diskurtso aldaketa horretan suma daitezke kapitalismoaren garapen monopolistari buruzko lehen oharrak, gerora Leninek eta Hilferdingek zehaztasunez definituko zituztenak. Marxek termino horietan hitz egin ez bazuen ere, interes ekonomikoengatik herrialdeak konkistatzeko halako konpultsioa inperialismorik sakonenaren garaian gertatuko zenaren aurrekaria izan zen.

Frantziako esperientziak, eta ondotik, Parisko Komuna ezarri izanak, ondoren gerrarekiko teoriaren garapen leninistarako erabakigarria izango zen behaketara eraman zuten Marx. Argi geratu zen nazioen arteko gerra klase menderatzaileen tresna zela, gerra zibila atzeratzeko, klaseen arteko gatazka soziala piztu bezain azkar abertzaletasuna alde batera uzten zuten eta. Azken finean, ezpataren, lurraren eta kapitalaren jaunek bat egiten zuten langileriaren aurka, hark ordena kapitalista mehatxatuz gero.

Gerra Europara itzuli zen testuinguru horretan, Langileen Nazioarteko Elkartean (LNE) ibilbide orri bat marrazten hasi ziren. Haren hasierako manifestuaren puntu gakoetako bat langile klasearen prestakuntza teorikoa bultzatzea izan zen gobernuen politikan, diplomaziari aurre egiteko, eta are gehiago tsarren autokraziarekin harremanak estutu behar zituztenentzako. Gainera, LNEko sekzioei eskatu zitzaien langileak bultzatzeko etorkizuneko langileen odolusteen atarikoak izango ziren gerrak saihestera.

Argi geratu zen nazioen arteko gerra klase menderatzaileen tresna zela, gerra zibila atzeratzeko, klaseen arteko gatazka soziala piztu bezain azkar abertzaletasuna alde batera uzten zuten eta

Ikus dezakegunez, beren planteamenduetan pragmatikoak izan arren, Marxek eta Engelsek proletariotzaren klase garapena bilatzea lehenetsi zuten beti. Oportunistek gertaera horiek guztiak erabili izan dituzte gerra inperialista anakronikoki justifikatzeko, adibidez, Marxek tsarren gobernuari etengabe egin zion kritika baliatu zuten guztiz inperialista zen gerra batean defentsismo alemaniarra justifikatzeko. Hala ere, Leninek gogor borrokatu zuen postura hori XX. mendearen hasieran.

Alexánder Deineka. 'Como derribado' (1943)

BIGARREN INTERNAZIONALAREN HASTAPENAK: GERRAREN AURKAKO LEHENENGO POSIZIONAMENDUAK

1887an idatzitako testu batean, Engelsek bikain iragarri zuen Lehen Mundu Gerra izango zena. Zehaztasun handiz aurreikusi zuen zortzi-hamar milioi langilek galduko zutela bizia Europako estatuen gorputz militar gero eta handiagoek iragartzen zuten gerra baten ondorioz. Hala ere, ez zuen sistema egonkor mantenduko zuen historiaren norabide saihetsezin gisa azaldu: haren ondoren piztuko ziren prozesu iraultzaileak ere aurresan zituen. Aipatu behar da aurreikuspen hori oso zehatza dela jatorrizko aipuaren ebazpen guztietan, eta agerian uzten digu une hartako jarrera sozialista, sistema kapitalistaren kolapsoa oso gertukotzat (agian gertukoegitzat) jotzen zuena.

Baina Marxek eta Engelsek gerrari buruz zuten jarrerarekin batera, XIX. mendearen amaieran nazioarteko mugimendu sozialistaren jarrera ortodoxoa garatzen joan zen, II. Internazional Sozialistaren kongresu eta konferentzietako adierazpen askotan antzeman daitekeena. Atal honetan, egokia iruditzen zait zenbait kongresuren ekarpenak aipatzea, gerraren aurrean jarrera sozialistaren zutabe izango zirenak marrazten hasi baitziren, 1914an traizioa gertatu zen arte.

1891ko bigarren kongresuan, Bruselan, Internazional Sozialistak sistema kapitalistaren pean gizakiak gizakia esplotatzea identifikatu zuen Europan hainbeste hazten ari zen militarismoaren jatorrizko kausa gisa. Ondorioz, deslegitimatu egin zuten gaizkiaren iturri ekonomikoak erreproduzitzen zituen sistemarekin amaitzeko asmorik ez zuen edozein bake asmo

1891ko bigarren kongresuan, Bruselan, Internazional Sozialistak sistema kapitalistaren pean gizakiak gizakia esplotatzea identifikatu zuen Europan hainbeste hazten ari zen militarismoaren jatorrizko kausa gisa. Ondorioz, deslegitimatu egin zuten gaizkiaren iturri ekonomikoak erreproduzitzen zituen sistemarekin amaitzeko asmorik ez zuen edozein bake asmo. Oinarri hori Internazionalak gerrari buruz egindako lehen eskakizunetako batean gopuztu zen, 1893ko Zuricheko hirugarren kongresuan, non langileen alderdiei kreditu militarren aurka bozkatzeko eskatu zitzaien. Esan beharra dago, ordea, II. Internazionalak gehienbat itsasargi ideologiko bezala funtzionatzen zuela, eta ez hainbeste aginte hierarkiko modura, eta horrek mugatu egin zuen haren erabakien eraginkortasuna.

Posizioaren bilakaera pixka bat aldatu zen Londreseko 1896ko laugarren kongresuan; bertan, aurretiko eskakizun praktikoak maxima bihurtu ziren, zeinek erakundearen norabide diskurtsiboa adierazten zuten, erakundearen norabide erreala baino gehiago. Kasu hartan, armada iraunkorrak ezabatzea eskatu zen,
horien partez milizia herritarrak sortzeko, baita nazioarteko arbitraje auzitegiak ezartzea ere. Era berean, exijentzia horiek erakusten dute epe laburrean sistema kapitalistaren erorketa gertatuko zela uste zutela. Azkenik, Londresen kolonialismoaren aurkako jarrera irmoa hartu izana ere aipatu behar da. Hala ere, printzipio horrek degenerazio eta haustura teoriko sakona jasan zuen, nagusiki Bernsteinek artikulatutako kritika errebisionistak eraginda.

MENDE BERRIAREN HASIERA ETA INPERIALISMOAREN KARAKTERIZAZIOA

XX. mendearen hasieran ireki zen garai berria, alderdi ideologikoan, kritika errebisionista agertu izanak markatu zuen. Alderdi materialean, berriz, sistema inperialaren kontraesan gero eta handiagoen garapenak ezaugarritu zuen, zentzu guztietan beren puntu gorenera iritsi zirenak. Garai horretan, kapitalaren garapen monopolistak, kapital finantzarioaren integrazio azkarrak eta nazioarteko sisteman gastu militar neurrigabeek eraldatu egin zuten gerraren karakterizazioa. Ondorioz, gerrak azkar galdu zuen XIX. mendeko gerra aurrerakoiaren kutsua; izan ere, beren eragin ekonomikoa handitzeko azken ondorioetara iristeko prest zeuden potentzia inperialista askoren arteko harrapari talka moduko bat bihurtu zen.

Leninen ustez, inperialismoaren zentzua, orduan, mundua eta, batez ere, lan indarra potentzia inperialisten artean banatzean zetzan. Kontua ez zen agintzea soilik, baizik eta lan indar koloniala ustiatzea, hortik gainbalio kopuru izugarriak atera ahal izateko

Paradigma aldaketa sakon horrek oro har gerrari buruzko azterketa eguneratu behar izatea ekarri zuen, eta, zehazki, azpian zuen inperialismoari buruzko azterketa eguneratu behar izatea. Belizismoa inperialismoarekin nahastu behar ez den arren, bien arteko identifikazio tautologikoak jarrera garaikide batzuk inperialistatzat ezin katalogatzera eramango gintuzkelako, guztiz beharrezkoa izan zen inperialismoari buruzko teoria bat garatzea. Hura gabe, ezin izango zitekeen gerra kapitalismo monopolistaren garapen dialektikoaren beharrezko mailatzat ulertu. Hala ere, formulazio hori ez zen hain erraza izan, Leninek iraganeko ikuspegi dogmatikoei zein oportunismo sozialistako teoria utopikoei aurre egin izan behar baitzien.

Lenin metodologikoki Marxek eta Engelsek onartutako abiapuntutik abiatu zen: Carl Von Clausewitzek formulatu zuen bezala, gerra politikaren jarraipena da, beste bitarteko batzuk erabilita. Horrela, gerra inperialistak nazioetako klase menderatzaileen interesak gauzatzen zituela defendatu zuen, bai eta 1789. eta 1871. urteen artean izandako gerra aurrerakoietatik oso urrun zegoela ere. Gerra aurrerakoi horiek feudalismoaren suntsipena eta nazioen askapena irudikatzen zituzten bitartean, oraingoek, kapitalari munduan zehar hedatzeko beharra baizik ez zutela ordezkatzen. Kapitalismoak, lehenago ordena feudalaren aurkako borrokan eta proletariotzaren sorreraren paper aurrerakoia izan zuenak, ekoizpen modu erreakzionario bihurtu eta bere indar produktiboak muga jakin batzuetaraino garatzean, bi bideren artean hautatu beharra ekartzen zuen: hamarkadetako, edo are, mendeetako zapalkuntza pairatzea, garai bateko sistema iraultzaile bat artifizialki mantentzeagatik, ala iraultza sozialistaren bidez berau gainditzea.

Leninen inperialismoari buruzko teoria kapitalismoaren garapenaren behaketa enpirikoan oinarritzen zen. Metaketaren logikak eta balioaren legeak kapital finantzarioan oinarritutako monopolioak eta oligarkiak sortzea ekarri zuen. Formazio ekonomiko horiek, gero eta eremu gehiago hartzen zituztenak, jada ezin ziren salgaien esportazio hutsarekin erreproduzitu, kapitala esportatzeari ekin behar zioten ekoizpeneko harreman sozial gisa. Premia horrek nazioarteko erakunde kapitalista monopolistak sortzea eragin zuen, eta mundua kontrol politiko eta militarraren bidez banatzea ekarri zuen, ustiapen ekonomikoari eusteko beharrezkoa baitzen.

Andréi Gorski. 'Perdido en combate. 1946' (1962)

Leninen ustez, inperialismoaren zentzua, orduan, mundua eta, batez ere, lan indarra potentzia inperialisten artean banatzean zetzan. Kontua ez zen agintzea soilik, baizik eta lan indar koloniala ustiatzea, hortik gainbalio kopuru izugarriak atera ahal izateko.

Urte haietan inperialismoari buruz sortutako literatura zabala gorabehera, interesgarria da teoria zehatz bat aipatzea, egilearen pisuagatik eta bere ondorengo jarrera politikoa legitimatu ahal izateko bete zuen funtzio argiagatik. Kautskyren ultrainperialismoaren teoriari buruz ari gara. Teoria horren arabera, kapital finantzarioen elkarketak munduko kapitala bateratzera joko luke, ekoizpena modu arrazional eta iraunkorrean antolatuz. Ondorioz, armagintza-lasterketa orok bere eraginkortasuna galduko luke, nazioarteko kartel handi hipotetiko bat garatzeko oztopo bat besterik ez bailitzateke izango. Ordea, logika horrek ez zuen kontuan hartzen herrialdeen eta ekoizpen adarren hazkunde desorekatua; izan ere, desoreka horrek armen bidez defendatu litekeen etengabeko botere harremana eragiten du. Horregatik, Leninek oportunista politikotzat jo zuen Kautsky, eta leporatu zion haren asmo bakarra epe laburrean taktika iraultzaileari uko egitea zela.

Gerra inperialismo garatuaren ezinbesteko une gisa deskribatuz gero, ez zeukan zentzurik gerra “defentsibo” edo “aurrerakoiaz” hitz egiteak, ezta “aberriaren defentsaz” hitz egiteak ere, nahiz eta hamarkada batzuk lehenago zentzua izan. Aldarrikapen horiek, anakronismo historiko batetik harago, klase popularren oniritzia irabaztera bideratutako arma ideologiko bat ziren, eta hasiera batean burgesia nazionalen argudio nagusia izan ziren, baita gerora II. Internazionaleko sozialistena ere, gerraren hasieran.

Hala ere, sakontasun teoriko hori nazioarteko kongresuetako ebazpenetan agertu ziren gerrarekiko jarrera praktikoen ondoren etorri zen. Jada 1900eko Parisko V. Kongresuan, Rosa Luxemburgek ebazpen bat aurkeztu zuen militarismoaren aurka egiteko eta sistematikoki gerra kredituen aurka bozkatzeko betebeharra adieraziz. Hala ere, funtsezko jauzi kualitatiboa Stuttgarteko VII. Kongresuan eman zen, 1907an; izan ere, bertan, nazioarteko tentsioa lasaitzea lortu zuten lan sindikalaren zenbait adibide nabarmentzeaz gain, ordura arteko ekarpenik garrantzitsuenetako bat egin zen, aho batez onartu zena. Leninek, Rosa Luxemburgek eta Yuli Martovek aldarrikatu zuten, bakezaleen ahaleginak gorabehera, gerra lehertuz gero, langileen betebehar saihetsezina zela berehala amai zedin esku hartzea, krisi ekonomiko eta politiko sakona aprobetxatuz, masak astintzeko eta menperakuntza kapitalistaren behin betiko erorketa azkartzeko.

Jarrera hori Kopenhagen garatu eta berretsi zen 1910ean, eta, batez ere, 1912an, Balkanetako tentsio handiaren ondorioz deitu zen Basileako ezohiko kongresuan. Erabaki profetiko horrek ezin hobeki deskribatu zuen taula inperialista, eta Europako potentzia handien esku hartzeak ekarriko lukeen efektu katalizatzaileaz ohartarazi zuen. Funtsezkoa da azpimarratzea kongresu horrek aho batez bakea defendatu zuela, eta ez zituela inoiz defentsa-gerra edo aberriaren defentsa hitzak erabili. Alderantziz, etekinen aldeko gerra bat zela azpimarratzen zuen, bai eta haien artean tiroka aritzea langileen benetako krimena izango zela ere. Horren ordez, kapitalismoaren erorketa azkartzeko antolatzeko premisa errepikatzen zen.

BIGARREN INTERNAZIONALAREN PORROTA ETA HIRUGARRENAREN SORRERA

Gerraren aurkako jarrera guztiak ahaztuta geratu ziren 1914an. Alderdi sozialdemokrata gehienek (boltxebikea, serbiarra eta gutxiengo eragile batzuk izan ezik), alemanetik hasita, kreditu militarren alde bozkatu zuten eta, horrela, diskurtso sozialistari traizio handiena egin zitzaion, baita langile klaseari ere. Milioika langile hilko ziren inoiz ikusi den gerrarik odoltsuenean, orduan Iraultzaren ustezko alderdien laguntzarekin, esan gabe doa, jada errebisionismoak eta oportunismoak oso kutsatuta zeudenak. Horrela, beren burgesia nazionalekin bat egiten zuten, “aberriaren defentsan”. Hala ere, hori ez zen azalpenik gabe gerta zitekeen biraketa bat, eta azalpen hori kolonietan bilatu behar da. Horietan egindako ustiapen erraldoiak gainbalio kopuru izugarriak xurgatzea ahalbidetzen zuen, langile aristokraziak apurrez elikatzeko balio zutenak. Hain justu, langile aristokrazia horiek izan ziren diskurtso-bira horren ezkutu. Leninek sektore hori “klase kapitalistako langileen ordezkari” gisa izendatu zuen.

Funtsezkoa da azpimarratzea 1912ko Basileako Kongresuak aho batez bakea defendatu zuela, eta ez zituela inoiz defentsa-gerra edo aberriaren defentsa hitzak erabili. Alderantziz, etekinen aldeko gerra bat zela azpimarratzen zuen, bai eta haien artean tiroka aritzea langileen benetako krimena izango zela ere. Horren ordez, kapitalismoaren erorketa azkartzeko antolatzeko premisa errepikatzen zen

Nazioarteko panorama atsekabegarri horren aurrean, non Kautskyren mailako figurek ere kredituen alde bozkatu zuten, marxismoaren hegal iraultzaileak, Lenin eta boltxebikeak buru zirela, talde minoritarioekin batera, egoera iraultzeko lanari ekin zion, errealitate material eta ideologiko berriari irtenbide zehatzak bilatuz. Porrota askoz lehenago hasi zen, oportunismoa sendotu eta alderdi sozialistak sistema kapitalistan integratu zirenean. Abuztu hura edalontziak gainezka egitea eragin zuen ur tanta baizik ez zen izan.

Lehen urrats politikoa Zimmerwald-eko Konferentzian eman zen, 1915eko irailean. Topaketa horren garrantzia gizarte iraultzaren ikuspegiak nazio bloke batek beste bat garaitzearen mende jartzen zuen estrategia sozialista baztertzean zetzan. Hala ere, akats bat litzateke Zimmerwald jotzea tesi homogeneoak zituen haustura mugimendu baten sorlekutzat, errealitatean izan zenetik oso urrun legokelako.

Hitzaldia prestatzeko, Leninek, Zinovievekin batera, Sozialismoa eta Gerra idatzi zuen, gerra inperialistaren aurkako ideiarik garrantzitsuenak azaltzeko. Lehenik eta behin, marxistak ez direla bakezaleak adierazi zuen. Ulertuz gero gerra politikaren jarraipena zela, baina beste bide batzuetatik, ulertu beharko zen, halaber, langile klasearentzako tresna ere bazela, unea iritsitakoan erabili beharrekoa. Horrela, Leninek adierazten zuen iraultzaileak ez daudela gerra inperialistaren alde, baina bai burgesiaren eta proletariotzaren arteko gerren alde, baita nazio askapenerako gerren alde (serbiarren kasua ulertzen zen bezala, arrazoi inperialisten mende egon arren) edota inperialismoaren aurkako gerren alde ere, oro har. Horrela, aurreko kongresuetan orain arte azaldutako guztian oinarritutako aurretiko tesi batzuk erein ziren.

Ulertuz gero gerra politikaren jarraipena zela, baina beste bide batzuetatik, ulertu beharko zen, halaber, langile klasearentzako tresna ere bazela, unea iritsitakoan erabili beharrekoa

Zimmerwaldeko Konferentziak 11 herrialdetako 38 sozialista bildu zituen, eta hiru taldetan banatu zen. Guztiak, hori bai, garai horretan nagusi zen jarrera belizistaren aurkakoak ziren. Eskuinak, gehiengo zabalak, pentsamendu bakezale eta antibelikoa zuen, baina sozial-chauvinistekiko zatiketaren aurkakoa. Parte hartzeko sine qua non baldintzetako bat, hain zuzen ere, hori zen, eta hainbat alditan tentsio puntuetara eraman zuen. Ezkerrak, aldiz, gutxiengoa eta, besteak beste, Leninek eta boltxebikeek ordezkatua, gerra babestu zuten sozialisten salaketa proposatzen zuen. Gainera, Internazional berri bat sortzearen aldekoak ziren. Kienthalen lantzen joan zen gai hori. Erdiguneko alderdia erabakigarria izan zen azken orekan, eta batzuetan eskuinera makurtu zen, ezkerraren posizio iraultzailea aurrerapen partzialetara mugatuz. Epe luzera, Zimmerwaldeko ezker hori II. Internazionalaren kontrapisua izan zen, boltxebikeak, espartakistak, tribunistak eta beste talde minoritario batzuk integratuz.

Egia esan, Zimmerwalden azaldutako posizioak teorikoki eta praktikoki bateraezinak ziren. Alde batek nazioarteko harremanak berrezartzea proposatzen zuen, mugimendu sozialistari gatazka inperialistako bitartekaritzan parte hartu ahal izateko pisua emate aldera, eta besteak, berriz, iraganeko betebehar gisa ikusten zuen hori, jada zentzugabea zen helburua. Bigarren alde horrentzat, egin beharreko lana “gerra inperialista gerra zibil iraultzaile bihurtzeko” betebehar ospetsua zen. Horixe izan zen Leninek hainbeste defendatu zuen premisa; hain zuzen ere, berak eta Karl Radekek azaldutako zirriborroaren zutabe nagusia izan zen. Hala ere, aipatutakoarekin suma daitekeenez, azken ebazpena anbiguoa izan zen, eta ez oso erabakigarria. Besteak beste, diputatu sozialistek gerra-kredituen aurka bozkatzeko eskakizuna blokeatu zen, hala eginez gero ordezkari alemaniarrek taldea utziko zutela mehatxatu baitzuten.

Kienthal, berriz, 1916ko apirilean egin zen eta Zimmerwalden erabakitakoarekiko pixka bat ezkerreragoko jarrera bat nagusitu zen, gerraren ondorioz langile klasearen baldintzek okerrera egin zutelako. 43 ordezkarik hartu zuten parte, eta ezkerrak hamabi ordezkariren babesa izan zuen (Zimmerwalden zortzi izan ziren).

Evséi Moiséienko. 'Victoria' (1972)

ERRUSIAKO IRAULTZA ETA ALDAKETA ERRETORIKO TAKTIKOA

Lenin Otsaileko Iraultza egin ondoren itzuli zen Suitzako erbestetik, 1917ko apirilaren 3an. Hilabete horretan bertan, Apirileko Tesiak idatzi zituen, eta, horietan, beste gauza askoren artean, gerraren gaia jorratu zuen. Behin-behineko gobernuari buruz hitz egiterakoan, erabat uko egin zion hura babesteari, gobernuak gerra inperialistan jarraitu nahi zuelako, Europako alderdien antzera. Hala ere, behin-behineko gobernua ez zen tesietan kritikatu zuen bakarra izan, horietan Zimmerwaldeko Internazionalaren porrotaz ere aritu baitzen. Hasieratik sozial-chauvinismoarekin hautsi ez zuenez, eta gehiengoan elementu kautskytarrez osatuta zegoenez, Zimmerwald eta Kienthalen taldeak Internazional Sozialistari lotuta jarraitzen zuen. Faktore horien aurrean, zereginak gero eta argiagoak ziren: konpromiso antibelizista eskasa kritikatzea eta laster antolatu beharreko Hirugarren Internazional baterako deia egitea.

Errusiara itzultzeak herrialde bakoitzean egin beharrekoari buruzko termino taktikoak aldatzea ere ekarri zituen. Boltxebikeak langile eta nekazariekin harremanetan jarri ziren, eta gerrari buruzko iritziek Alderdiaren erretorika birformulatzea ekarri zuten. Aurreko urteetako aldarrikapenek, gobernu nazionalaren porrota gaitz txikiagoa zelakoan, gerra zibilaren garapenerako urrats hobetsi gisa definitu zuten; gerora, ordea, Errusiako egoerara moldatu behar izan ziren aldarrikapenok.

Puntu honetara iritsita, ezinbestekoa da denboran atzera egitea eta “derrotismo iraultzaile” terminoaren garapen taktikoaz hitz egitea, baita gerra inperialista gerra zibil iraultzaile bihurtzeaz ere. 1904ko Errusiaren eta Japoniaren arteko gerran erabiltzen hasi zen derrotismo iraultzailea funtsezko elementua izango zen 1914tik aurrera Leninen narratiba estrategikoan, esanahia oso aldakorra izan zuen arren. Hala ere, “gerran gobernu nazional bakoitzaren porrota sustatzearen” aurrean, “gerra inperialista gerra zibil iraultzaile bihurtzearen” premisa nagusitu zen. Ez zeukan zentzurik gobernu bakoitzaren porrota espero izateak, horrek ekoizpen kapitalistaren modua gainditzeko urratsa emango lukeen iraultza nazional bat katalizatzeko balio ez bazuen.

Hitz gutxitan, derrotismo iraultzailea ez zetzan etsaiaren garaipena desiratzean, baizik eta herrialdean asaldura iraultzailea sustatzean, gatazka belikoan horrek izan zitzakeen ondorioak ondorio. Gobernu sozialistek herrialde barneko bakea bilatzen zuten bitartean beren eraginkortasun belikoa handitzeko, derrotismo iraultzaileak asaldura iraultzailea planteatzen zuen, kanpoko ondorioei erreparatu gabe.

Hala ere, ukaezina da Leninek kontzeptu hori garatu eta gerrak sortutako baldintza material tamalgarrietara egokitu zuela. 1904-1905ean, Marxek erabiltzen zuen antzeko eran erabili zuen kontzeptu hori, neurri batean Port Arthur erortzea ospatuz, tsarren autokrazia erorrarazteko une erabakigarria izango zela argudiatuz. 1914an, bidea chauvinismoaren aurkako borroka eta Errusiako gobernuaren erorketa eta ondoren gobernu inperialista guztiena sustatzea zela ikusten zuten. Hala ere, ikuspegi hori koadroei eta abangoardia sozialistari zuzentzen zitzaien. Beharrezkoa zen printzipioak finkatzea eta borroka ideologikoan lerroak ixtea. Nahiz eta gobernu nazionalen porrotaren zain egotea masen artean iritzi popularrena ez izan, zeregin nagusia Bigarren Internazionalaren haustura sustatzea eta benetan nazioarteko sistema kapitalista gainditzea proposatuko lukeen alternatiba sortzea zen.

Tsarismoa erori zen arte, Leninek derrotismo iraultzailea erabili zuen autokraziaren aurkako tesi gisa. Iraultzaileentzat, gaitzik txikiena tsarismoaren erorketa zen. Baina horrek ez zion alemaniarren jarrera inperialistari zilegitasunik ematen, alemaniarren zeregina ez baitzen soilik tsarismoarekin amaitzea, baizik eta baita beren klase menderatzailearen aurka antolatzea ere.

Iraultzaren urtera itzuliz, 1917ko otsailean aldatuko zen dena, erretorika derrotista hori erabiltzeari utzi baitzioten, Errusiako egoeraren aldaketaren ondorioz. Hala ere, derrotismo iraultzailetik urruntzeak ez zuen defentsismora hurbiltzea ekarri. Izan ere, Suitzako Langileentzako Agur Gutunean, Leninek azpimarratzen du behin-behineko gobernuak gerra inperialistarekin jarraitu nahiko balu, haiek izango liratekeela beren aurkari erabakigarriak, eta “aberriaren defentsaren” aurka agertuko liratekeela, benetan gertatu zen bezala. Diskurtsiboki derrotismoarekiko urruntzea ez zen tesiaren gainditze teorikoa izan; egindako iraultzaren “defentsa zintzoa” erakusten zuen masekin gehiago konektatzeko ahalegina izan zen.

Azken hori ulertzeko, ezinbestekoa da langileek eta nekazariek tsarismotik libratu zituen iraultzaren aurrean zuten jarrera kontuan hartzea. Ez zuten konkistatutakoa galdu nahi, eta formula “derrotista” bat, teorian oso egokia izan arren, ez zetorren bat arlo praktikoan. Klase menderatzaileek axioma inperialistetan oinarritutako defentsa chauvinista defendatzen zuten bitartean, masek iraultzaren defentsan oinarritutako “defentsa zintzoa” adierazten zuten.

Derrotismo iraultzailea ez zetzan etsaiaren garaipena desiratzean, baizik eta herrialdean asaldura iraultzailea sustatzean, gatazka belikoan horrek izan zitzakeen ondorioak ondorio

Une horretan aldatu zen taktika. Zeregin berria zen jendeari pazientziaz azaltzea bilatzen zuten bakea ez zela gobernu burges baten eskutik etorriko, eta lor zitekeen bake bakarra langile botereak estatua hartzetik eta gobernu benetan iraultzailea eratzetik etorriko zela. Hain zuzen ere, horren erakusgarri ona izan zen Korniloven Putsch-a. Leninek aurrerago argituko zuen boltxebikeak derrotistak izan zirela tsarismoa amaitu arte, baina Lvov-ekin eta behin-behineko gobernuarekin alde batera utzi zutela posizio hori. Hala ere, bi jarrerak zuzenak izan zirela dio: lehenengoa, printzipioak sendotzeko, eta bigarrena, masen oniritzia irabazteko.

Urrian boterea hartu ondoren, ordea, defentsismoa zilegi bihurtu zen. Lehen zeregina egina zegoen, eta hurrengo urratsa esku-hartze inperialaren aurrean iraultza defendatzea zen. Une horretan bai, estatu sovietarraren aldeko gerra, gerra aurrerakoi, bidezko eta iraultzailea bihurtu zen. 1918an Brest-Litovskeko itunaren bidez gerra uztea, Alemaniako iraultza-aurreikuspenei buruzko kontu taktikoek eta beste hainbat faktorek eraginda, iraultza boltxebikearen defentsaren hasiera izan zen sobietar lurraldean. Era berean, 1919an Hirugarren Internazionala sortzeak eta horren ondoriozko barne-eztabaidek auzi hori are gehiago garatuko zuten, batez ere trotskisten eta estalinisten arteko polemika batean, derrotismo iraultzailea, kanpismoa edo etengabeko iraultza bezalako kontzeptuak jorratuz, baina gai horiek ez dira artikulu honetan sartzen.

Nikolái Prisekin. 'Tiempos difíciles' (1984)

AZKEN ONDORIOAK

Azken batean, gerraren kontzepzio marxistak eraldaketak izan zituen, XIX. mendeko gerra burgesen irakurketa aurrerakoi bat egitetik, XX. mendeko gertaerak inperialismoarekin guztiz lotuta ulertzera. Bira hori, ikusi dugun bezala, Frantziaren eta Prusiaren arteko gerraren azterketa marxianoarekin hasi zen, eta, ondoren, inperialismoa kapitalismoaren fase goren gisa formulatuz garatu zen.

Klase menderatzaileek axioma inperialistetan oinarritutako defentsa chauvinista defendatzen zuten bitartean, masek iraultzaren defentsan oinarritutako “defentsa zintzoa” adierazten zuten

Bigarren Internazionaleko porrot chauvinistak, kolonietatik ateratako apurrez elikatzen zen langile-aristokrazian oinarrituta zegoenak, elementu horiez garbi zegoen Internazional berri bat sortu behar izatea ekarri zuen, eta, sorrera horrekin batera, presente egon zen gerra inperialista gerra zibil iraultzaile bihurtzeko premisa. Hala ere, berezitasun taktikoak beti hartu ziren kontuan, eta boltxebikeek ez zuten zalantzarik izan erretorikaz edo taktika politikoz aldatzeko, iraultzak hala eskatu zuenean. Horrela, egoera zehatzaren azterketatik abiatuta, gerra inperialista bati aurre egin zioten, gaur egun inguratzen gaituzten elementuak zituen gerra bati, hain zuzen ere.

Zenbait gai zehatzek sor ditzaketen polemikak gorabehera, argi dago leninismoak ulertu duela gerraren izaera inperialista identifikatzean datzala gakoa. Horrek balio du proletarioek jarraitu behar duten bidea marraztu ahal izateko, ez soilik gerra jakin batekin amaitzeko, baizik eta bake iraunkor bat bilatzeko, zeinak utopikoa izateari utziko dion soilik gainbalioaren erauzketan oinarriturik egoteari uzten dionean eta, horren ordez, helburutzat ongizatea hartuta jardungo duen sistema sozialista batean oinarritzen denean.

Gerra garaikidea eta delegazio gerren mugak
Azken urteetako gatazkek ‒Ekialde Hurbiletik Ekialdeko Europaraino, Saheletik Asia-Pazifikoraino‒ eta gero eta ozenago jotzen diren gerra-tronpetek, mundu mailako tentsioaren gorakada agerian utzi dute. Hala ere, konfrontazio hori ez da beti modu zuzenean eta ikusgarrian agertzen: askotan, zigor ekonomikoen, presio diplomatikoaren, zibererasoen edo delegazio bidezko gatazken bidez egiten da. Horregatik, ezin da gaur egungo gerraren ulerkera ikuspegi militar hutsera mugatu.

Aldaketa horiek ez dira ausaz gertatu. Mundu ekonomikoaren berrantolaketak, potentzia berrien agerpenak eta krisi kapitalistak inperialismoa areagotu dute.

Artikulu honen abiapuntua ideia sinple bat da: kapitalismoaren parte estrukturala da gerra, baina haren formak historikoki eraldatzen dira. Helburua konfrontazio hori nola antolatzen den ulertzea da, zein diren bere adierazpen nagusiak eta zer muga dituen gaur egungo gerra ereduak.

Gatazka inperialistaren oinarri ekonomikoak

Gerra kapitalisten lehen teorialariek gerra kaosarekin eta ziurgabetasunarekin lotzen zuten. Gerra napoleonikoetan aritutako Carl von Clausewitzen arabera, gerra hiru elementuren arteko tentsio dinamikoaren emaitza da: herrien pasioak eragindako indarkeria itsua, zoriaren eta probabilitateen jokoa, eta gobernuen zuzendaritza politikoa. Hiru dimentsio horiek etengabeko desorekan mantentzen dira eta horrek gerrari izaera kaotikoa ematen dio.

Gerra kapitalistak hartzen duen itxura kaotiko horren atzean, ordea, ez dago zori hutsa. Aitzitik, ordena kapitalista erreproduzitzeko ezinbestekoak diren joerak daude, errentagarritasunaren bilaketan. Gerraren itxura kaotikoa, beraz, azaleko fenomenoa besterik ez da. Hori ulertzeko, beharrezkoa da kapitalaren barne-dinamiketara jotzea; ezinbestekoa da aztertzea nola pilatzen diren, nola zentralizatzen eta nola zabaltzen diren mundu osoan zehar kapitalaren garroak.

Ildo horretatik, gerra garaikidea ezin da kapitalaren kontzentrazio- eta zentralizazio-joeretatik bereizi. Kapitalaren funtsezko joerak dira horiek: lehenak, akumulazio bidez ekoizpen-unitateak handitzeari egiten dio erreferentzia; bigarrenak, berriz, kapital batek beste bat xurgatzeari. Vladimir Leninek azpimarratu zuen lehiak berak bultzatzen duela ekoizpenaren kontzentrazioa eta horrekin batera, monopolioen sorrera. Hau da, sektore osoak menderatzeko gai diren unitate-ekonomiko erraldoiak sortzen ditu lehiaren logikak.

Prozesu horrek forma konkretuak hartzen ditu kapitalen integrazioan. Alde batetik, integrazio horizontalaren bidez, sektore bereko enpresak bateratzen dira, merkatu-kuota handiagoak kontrolatzeko; bestetik, integrazio bertikalaren bitartez, ekoizpen-kate osoaren kontrola bereganatzen da, lehengaien ustiaketatik hasi eta banaketaraino. Modu horretan, kapitalak gero eta eskala handiagoan kontzentratzeko joera hartzen du.

Joera hori, ordea, ez da enpresa mailan soilik geratzen eta eraldaketa sakonak eragiten ditu. Nikolai Bukharinen arabera, kapitalaren zentralizaziorako joerak berebiziko garrantzia du inperialismoaren fasean, izan ere, joera horren eraginez, kapitalistak ez dira jada sakabanatutako agenteak, estatu-egituren baitan antolatu eta kapital-bloke nazionalak eratzen baitituzte. Horrela, enpresa mailako kontzentrazio eta integrazio prozesuek eskala handiagoan erreproduzitzen jarraitu, eta ekonomia nazional osoen artikulazio eta lehia sistema eratzen dute. Ondorioz, honela berrantolatzen da munduko ekonomia: estatuen bidez lehiatutako kapital blokeen sistema gisa. Joera horrek, bere adierazpen garatuenean, lurralde eta ekonomia osoen gaineko kontrolerako disputa dakar, estatuen arteko lehia politiko eta militarrean islatzen dena.

Ildo beretik, ezin da kapitalismoa ulertu estatuen eta kapital handiaren arteko koordinazio gero eta handiagoa kontuan hartu gabe. Finantza-kapitala ‒industria-kapitalaren eta bankuen batasunak‒ ekonomia menderatzeaz gain, botere politikoarekin artikulatzen da. Horrela, estatua ekonomiaren antolatzaile kontziente bihurtzen da, eta horrenbestez, akumulaziorako baldintzak bermatzeko, sektore estrategikoak babesteko eta garapen ekonomikoa zuzentzeko ahalmena du.

Ondorioz, kapitalaren kontzentrazio- eta zentralizazio-prozesuek koordinazio politiko zentralizatuagoa eskatzen dute ezinbestean. Kapital-bloke nazionalen sorrera ez da, beraz, fenomeno ekonomiko hutsa, estatuaren papera bera eraldatzen baitu, kapitalaren antolakuntza orokorraren funtsezko egitura bihurtzeraino. Horrela garatzen da kapitalaren eta estatuaren arteko erlazio organikoa.

Horren haritik, bankuak ‒eta bereziki banku zentralak‒ funtzio erabakigarria betetzen du. Finantza-kapitalak kredituaren eta inbertsioen gaineko kontrola bereganatzen duen neurrian, banku zentrala kapital horren koordinazio-instantzia goren bilakatzen da: kapital-fluxuak erregulatzen ditu, agente ekonomikoak diziplinatzen eta sistemaren egonkortasun orokorra bermatzen. Alde horretatik, banku zentrala sistemaren “finantza-garuna” dela baiezta daiteke.

Kapitalaren zentralizazioaren bidez, enpresa mailako kontzentrazio eta integrazio prozesuek eskala handiagoan erreproduzitzen jarraitu, eta ekonomia nazional osoen artikulazio eta lehia sistema eratzen dute. Ondorioz, honela berrantolatzen da munduko ekonomia: estatuen bidez lehiatutako kapital blokeen sistema gisa

Finantza-kapitalaren, estatuen eta banku zentralen arteko artikulazioek inperialismoari jarduteko koherentzia eta batasuna ematen diote, barnean interes eta frakzioen arteko talkak dituzten arren. Bloke horiek ez dira enpresen elkarketa hutsak; aitzitik, bankuak, industria eta estatu-aparatuak modu integratuan artikulatzen dituzten egitura konplexuak dira. Ondorioz, ez dira kapital isolatuak lehia internazionalean aurrez aurre jartzen direnak, gaitasun ekonomiko, finantzario eta militarra modu koordinatuan mobilizatzeko gai diren egitura politiko-ekonomikoak baizik. Horri dagokionez, Leninek planteatutako moduan, inperialismoa finantza-kapitalaren politika gisa ulertu behar da: estatuaren bidez artikulatzen den hedapen eta lehia forma, zeinak mundu mailako botere-harremanak egituratzen baititu.

Hala ere, kapital monopolistak ez du estatuaren edo bankuen papera soilik eraldatzen, izan ere, kapitala mundu osoan zehar hedatzen den modua ere eraldatzen du. Kapitalaren esportazioa inperialismoaren ezaugarri nagusienetakoa da. Funtsean, kapitala errentagarritasun handiagoko lurraldeetara lekualdatzen da; izan inbertsio, kreditu edo azpiegitura moduan.

Kapitalaren esportazioak egiturazko behar bati erantzuten dio. Izan ere, ekonomia zentraletan, kapital-metaketa masiboak eta merkatuen saturazioak errentagarritasunaren gainbehera eragiten dute. Presio horrek balioztatze-baldintza hobeak eskaintzen dituzten espazioetara bultzatzen du kapitala: lan-indar eta baliabide merkeagoak, erregulazio ahulagoa edo kontrol politiko handiagoa duten lurralde periferikoetara. Kapital esportazioa, beraz, metaketa kapitalistaren barne-kontraesanen adierazpen zuzena da, irabazi tasaren beheranzko joeraren aurkako behin-behineko konpentsazio mekanismoa.

Kapitalaren hedapenak espazio ez kapitalistak bereganatzeko eta espazio kapitalistak etengabe birkonfiguratzeko joera du. Horrela, merkatu-harremanak esfera berrietara hedatzen dira eta kapitalaren balioztatze-logika gero eta lurralde gehiagotara zabaltzen da.

Bukharinen arabera, kapitala beste lurraldeetan ezartzeak ez du soilik merkatu berriak irekitzea eta irabaziak eskuratzea ahalbidetzen; lurralde horien integrazio behartua ere eragiten du. Kapitalaren hedapenak, bere behar propioen arabera, ekonomia horien egitura berrantolatzeko joera du. Horrela sortzen dira menderakuntza-harremanak, esportaziora bideratutako azpiegituren bidez, kanpo-eskaeraren menpeko ekonomia sortuz eta estatuak finantza internazionalen menpeko bihurtuz, alegia. Aurrerapen gisa agertzen denak, beraz, integrazio behartua eta menderakuntza dakartza, merkatu nazionalen erabateko anexio ekonomiko eta politikoa barne.

Prozesu hori ekoizpenaren globalizazioaren oinarria da. Gaur egungo balio-kate globaletan, merkantzien diseinua, fabrikazioa eta muntaketa herrialde desberdinetan egiten dira. Lanaren nazioarteko banaketa errentagarritasunaren arabera berrantolatzen da, eta zentro inperialistetan balio handiko jarduerak kontzentratu eta lan intentsiboko prozesuak periferiara desplazatzen dira. Arghiri Emmanuelen arabera, egiturazko desberdintasun hori nazioarteko truke-harremanen bidez ere erreproduzitzen da, truke desorekatuaren bitartez: lan intentsiboagoa duten ekonomiek ‒oro har periferikoek‒ sortutako balioa ez dute osorik bereganatzen.

Kapitala beste lurraldeetan ezartzeak ez du soilik merkatu berriak irekitzea eta irabaziak eskuratzea ahalbidetzen; lurralde horien integrazio behartua ere eragiten du. Kapitalaren hedapenak, bere behar propioen arabera, ekonomia horien egitura berrantolatzeko joera du

Ondorioz, kapitalaren esportazioa, inperialismoaren funtsezko mekanismo gisa, zentro inperialistako kapitalaren errentagarritasuna bermatzeko tresna da. Aldi berean, ekoizpen kapitalista mundu osoan zehar hedatu eta antolatzen du, eta garapen desorekatuan sakondu.

Are gehiago, kapital finantzarioaren garapenak eta nazioarteko hedapenak ez du lehia desagerrarazten, eraldatu egiten du. Kapitala kontzentratu eta estatuarekin artikulatu ahala, lehia isolatutako enpresen artekoa izatetik estatu mailan antolatutako kapital-blokeen artekoa izatera igarotzen da. Baldintza horietan, lehia horren luzapen gisa agertzen da gerra, beste bitarteko batzuekin.

Kapitalaren esportazioak, hedatzeko behar mugagabeak eta merkatuen anexioak inperialismoa muturrera daramate. Une horretan, gerra ez da salbuespen bat, kontraesan horiei irtenbidea emateko muturreko mekanismoa baizik, finantza-kapitalak ezinbestekoa baitu lehia ekonomikoak erabaki ezin duena indarrez berrantolatzea

Bloke bakoitzak bankuak, industria eta estatu-aparatuak bere baitan integratzen dituenean, merkatuen, baliabideen, lan-indarraren edo ibilbide estrategikoen gaineko talkak ezin dira jada esparru ekonomiko hutsean ebatzi. Kapitalaren esportazioak, hedatzeko behar mugagabeak eta merkatuen anexioak inperialismoa muturrera daramate. Une horretan, gerra ez da salbuespen bat, kontraesan horiei irtenbidea emateko muturreko mekanismoa baizik, finantza-kapitalak ezinbestekoa baitu lehia ekonomikoak erabaki ezin duena indarrez berrantolatzea.

Ekonomiaren nazioartekotzeak berak aurkakotasun horiek sakontzen ditu, izan ere, ekonomiak gero eta interkonektatuagoak izan, orduan eta zuzenagoa da burgesia nazionalen interesen arteko talka. Ekoizpenaren eta finantzen globalizazioak, harmonia sortzetik urrun, tentsio-guneak biderkatzen ditu: hornidura-kateak,
lehengaietarako sarbidea, kontrol teknologikoa edo merkatuen gaineko kontrola lehia estrategikoaren ardatz bihurtzen dira. Horrela, mundu-ekonomiak mugak desagerrarazi ordez, gatazka-espazio trinko eta estrategiko bihurtzen ditu. Hori dela eta, estatuek ‒burgesiaren komite zentral gisa jokatzen dute‒ funtzio aktiboagoa hartzen dute, protekzionismo eta muga-zergen bidez barne-merkatua babestuz eta kanpoan hedapen ekonomikoa eta merkatu berrien irekiera sustatuz. Barne-babesa eta kanpo-hedapena prozesu beraren bi aurpegi dira, Bukharinek azpimarratzen duen bezala.

Aldi berean, botere-instantzia supraestatalak garatzen dira ‒nazioarteko erakunde ekonomiko, finantzario, politiko eta militarrak‒, eta mundu mailako ordenaren antolaketan parte hartzen dute.

Ondorioz, inperialismoak integrazio ekonomikoa eta konfrontazio geopolitikoa uztartzen ditu. Merkatu globala artikulatzen duten prozesuek beraiek sortzen dituzte, aldi berean, merkatu horren kontrolaren gaineko disputa, bitarteko ekonomiko, politiko eta militarren bidez. Horrela, gerra ez da salbuespen bat, kapitalismoaren fase inperialistan errotutako konstante historiko bat baizik.

Merkatu globala artikulatzen duten prozesuek beraiek sortzen dituzte, aldi berean, merkatu horren kontrolaren gaineko disputa, bitarteko ekonomiko, politiko eta militarren bidez. Horrela, gerra ez da salbuespen bat, kapitalismoaren fase inperialistan errotutako konstante historiko bat baizik

Hori dela eta, bakea ez da egoera iraunkorra inperialismoan. Gatazka ez da desagertzen gerra gabeko garaietan; aitzitik, indarkeriaren mehatxuak berak geldiarazten du eta “bake” egoera erlatibo hori mantentzeko ohiko mekanismoak dira armamentuaren pilaketa, prestaketa militarra edota hedapen estrategikoak. Horrela, gerra ez da agertzen gatazka pizten denean bakarrik, sistemaren dinamika osoan presente dago, modu latentean.

Gainera, “bake” garaian ere, gaitasun militarrak harreman ekonomikoak baldintzatzen ditu. Itun ekonomiko, komertzial eta finantzarioak, azken batean, indar-korrelazio militarraren gainean eraikitzen dira. Indar hori, gainera, aktibo bihurtzen da akordio mesedegarriak eskuratu edo inposatzeko. Ildo horretan, Clausewitzek planteatutako ideia iraul daiteke: gerra politikaren jarraipena da beste bitarteko batzuekin eta, aldi berean, politika bera ere gerra potentzial horren menpe antolatzen da. Horrela, ekonomia, politika eta gerra batasun beraren hiru momentu jarraikor direla agerian geratzen da.

Kapitalismoaren fase inperialista, beraz, sistemaren erreprodukzio modu zabaldua da. Kapitalaren metaketaren kontraesanek eta errentagarritasunaren presioek tentsio estruktural iraunkorra sortzen dute, eta baldintza horietan finantza-kapitalaren uneoroko errealitate bilakatzen da gerra inperialista.

Izan ere, kapitalaren muturreko zentralizazio mekanismoa da gerra, kapital masa handiak desagertu edo xurgatzen baitira eta irabaziak gero eta agente gutxiagoren esku kontzentratzen. Horrela, gerra, kapital guztientzat funtzionala izatetik urrun, haren posizio hegemonikoa indartzen duten kapital frakzio nagusientzat da nagusiki funtzionala. Suntsiketa hutsa izatetik at, kapitalak haren metatze-baldintzak bortizki berrantolatzeko duen mekanismoa da: merkatuak birbanatu, hierarkia berriak ezarri eta balorizaziorako espazioak irekitzeko.

Botere suntsitzailearen eta indar produktiboen suntsiketa masiboaren errentagarritasunaren itxurazko kontraesana argitzeko, beharrezkoa da ekoizpen militarra eta gerraren balorizazio-funtzioa aztertzea.

Ildo beretik, armagintza-industria funtsezko sektorea da inperialismoan. Gainmetaketa testuinguruetan, kapital masa handiak xurgatzeko gaitasuna du, merkatu zibilaren muga zuzenetatik harago, estatua bera baita haren bezero nagusia. Horri gehitzen zaio gerraren eta ondorengo berreraikuntzaren funtzioa: suntsipenak kapital finkoaren balioa deuseztatzen du eta, aldi berean, inbertsio-ziklo berriak irekitzen ditu azpiegituretan, energian edo finantza-esparruan. Horrela, gerra eta berreraikuntza ez dira aurkako fenomenoak, baizik eta metaketa kapitalistaren une osagarriak.

Inperialismoaren mekanismoak

Oinarri material horiek ez dira abstrakzio hutsean geratzen; aitzitik, eguneroko jardun politiko eta ekonomikoan adierazten dira. Kapitalen arteko talkak ez dira soilik ekoizpenaren edo merkatuen mailan gauzatzen, presio ekonomiko, finantzario eta politikoen bidez ere garatzen dira, eta botere-harremanak etengabe berrantolatzen dituzte.

Hasteko, gatazka ekonomiko hedatua talka horren adierazpen nagusietako bat da. Zigor ekonomikoak, muga-zergak, merkataritza- eta finantza-blokeoak edo baliabide estrategikoen kontrola kapitalaren tresna sistematikoak dira. Errusiaren aurkako zigorrak Ukrainako gerraren testuinguruan edo AEBk Txinaren teknologia aurreratuen esportazioari ezarritako murrizketak nazioarteko balio-kateen kontrola birbanatzeko saiakerak dira. Finantza-sistemarako sarbidea mugatzeak ‒SWIFT sistematik kanporatzea, esaterako‒ edo presio-tresna gisa dolarraren nagusitasuna erabiltzeak erakusten du lehia ekonomikoa botere-harremanetan errotutako konfrontazio zuzena dela. Horrela, presio ekonomikoak gerra ordezkatu beharrean haren forma espezifiko gisa dihardu.

Gerra politikaren jarraipena da beste bitarteko batzuekin eta, aldi berean, politika bera ere gerra potentzial horren menpe antolatzen da. Horrela, ekonomia, politika eta gerra batasun beraren hiru momentu jarraikor direla agerian geratzen da

Bestetik, inperialismo hori aliantza-sistemen bidez egituratzen da. NATO bezalako erakundeen bidez, potentzia inperialisten hegemonia instituzionalizatzen dute, eta horrela, mendeko estatuen lerrokatze politikoa eta integrazio ekonomiko zein militarra ziurtatu. Ukrainako gerran agerian geratu den bezala, aliantzak interes estrategikoak inposatzeko tresnak dira. Modu berean, Indo-Pazifikoan AEBren inguruan artikulatzen ari diren aliantzek Txina erasotzeko funtzio estrategikoa betetzen dute.

Azkenik, tresna horiek guztiek gerraren mehatxu iraunkorraren baitan funtzionatzen dute. Hedapen militarrek, base estrategikoek eta presentzia armatuak ‒Ekialdeko Europan, Hego Txinako itsasoan edo Ekialde Hurbilean‒ presio zuzena ezartzen dute. Indar militarra baldintza orokorra da, akordio ekonomikoak, merkataritza-harremanak eta aliantza politikoak egituratzen dituena. Mehatxu inplizitu horrek baldintzatzen ditu harreman ekonomiko eta politikoak.

Aitzitik, prozesu bakar baten adierazpen desberdinak dira: ekonomia, politika eta indar militarra modu bateratuan artikulatzen dira, eta kapitalaren mundu mailako erreprodukzioa egituratzen dute. Horrenbestez, konfrontazioa ez da soilik bitartekoen mailan egiten, baizik eta forma historiko zehatzak hartzen ditu, une bakoitzeko baldintza materialetara egokituz. Hori dela eta, gaur egungo testuinguruan, inperialismoa ez da nagusiki konfrontazio zuzen orokorretan agertzen, baizik eta forma zatituago, zeharkakoago eta luzaroagoetan, non gatazka globala modu deszentralizatuan eta askotariko mailetan gauzatzen den.

Gerra kapitalistaren forma garaikideak

Aurreko atalean ikusi dugun bezala, inperialismoa askotariko formen bidez eramaten da aurrera. Gaur egungo gerraren formek ez dute haren funtsa aldatzen, baizik eta adierazpen historikoa eraldatzen dute: logika bera mantentzen da, baina bitartekoak, eskalak eta artikulazio moduak berritzen dira. Inperialismoaren egungo fasean, XX. mendean bezalako potentzia handien arteko zuzeneko konfrontazio militar orokortua ez da gaur egun nagusitzen. Hala ere, horrek ez du esan nahi gerra desagertu denik; aitzitik, haren forma historikoa eraldatu da. Bloke nuklearren arteko talka zuzena kostu politiko eta material jasanezina den neurrian, konfrontazioak forma zatituagoak, zeharkakoagoak eta luzaroagoak hartzen ditu. Lehia, ordea, ez da apaltzen, egiturazko izaera bera mantentzen du.

Testuinguru horretan, delegazio gerra bihurtu da forma nagusienetako bat. Zuzenean elkar aurre egin ordez, gatazkaren bitartekari gisa dihardute tokiko aktoreek ‒menpeko estatuak, miliziak edo armada aliatuak‒. Horrela, gatazka deszentralizatzen den arren, inperialismoaren hierarkizazioa eta zentralismoa islatzen du: lurralde periferikoak ez dira subjektu autonomoak, proiekzio-eremu bihurtzen diren espazioak baizik, eta konfrontazio globala modu lokalizatuan adierazten da.

Siriako, Yemengo edo Libiako gerren kasuan, bloke desberdinek gatazka bera elikatzen dutela agerian geratzen da, baliabide ekonomiko, militar eta logistikoak injektatuz. Ildo horretan, gatazka horiek ez dira soilik konfrontazio geopolitikoaren eszenatokiak; kapitalarentzat balioztatze-espazio berriak ere badira. David Harveyk azaltzen du prozesu horiek desjabetze bidezko metaketarekin lotuta daudela: gerraren testuinguruan, lurra, baliabide naturalak edo azpiegitura estrategikoak eskuratzeko eta berrantolatzeko aukerak zabaltzen dira, sarritan tokiko egitura ekonomiko eta sozialak deseginda. Horrela, konfrontazioak, botere-harremanak birdefinitu ez ezik, kapitalaren balioztatze baldintzak bortizki berrantolatzen ditu.

Testuinguru horretan kokatzen da segurtasun enpresa pribatuen hedapena ere. Enpresa horiek ‒soldatapeko indar armatu gisa jarduten dute‒ azpikontratatzeko mekanismo bihurtzen dute gerra bera. Horrela, potentzia inperialistek esku-hartze militarra modu malguagoan gauzatu dezakete, kostu politikoak murriztu eta erantzukizun zuzena saihesten baitute. Gainera, maiz, armada erregularrak mantentzea baino merkeagoak dira, egitura arinagoak eta konpromiso instituzional txikiagoak baitituzte. Aldi berean, indarkeria bera balorizazio-espazio bihurtzen da, gatazkaren luzapena eta suntsiketa interes ekonomikoekin zuzenean lotzen baita.

Forma horrek ondorio espezifiko bat dakar: gerra kronifikatzea. Helburua ez da jada garaipen erabakigarri bat lortzea, aurkaria etengabe ahultzea eta posizio estrategikoak ziurtatu edo blokeatzea baizik. Horregatik, gatazkak luzatu egiten dira, baliabideen etengabeko injekzioak ebazpen azkarra eragozten duelako. Gerrak, horrela, ez du momentu puntual baten izaera; baldintza iraunkor bihurtzen da, eta eskualde osoen suntsiketa, desartikulazio soziala eta dependentzia egoera dakartza.

Gaur egungo gatazketan, gero eta ohikoagoa da konfrontazioa askotariko bitartekoen bidez gauzatzea: zibererasoak, desinformazio kanpainak, presio ekonomikoa edo operazio ezkutuak. Tresna horiek ez dira isolatuki agertzen, baizik eta modu koordinatuan artikulatzen dira; dimentsio militarra, ekonomikoa, teknologikoa eta informatiboa uztartuz. Horrela, gudu-zelaiaren kontzeptua bera zabaltzen da: ez da espazio militar hutsera mugatzen, baizik eta gizarte osoa hartzen duen eremu bihurtzen da, non azpiegitura kritikoak, komunikazio-sistemak edo finantza-sareak borroka-eremu bilakatzen diren.

Delegazio gerren bidez gatazka deszentralizatzen den arren, inperialismoaren hierarkizazioa eta zentralismoa islatzen da: lurralde periferikoak ez dira subjektu autonomoak, proiekzio-eremu bihurtzen diren espazioak baizik, eta konfrontazio globala modu lokalizatuan adierazten da

Testuinguru horretan kokatzen dira azken urteetan hedatu diren “gerra hibridoa” edo “eremu grisa” bezalako kontzeptuak. Oro har, “gerra hibridoa” deiturikoak gatazkaren hainbat dimentsio ‒militarra, ekonomikoa, teknologikoa eta informatiboa‒ modu koordinatuan erabiltzea esan nahi du, eta konfrontazioa ez-linealagoa eta jarraituagoa bihurtzen du. Hala ere, aipatu terminoak fenomeno horiek izendatzeko erabiltzen diren arren, ez dute errealitate berririk sortzen: jada existitzen diren dinamiken formulazio ideologikoa dira. Izan ere, tresna horiek guztiak lehendik deskribatu dugun logika beraren adierazpenak dira, hau da, inperialismoa modu desberdinetan artikulatzeko moduak.

Hori dela eta, “eremu grisaren” ideia ez da ulertu behar gerra eta bakearen arteko eremu neutro gisa. Aitzitik, gatazkaren forma espezifikoa da, eta bereizketa hori lausotu eta konfrontazioa etengabekoa bihurtzen du. Zibererasoek, finantza-presioek edo desinformazio kanpainek ez dute gerra ordezkatzen: gerra bera dira, beste bitarteko batzuekin egina.

Garapen teknologikoak joera horiek indartzen ditu, baina ez du haien izaera aldatzen. Dronek, doitasun handiko armek edo urrutiko esku-hartze gaitasunek indarra proiektatzeko moduak eraldatzen dituzte, eta interbentzio puntualagoak eta politikoki “kudeagarriagoak” ahalbidetu potentzia hegemonikoentzat. Hala ere, “kostu txikiago” horiek ez dira unibertsalak: zentro inperialistentzat bideragarriak diren heinean, periferian suntsiketa sozial eta material sakonagoak eragiten dituzte. Teknologiak, beraz, ez du gerra neutralizatzen; haren desoreka areagotzen du.

Gerra garaikidea ez da gatazkaren forma klasikoekiko haustura, fase berri batera egokituta dagoen forma baizik. Hain zuzen ere, konfrontazioa lausotu, luzatu eta sistemaren eguneroko funtzionamenduan integratzen duen fasea

Ondorioz, gerra garaikidea ez da gatazkaren forma klasikoekiko haustura, fase berri batera egokituta dagoen forma baizik. Hain zuzen ere, konfrontazioa lausotu, luzatu eta sistemaren eguneroko funtzionamenduan integratzen duen fasea. Gaur egungo gatazkek, askotariko forma hartu arren, logika bera jarraitzen dute. Hala ere, forma horiek ‒bereziki delegazio gerrak eta konfrontazio hibridoak‒ ez dira neutroak, ezta egonkorrak ere: tentsioak kanporatu eta kudeatzeko balio duten heinean, aldi berean, kontraesan berriak sortu eta metatzen dituzte, frikzio-iturri bihurtzen baitira. Horrenbestez, gaur egungo gerraren formek haren dinamika konplexuago eta ezegonkorrago bihurtzen dute, eta hurrengo faseetan agerikoago bihurtuko diren talken baldintzak prestatzen dituzte.

Delegazio bidezko gerren mugak eta gatazkaren birkonfigurazioa

Gerra delegazioaren bitartez garatzea ez da inperialismoaren kontraesanen irtenbide egonkorra, kontraesan horien kudeaketa forma espezifiko eta mugatua baizik. Aurreko ataletan ikusi dugun bezala, kapitalarentzat gerra ez da salbuespena, baizik eta metaketaren baldintzak berrantolatzeko tresna bat; eta inperialistek, konfrontazio zuzena saihesteko, lehia hori sarritan zeharkako formetan kanalizatzen dute. Hala ere, forma horrek berak bere baitan mugak ditu. Delegazio gerrek, konfrontazioa “kanporatzen” duten heinean, ezin dituzte beren jatorria diren kontraesanak desagerrarazi: aitzitik, lekualdatu, pilatu eta, azkenean, areagotu egiten dituzte.

Gonzalo Fiorek dioenez, gatazkaren forma horiek ezin dute sistemaren tentsioa baretu; kontrara, hurrengo talka zikloak prestatzen dituzte. Delegazio gerrek kapital metaketarako aukerak irekitzen dituzte ‒suntsiketa, berreraikuntza, baliabideen kontrola‒, baina aldi berean frikzioak sortu. Ez dira, beraz, soilik errentagarriak diren eszenatokiak; kostuak, ziurgabetasuna eta kontrol galerak ere sortzen dira.

Ikuspegi horretan sakonduz, frikzio horiek hainbat mailatan agertzen dira. Lehenik, maila ekonomikoan, gatazka luzeek baliabide materialen xahuketa dakarte, eta horrenbestez, hornidura-kateak eten eta merkatuen egonkortasuna kolokan jartzen da. Bigarrenik, maila politikoan, delegazio bidez jarduteak aliatuen menpekotasuna eskatzen du, baina mendekotasun hori inoiz ez da erabatekoa. Tokiko interes propioak garatzen dituzte, eta horiek ez datoz beti bat potentzia babesleen estrategiekin. Hirugarrenik, maila militarrean: gatazkak luzatu ahala, eskalada kontrolatzeko gaitasuna ahuldu egiten da, eta aurreikusi gabeko dinamikek protagonismoa hartzen dute.

Horrela, delegazio gerren kontraesana azaleratzen da. Alde batetik, gerra mota hori beharrezkoa da potentzia handientzat, konfrontazio zuzena saihesteko. Bestetik, forma horrek berak baldintza berriak sortzen ditu, kontrolatzeko gero eta zailagoak direnak eta tentsioa pilatzen dutenak. Ez da, beraz, egonkortasun mekanismo bat, ezegonkortasunaren kudeatzeko era bat baizik.

Suntsiketa materialak berreraikuntza-prozesuak irekitzen ditu, eta finantza-kapitalak, kredituaren eta zor publikoaren bidez, posizio nagusiak eskuratzen ditu. Aldi berean, baliabide estrategikoen kontrola berrantolatzeko, merkatu berriak irekitzeko eta dependentzia-harremanak sakontzeko baldintzak sortzen dituzte gatazka luzatuek. Horrela, gerra forma horiek bereziki funtzionalak izan daitezke kapital frakzio jakinentzat.

Horrez gain, industria militarrarekin lotutako kapital frakzioek ere etekin zuzenak lortzen dituzte, armamentuen ekoizpena eta hornidura etengabea eskatzen duten gatazka luzeen bidez. Bada, gerra delegazio bidez garatzen denean, ez da soilik konfrontazio politiko eta militarra kudeatzen; ekoizpen, finantzaketa eta berreraikuntza ziklo bat aktibatzen da, kapital jakin batzuentzat errentagarritasun-iturri bihurtzen dena.

Gatazka periferiko batean sortutako talkek erraz gaindi dezakete jatorrizko esparru lokala. Une horretan, zeharkako konfrontazioaren markoa estutu egiten da, eta potentziek gero eta modu zuzenagoan esku hartzeko joera hartzen dute

Hala ere, onura horiek ez dira orokorrak ezta egonkorrak ere. Ez dira, beraz, errentagarriak soilik diren eszenatokiak; kostuak, ziurgabetasuna eta kontrol galerak ere sortzen dituzte. Gatazkak luzatu ahala, baliabideen xahuketa, aliatuen autonomizazioa eta eskalada kontrolatzeko zailtasunak areagotu egiten dira, eta blokeentzat beraientzat frikzio-iturri bihurtu.

Delegazio gerren mugak agerian geratzen dira tentsio metatu horiek jauzi kualitatiboak eragiten dituztenean. Gatazka periferiko batean sortutako talkek erraz gaindi dezakete jatorrizko esparru lokala: azpiegitura estrategikoen aurkako erasoek, hornidura energetikoaren etenek edo potentzia handien interes zuzenei eragiten dieten gertakariek eskalada dinamika azkartzen dute. Une horretan, zeharkako konfrontazioaren markoa estutu egiten da, eta potentziek gero eta modu zuzenagoan esku hartzeko joera hartzen dute. Joera horrek ez du automatikoki eskalada zuzena eragiten, baina baldintza jakin batzuetan, bereziki tentsioa pilatzen denean, jauzi kualitatiboak eragin ditzake.

Ukrainako gerraren kasuak argi erakusten du dinamika hori. Urteetan zehar, delegazio bidez kudeatu zen gatazka. Hala ere, tentsio ekonomiko, militar eta politikoen metaketak marko hori gainditu zuen. Donbassen urte luzez hildakoak eragin ondoren, AEB eta EBren interbentzio zuzena ez zen haustura bat izan. Jokoan zeuden interes estrategikoak bermatzeko delegazio gerra nahikoa ez zenean, beste baldintza batzuetan eman zitzaion jarraipena aurreko faseari.

Antzeko joerak ikus daitezke beste agertoki batzuetan ere, non zeharkako mekanismoak gero eta gehiago uztartzen diren esku-hartze zuzenagoekin. Horrek erakusten du delegaziozko gerra ez dela azken fase egonkor bat, trantsiziozko forma bat baizik, eta azken horrek gatazkaren intentsitatea eta eskala handitzeko joera du.

Ondorioz, inperialismo garaikidean gerra ez da soilik askotariko formatan agertzen den fenomenoa; forma horien arteko tentsioak dira sistemaren dinamika bultzatzen dutenak. Delegazio gerrek, errentagarritasun aukerak sortzen dituzten heinean, aldi berean blokeen arteko konfrontazioa sakontzen dute. Horregatik, ez dira egonkortasun mekanismotzat hartu behar, kontraesanak metatzen dituzten dispositibotzat baizik, eta horien bidez sortzen dira inperialismoa fase berrietara igarotzeko baldintzak. Gatazkaren forma horiek, sistemaren tentsioa lekualdatu nahian, hurrengo talka zikloak prestatzen dituzte.

Estatu inperialista garaikideen funtzioa gerra kapitalistan
SARRERA

Komunikabideetan, gerra eta haren inguruko fenomenologia osoa aberrazio, akats diplomatiko edota interes indibidual hutsek mugituta jarduten duten lider autoritarioen gutizia gisa aurkeztu ohi da. Aitzitik, gerra agintari baten edo bestearen borondate indibidualetan oinarritzen dela proposatzen duen ikuspegiak aurrez aurre egiten du talka mundu mailako sektore industrial-militarraren hazkuntza sistematiko, planifikatu eta azeleratuarekin.

Halabeharraren emaitza izatetik urrun, gastu militarra funtsezko tresna ekonomikoa da kapital monopolistaren biziraupenerako. Stockholmeko bakerako ikerketaren nazioarteko institutuaren (SIPRI) datu berrienek era ezin hobean azaltzen dute fenomeno hori: 2024ean, mundu mailako gastu militarrak marka guztiak hautsi zituen eta 2,718 bilioi dolarrekoa izatera iritsi zen (2024ko balio konstantean), edo bestela esanda, 2.718.000.000.000 dolar urte batean; balio errealetan %9,4ko igoera 2023koaren aldean. Horrek esan nahi du Gerra Hotza amaitu zenetik urte arteko jauzirik handiena izan dela.

Estatu Batuak dira, inongo zalantzarik gabe, joera militarista horren buru; izan ere, 997.000 milioi dolarreko gastua erregistratu dute, hau da, %5,7ko urte arteko hazkundea, eta 2027rako 1,5 bilioi dolarreko zenbatekora iristeko aurreikuspenak egin dituzte. Bestalde, Europako blokea (Europar Batasuneko herrialdeak eta Erresuma Batua) 422.734,8 milioi dolarrera iritsi da, hau da, aurreko ekitaldiarekin alderatuta, %13,5eko igoera izan du.

Gerra agintari baten edo bestearen borondate indibidualetan oinarritzen dela proposatzen duen ikuspegiak aurrez aurre egiten du talka mundu mailako sektore industrial- militarraren hazkuntza sistematiko, planifikatu eta azeleratuarekin

Europako kasua bereziki paradigmatikoa da ilustratzeko gerrak interes estrategikoa duela, indar militarraren erabileraz haratago. Izan ere, oraintsuko armatze-hazkundeak argi uzten ditu kapitalismo garatuan gerra ezinbestekoa egiten duten mekanismo nagusietako bi.

Lehenik eta behin, potentziek haien posizio inperialistari eusteko duten premia, posizio hegemoniko hori nahitaezko baitzaie haien kapitala balorizatzeko; hori periferia globalaren kontura egiten dute, hain zuzen ere, Hego Ameriketako, Afrikako eta Asiako hegoaldeko zenbait erregioren kontrolaren eta erauzketaren bitartez. Egiturazko menderakuntza-borondate hori, zeina historia modernoan egoera zenbatezinetan egiaztatu den, argi eta garbi konfirmatu zen duela gutxi Municheko Segurtasun Konferentzian, non eta Marco Rubioren parte-hartzean, eta gainera, agintari politikoen eta enpresari europarren multzo zabal baten txaloaldia jaso zuen.

Bigarrenik, eta ez garrantzi gutxiagokorekin, berrarmatze orokortu horrek gainbeheran dagoen Europako arlo industrial bat indarberritzeko premia larriari erantzuten dio. Zorra eta inbertsio publikoa era masiboan arlo militarrera bideratuz, estatuak erreskate ekonomikoaren motor gisa jokatzen du, kontinenteko goi burgesiaren neurrira diseinatutako balorizazio ziklo berri bat prestatzeko. Funtsean, instituzioetatik bultzaturiko berregituratze kapitalistarako estrategia bat da, zeinak, neurri batean, Estatu Batuetako eredua imitatzen duen eta, are, 2024ko Draghi Txosten txalotuan jada argi eta garbi zehazten hasita zegoen.

Estatu Batuetan, gobernuak monopsonio (erosle bakar) baten gisan jokatzen du, guztiz itxia den oligopolio baten irabazi-marjinak bermatzeko: 2020 eta 2024 artean, soilik bost kontratistak (Big Five deitzen zaien horiek) bereganatu zituzten 771.000 milioi dolar Pentagonotik. Europan, zentralizazio prozesu berdin-berdina gertatzen ari da: Ukrainako gerrak bultzaturik, Europako gastu militarra %17 hazi zen (693.000 milioi dolarreraino), eta aldi berean instituzio komunitarioek ReArm Europe plana sustatu dute, baita antzeko beste ekimen batzuk ere; plan horren helburua 800.000 milioi euro mugiaraztea da, zor bateratua jaulkitzearen bitartez, Europako oinarri industrial militarra berregituratzeko eta blindatzeko.

Berrarmatzeak gainbeheran dagoen Europako arlo industrial bat indarberritzeko premia larriari erantzuten dio

Ekialde Ertainean, gastu militar osoa %15 hazi zen (243.000 milioi dolarreraino), Israelek izugarri bultzatuta. Haren aurrekontu militarra oso denbora laburrean %65 handitu zen, 46.500 milioiraino (barne produktu gordinaren %8,8ra iritsiz, munduko bigarren kargarik handiena). Gastu erraldoi horrek ahalbidetzen du Gazan eta Libano hegoaldean lurrak desjabetu eta suntsitu ahal izatea, eta orain, gainera, ia eskualde osora hedatzen hasi dira prozesu horiek.

Era berean, Hegoalde Globaleko tokiko burgesiek eta estatuek kapital militarra erabiltzen dute baliabideen barne kontrolerako eta gizarte errepresiorako: Mexikok %39 handitu zuen bere gastua (16.700 milioi dolar) Guardia Nazionala eta Itsas Armada finantzatzeko, “krimena borrokatzeko” kanpainapean; finean, barne militarizazio prozesu bat. Myanmarren, gastuak %66ko jauzi izugarria izan zuen (5.000 milioi dolar) barne gatazken kontrako gerrari eusteko. Kasu horietan guztietan, ezegonkortasunaren aurrean jabetza kapitalistaren ordenari eusteko berme fisikoa dira armak.

2024ko datuen arabera, begi bistakoa da NATOko 32 kideek gastua handitu zutela (1.506 bilioi dolar, guztiak batuta), eta zenbait potentziak, esaterako Txinak, euren armategia modernizatzen jarraitzen dutela (314.000 milioi dolar, %7ko igoera; era berean, Japoniak gastu militarra %21ean handitu du, nahiz eta herrialdearen ekonomia txikitzen ari den). Berrarmatze orokortu eta koordinatu hori ez da defentsarako erabaki isolatuen batura, ezpada kapitalismo global bati emandako erantzun sistemikoa, zeinak errentagarritasun arazoak konpondu ezinik, era estrukturalean baliatzen baitu ekonomia belikoa.

Hurrengo lerroetan, Ipar Atlantikoko Tratatuaren erakundea osatzen duten bi bloke nagusiek kapital metaketaren logikaren alde gerra-ahaleginak bideratzeko erabiltzen dituzten zenbait mekanismo aztertuko ditugu. Egungo krisi kapitalistaren testuinguruan, bereziki bizkortuta ikusten da logika hori.

1. Estatu Batuak

1.1 Testuinguru historikoa, gobernuaren monopsonioa eta kapital metaketa

Estatu Batuetako sistema estatuaren aparatuarekin korapilatuta dauden irabazi asmoko korporazio komertzialen sare baten gainean eraikita dago. Gerra Hotza amaitu ondoren, 1993ko “Azken Afaria” izenarekin ezaguna den ekitaldi historikoan AEBko Gobernuak armagintzako industria-exekutiboei jakinarazi zien ezinezkoa zela sektoreko enpresa guztiei eustea, eta izugarrizko kontzentrazio prozesua bultzatu zuen (l. irudian ikus daiteke). Gaur egun, 2026ko Defentsa Nazionalerako Estrategiak erabat hausten du joera horrekin; izan ere, oraingo joeraren arabera, “fabrika gudu zelaia bezain esanguratsua izan daiteke”, eta industria-oinarria biziberritzea hartu du helburu nagusitzat.

Estatua monopsonio gisa

Estatu Batuetako sistema estatuaren aparatuarekin korapilatuta dauden irabazi asmoko korporazio komertzialen sare baten gainean eraikita dago

Industria hori biziberritzeko mekanismo nagusia Defentsa Departamentuaren eskuraketen (procurement) eta ikerketa, garapen, proba eta ebaluazioaren (RDT&E) kontuen bidezko aurrekontu esleipena da.

Merkatu horretan, Gobernuak monopsonio posizioa dauka; hau da, abangoardiako gaitasun militarren legezko erosle bakarra da, eta horrek erabateko boterea ematen dio. 2000. urte fiskalean I+Gren arloko eskuraketak egiteko finantzaketa konbinatua 100.000 milioi dolar ingurukoa izan zen termino konstanteetan, eta 2024. urte fiskalerako, aldiz, promulgaturiko defentsa-aurrekontuak guztira 910.000 milioi dolar batu zituen[1].

1. irudia. Estatu Batuen ohiko gastu militar zuzenaren eboluzio absolutua eta urtetik urterako aldaketa

2026. urte fiskalerako aurreikuspenek erakusten dute estatuaren esku hartzea eskala handiko gerra bateko ekonomiari dagokiona dela. 2026rako aurrekontuak, guztira, 961.000 milioi dolar batu ditu (848.300 milioi arautu gabeko aurrekontuan eta 113.300 milioi gastu finko eta derrigorrezkoen aurrekontuan). Horrek esan nahi du inbertsio zorroa Defentsa Departamentuaren finantzaketa osoaren %40rainokoa dela eta 384.300 milioi dolarrera iritsi dela.

Hazkunde horri One Big Beautiful Bill Act (OBBBA) legedi berria promulgatu izana gehitu zaio. Legedi horrek 150.000 milioi dolar gehigarri sartu ditu sektore zehatzetan, eta, horrela, defentsarako gastua bilioi bat dolarreko mugaren gainetik jarri du. Funts horiek modu honetan banatzen dira:

·Itsasontzigintza: 29.000 milioi dolar.

·Misilen aurkako defentsa, munizioak eta azpiegitura, eta ostatua: ·25.000 milioi dolar eremu bakoitzean.

·Itsasertzeko Guardia: 23.000 milioi dolar.

·Adimen artifiziala eta eskifaiarik gabeko sistemak: 16.000 milioi dolar.

·Disuasio nuklearra: 15.000 milioi dolar.

·Indo-pazifikoko operazioak: 12.000 milioi dolar.

OBBBA legedi berriaz gain, duela gutxi 200.000 milioi dolarreko sorta gehigarri bat eskatu zaio Kongresuari, Irango gerra dela eta.

Oligopolioa: Big Five-en hegemonia

Kapital-itsaso horren banaketak agerian uzten du zeinen muturrekoa den Estatu Batuetako industrian gertatzen ari den kontzentrazioa, bai eta klaseen polarizazioan duen eragina ere. Hornitzaileen dibertsifikazioari buruzko diskurtso ofizialak gorabehera, sistemak kapital intentsiboaren eskala bat behar du, eta eskala horri oligopolio batek baino ezin dio eutsi. Estatistika-datuak argigarriak dira: 2020. eta 2024. urte fiskalen artean, enpresa pribatuek 2,4 bilioi dolar jaso zituzten guztira Pentagonoaren kontratuetan, hau da, epe-muga horretan Defentsako Departamentuak arautu gabeko gastuaren %54 inguru.

Dirutza ikaragarri horretatik, 771.000 milioi dolar (maila federalean kontrataturiko guztiaren ia herena) Big Five izenarekin ezagutzen diren bost enpresek bereganatu zituzten. Metaketa korporatibo horren aukera sozialaren kostuaren neurria adierazteko, nahikoa da esatea AEBko Gobernuak bost enpresa pribatu horietan inbertitu zuela diplomaziara, garapenera eta nazioarteko laguntza humanitariora bideratu zuenaren halako bi baino gehiago (356.000 milioi dolar) bosturteko horretantxe.

1.2 Estatuaren arrisku kapitala

Oligopolioko kontratista handiek (Big Five enpresak) menperatutako ekosistemaren eta eskuraketen araudi federalaren (FAR) zurruntasuna saihesteko, Silicon Valley epizentro komertzialek bezain arin eta haien logika beraren pean funtzionatzen duten entitate berezituak diseinatu ditu AEBko Gobernuak. Haien helburua da likidezia injektatzea startups deiturikoak sustatzeko; horretarako, Estatuak bere gain hartzen du banku komertzial pribatuak lehen instantzian saihesten duen lehenengo ikerketa-faseen finantza-arriskua.

2. irudia. DIU mekanismoaren finantzaketa 2023 eta 2026 artean

In-Q-Tel (IQT): Inteligentzia Agentzia Zentralak (CIAk) ezarri zuen 1999an, eta formalki, inbertsio estrategikoko enpresa independente eta irabazi asmorik gabeko gisa funtzionatzen du. Haren helburu nagusia ez da finantza-itzulkin tradizionala, baizik eta teknologia disruptiboak azkartzea eta sektore pribatutik sektore publikora transferitzea, segurtasun nazionaleko arkitekturan integratzeko 36 hilabete baino lehenago. IQTk sistematikoki bermatua du boto-eskubiderik gabeko behatzaile eserleku bat berak inbertitzen duen enpresa bakoitzeko administrazio kontseiluan, eta horrek etengabeko ikuskaritza eta zuzendaritza teknologikorako ezkutuko gaitasuna bermatzen ditu.

Haren finantzaketa urtean 60 milioi dolar ingurukoa den arren, haren egiturazko balioa daukan aparteko eragin biderkatzailea da (signaling effect): IQTren hasierako inbertsio batek ukaezinezko berme-zigilu gisa jokatzen du, eta ehunka milioi dolar erakartzen ditu automatikoki arrisku kapital pribatu tradizionaletatik.

Defense Innovation Unit (DIU): 2015ean jarri zen martxan, eta haren sorrerako asmoa berrikuntza komertzialeko nukleoetan txertatzea zen, teknologia zibil helduetara iritsi ahal izateko, ohiko ikerketa militarrean lortu ezin den abiaduran. 2. irudian ikus daitekeen moduan, lehia geopolitikoak egokitzapen bizkorragoa exijitzen zuen heinean, kapital fluxua biderkatu egin zen. Epe laburrean, helburu legegilea da DIU unitatea 1.000 milioi dolarretik gorako kapital masa izango duen potentzia bihurtzea.

Office of Strategic Capital (OSC): 2022an ezarri zuten, eta haren zeregina “kapital pribatua teknologia kritikoetara erakarri eta goratzea” da, Estatuaren laguntzari eutsiz hazi fasetik hasita BPGan kontsolidatu arte (seed to GDP).
Zuzeneko maileguak, mailegu bermeak eta laguntza teknikoa emateko aginpidea du. Palanka-efektuko tresnarik indartsuenak hauek dira: SBICCT ekimena (2023), zeinak funts bakoitzeko 175 milioi dolarreko palanka-efektua ematen duen, eta ekipoen finantzaketa, zeinak 10 milioi eta 150 milioi dolar bitarteko mailegu zuzenak ahalbidetzen dituen fabrikazio komertzialeko instalazioetarako. Kongresuak 984 miloi dolarreko mailegu muga baimendu zuen ahalegin horretarako.

Erro-finantzaketa (SBIR eta STTR): Sorrera-mailan, Gobernuak milaka mikroenpresa eta enpresa txiki eta ertain sostengatzen ditu programa horien bidez. 2022. urte fiskalean, agentzia federalek 4.730 milioi dolar inbertitu zituzten guztira (4.120 milioi SBIRen eta 618,3 STTRen). Historikoki, inbertsio horren zatirik handiena Defentsa Departamentutik dator, urtean 1.000 milioi dolar baino gehiago bideratzen baititu sistematikoki ikerketa-funts horietara.

Estatu Batuetako armagintzaren ekoizpen ahalmen ikaragarriari eustea ezin da soilik barne eskariaren mende egon

Laburpen gisa, arrisku kapital sare zabal horren bitartez, Estatuak oso-osorik sozializatzen du ikerketaren eta garapenaren finantza-arriskua. Funts publikoei esker, teknologiek heldutasun maila eta bideragarritasun teknikoa lortzen dutenean, sektore militarreko talde handiek enpresa txiki horiek bereganatzen dituzte edo haien produktuak lizentziatzen dituzte, eta, era horretan, irabazien pribatizazioa bermatzen dute eskala industrialean.

1.3 Diplomazia hertsagarria eta esportazioak

Estatu Batuetako armagintzaren ekoizpen ahalmen ikaragarriari eustea ezin da soilik barne eskariaren mende egon. Ikerketaren eta garapenaren kostu itzelak amortizatzeko, estatuak eskaera kanpora atera beharra dauka. Puntu horri dagokionez, gobernu federalak arrisku kapitalaren erosle edota inbertsore gisa jokatzeaz gain, salmenta globalen sustatzaile gisa ere jarduten du, bere hegemonia diplomatikoa erabiliz merkatuak ziurtatzeko. Hedatze komertzial hori funtsezko bi mekanismoren bidez egituratzen da instituzionalki: Foreign Military Sales (FMS) eta Foreign Military Financing (FMF).

3. irudia. FMS programari lotutako salmenten bitartez eskuratutako irabaziak

Foreign Military Sales (FMS): gobernutik gobernurako mekanismo zorrotz bat da. Nazio aliatuek ez dute gerrarako ehiza-hegazkinik edota misil sistemarik erosten korporazioekin zuzenean negoziatuz; horren ordez, akordio formala (LOA) sinatzen dute AEBko Gobernuarekin. Estatu iparramerikarrak berak erosten die materiala bere kontratista pribatuei, eta, gero, bezeroa den herrialdeari transferitzen dio. Maila estrategikoan eta ekonomikoan, horrek mendekotasun harreman bat inposatzen du arlo logistikoan, mantentze-lanetan eta softwarea eguneratzeko; ondorioz, material hori erosi duten herrialdeak harrapatuta gelditzen dira hamarkada luzez. 3. irudiak eta horri lotutako datuek argi erakusten dute zenbaterainoko balioa eskuratzen den maila internazionalean: hiru urteko batez besteko higikorrak argi erakusten du egiturazko jauzia; izan ere, 55.900 milioi dolarretik (21-23 zerga-aldia) 83.600 milioi dolarrekoa izatera pasa da (22-24 zerga-aldia), eta horrek esan nahi du %49,6ko hazkunde garbia egon dela atzerriko kapitalaren xurgapenean. 2020tik 2024rako bosturtekoan, NATOko 32 herrialde kideek soilik 141.120 milioi dolarreko balioa zuten salmentak metatu zituzten. Salmenten datu-taulak argi uzten ditu hainbat aliaturen partaidetza masiboak; hala nola, Polonia (29.050 milioi USD), Australia (23.310 milioi), Alemania (17.360 milioi), Kanada (10.252 milioi) eta Saudi Arabia (7.616 milioi).

Foreign Military Financing (FMF): FMS salmentarako administrazio bidea bazen, FMF erakundeak dirulaguntzak ematen ditu zuzenean. Hala, FMFk estatubatuarrek ordaindutako zergak baliatzen ditu itzuli behar ez diren dirulaguntzak (grants izenekoak) emateko edota gobernu atzerritar “lagunei” maileguak emateko. Hala ere, nazioarteko “laguntza” hori legezko agindu zorrotz batek baldintzatzen du: dirua soilik erabil daiteke enpresa estatubatuarrei armak, zerbitzuak eta formazioa erosteko. Termino makroekonomikoetan, FMFk dirulaguntza zirkular gisa funtzionatzen du: Estatuak bere zerga-oinarritik aberastasuna ateratzen du, diru hori atzerriko nazio bati uzten dio nominalki, eta hark, kontratuak derrigortuta, berehala itzultzen du kapitala AEBko armagintza oligopolioko diru-kutxa korporatiboetara. FMFren oinarrizko aurrekontu erregularra urtean 6.000 milioi dolar ingurukoa bada ere, kopuru hori txiki geratzen da azken aldiko larrialdiko jabetze osagarrien ondoan. Esaterako, 2023ko urriko gertakizunen ondoren, Israeli emandako laguntza militarra 18.000 milioi dolarretik gorakoa izan zen urte bakar batean, eta Ukrainari eskainitako segurtasun laguntza (2022-2025) 65.000 milioi dolarreko kopuru harrigarrira iritsi da.

FMSren eta FMFren arkitektura konbinatuak erakusten du diplomazia hertsigarria eta armen esportazioa gainbalioaren gauzatzea kanpora eramateko estatu-tresnak direla

Laburtuz, FMSren eta FMFren arkitektura konbinatuak erakusten du diplomazia hertsigarria eta armen esportazioa gainbalioaren gauzatzea kanpora eramateko estatu-tresnak direla. Aliatuak produkzioa bereganatzera behartuz, eta zorpetze publikoa periferiako erosketak finantzatzeko erabiliz, AEBk bere monopolio nazionalen eskala-ekonomiak bermatzen ditu.

1.4 Saiheste burokratikoa eta larrialdiko botereak

AEBko Gobernuak ondo baino hobeto daki bere eskuratze lege estandarrek, Eskuraketen Araudi Federalaren (FAR) menpean egituraturik egonik, mugatu egiten dutela sarritan kapitala injektatu eta balorizatu ahal izateko behar den abiadura. Desadostasun instituzional horiek saihesteko, Estatuak legezko saiheste mekanismoak eta botere betearazleak erabiltzen ditu, eta modu zuzenean esku hartzen du ekonomian, defentsa-produkzioa lehenesteko eta blindatzeko.

Other Transaction Authority (OTA): beste transakzio batzuetako agintaritzak legez lotesleak diren kontratazio tresnak dira, zeinak eskuratze lege eta araudi federal (FAR) gehienetatik aske dauden. Mekanismo horren pizgarririk garrantzitsuena da enpresei haien jabetza intelektualaren eskubideak gordetzeko ahalmena ematen diela. 2024. urte fiskalean, Defentsa Departamentuak OTArentzat zituen betebeharrak, prototipoak garatzeko, 16.000 milioi dolarretik gorakoak izan ziren. Gainera, prototipo batek arrakasta eduki eta gero, eskala handiko “ekoizpenerako OTA” baterako zuzeneko transakzio bat egiten da, eta adibidez, 2024an bakarrik, 2.000 milioi dolarreraino iritsi zen. Araudi federaletatik kanpo jardutean, gobernuak galdu egiten du kontratisten benetako kostuak sistematikoki gainbegiratzeko eta mozkin tarteak ikuskatzeko ahalmena.

Defense Production Act (DPA), III. titulua: defentsa ekoizpenaren legeak (APD) ekonomia pribatuan esku hartzeko aparteko botereak ematen dizkio presidenteari. Zehazki, III. titulua sistematikoki erabiltzen da defentsarako funtsezkotzat jotzen diren eta merkatu librearen presiopean porrot egingo luketen industria nazionalak ezartzea, hedatzea, babestea edota lehengoratzea finantzatzeko. Haren kuantifikazioak kapital zuzeneko injekzioak erakusten ditu; hala nola 3.200 milioi dolar COVID-19ari erantzuteko (182 konpainiatan banaturik), 100 milioi lur arraroetako imanetan, edota 50 milioi arma hipersonikoetarako material konposatuetan. 2026. urte fiskalerako, DPA legearen III. tituluaren peko kontuak 2.000 milioi dolar inguruko aurrekontu baliabide totala erabili ahal izango du.

Zerga-salbuespenak eta subsidio periferikoak

Lehia askearen edo karga fiskal arruntaren menpe egon beharrean, sektore industrial-militarrak zerga-ingeniaritza estraktiboa darabil Altxor Publikotik zuzeneko errentak erauzteko.

Zerga-ingeniaritza estraktiboa: OBBBA lege berriak I+G nazionaleko gastuen berehalako kenkari osoa berrezartzen du 2025etik aurrera; horrela, urtean 31 milioi dolar baino gutxiagoko diru-sarrera gordinak dituzten enpresei kenkari hori atzera eginezko moduan aplikatzeko aukera ematen die 2022-2024 urteetarako (174. sekzioa). Emaitza: I+G inbertsio berrietarako zerga tasa marjinal efektiboa (METR) -%30,3koa da, eta inbertsioa zorrarekin finantzatzen bada, tasa efektiboa -%47,2ra iristen da.

Laguntza periferikoak: Export-Import Bank izenekoak (EXIM) erabilera bikoitzeko teknologien eta defentsaren inguruko sektoreen finantza-arriskua diruz laguntzen du. Bestalde, gobernuak erregai fosilen industriari eusten dio kenkari fiskalekin eta zuzeneko dirulaguntzekin, zeinak urtean 10.000 milioi eta 52.000 milioi
dolar artekoak izatera iristen diren. Energiaren prezio baxuei era artifizialean eutsita, estatuak defentsarako oinarri industrialaren funtzionamendu-kostu nagusietako bat ezabatzen du.

1.5 Egituraren sintesia

Aurreko ataletan azaldutako finantza- eta legegintza-arkitekturaren azterketak garbi erakusten du estatuak arlo militarrean duen rol aktiboa. Estatu Batuetako datuek adierazten dutenez, XXI. mendeko sektore industrial-militarrak, funtsean, korporazio publiko-pribatu erraldoi gisa funtzionatzen du, zeinetan estatuak sistematikoki bere gain hartzen dituen ikerketa-, kapitalizazio- eta salmenta-arriskuak, eta, aldi berean, irabaziak oso errotuta dagoen oligopolio batean pribatizatzen dituen. Horrekin batera, oligopolio horrek estatuak ematen dion ikuspegi estrategikoaren arabera jarduten du.

I+G inbertsio berrietarako zerga tasa marjinal efektiboa (METR) -%30,3koa da, eta inbertsioa zorrarekin finantzatzen bada, tasa efektiboa -%47,2ra iristen da

Honako eskema honetan, estatuak zenbait fasetan edo eremutan duen parte hartze maila laburtu nahi izan da, eta zenbatetsitako balioak eman dira, atal osoan zehar aipaturiko zati bakoitzean mekanismo ekonomiko bakoitzak zer pisu hartzen duen kalkulatuta[2].

2. EUROPA

Ongizate estatuaren ereduaren bilaketak eta klase ertainen sustapenak bultzaturiko “erlaxazio-aldi” baten ondoren, gero eta gordinagoa den inperioen arteko lehiaren aurrean, Europak bere mekanismo instituzional guztiak martxan jarri ditu kontinentea berrarmatzeko eta berrindustrializatzeko. Estatu Batuetan ez bezala, hainbat eta hainbat mekanismo ekonomiko iragankor abiatu dira estatuz gaindiko finantzaketa eredu bat ezartzeko.

2.1 Kapitala zuzenean injektatzeko mekanismoak

Zuzeneko finantzaketa

Europako Defentsa Funtsak (EDF) ia 8.000 milioi euroko hornidura jaso zuen: 2.700 milioi ikerketara bideratu zituzten, eta 5.300 milioi gaitasunen garapenera. Sare zibilaren kooptazioa sistematizatzeko, EUDISek Bruselako arrisku kapitalaren enpresa gisa jarduten du, 2.000 milioi eurorekin (336,6 milioi bereganatu ditu, EDFren %31 2025ean); eta horri FAST tresna gehitzen zaio, 150 milioirekin, likidezia injektatzeko eta atzerriko kapitalek startup estrategikoak eros ez ditzaten.

Estatu Batuetako datuek adierazten dutenez, XXI. mendeko sektore industrial-militarrak, funtsean, korporazio publiko-pribatu erraldoi gisa funtzionatzen du

Bakea sustatzeko Europako funtsak (EPF), nahita diseinatu zena Europar Batasuneko Tratatuko 41(2) artikulua saihesteko aurrekontuz kanpoko mekanismo gisa, 170.000 milioi euro baino gehiagoan igo zuen bere muga. Dirulaguntzen eskema zirkular erraldoi bat balitz bezala jarduten du: ekipoen emaitzak egiten dituzten estatuei diru-itzulketa partziala bermatzen die, eta armategiak hustera, eta kontratu berriak egitera bultzatzen ditu. Blokeo politikoak saihesteko, Hungariako betoa kasu, aktibo subirano errusiar geldiarazien mozkinen %90 konfiskatzea baimendu zen (2024an 1.500 milioi eta 2025erako 2.000 milioi injektatuz), eta ULCM mekanismoa egituratu zen, 18.100 milioi euroko ezohiko zorra jaulkiz.

Dirulaguntzak eta salbuespenak

Korporazioek egindako inbertsioa berreskuratzen dela ziurtatzeko, ASAPek (500 milioi euro) ekoizpenaren eskaintza fisikoa diruz laguntzen du, eta EDIRPAk (310 milioi) erosketa bateratuen eskaria diruz laguntzen du. Epe ertainean, EDIP programak 1.500 milioi euro mobilizatzen ditu, eta SEAPak sortzen ditu; egitura horiek nazioarteko organizazio estatusa hartzen dute, eta horrek BEZaren %20ko eta zerga berezien salbuespen masiboak ekartzen ditu.

Ongizate estatuaren ereduaren bilaketak eta klase ertainen sustapenak bultzaturiko “erlaxazio-aldi” baten ondoren, gero eta gordinagoa den inperioen arteko lehiaren aurrean, Europak bere mekanismo instituzional guztiak martxan jarri ditu kontinentea berrarmatzeko eta berrindustrializatzeko

Berrarmatzeko mega-planaren ardatz eraldatzailea SAFE tresna da, zeinak 150.000 milioi eurorainoko maileguak injektatzeko asmoa baitu. EBk bonu arruntak jaulkitzen dizkie gobernuei 45 urterainoko amortizazio epearekin. Horien inpaktuak Europako gastu arrunteko erritmoaren %25 gainditzen du, eta zenbait potentziak onura jasotzen dute, hala nola Poloniak (43.700 milioi euro), Errumaniak (16.700 milioi), Frantziak eta Hungariak (16.200 milioi) eta Italiak (150.000 milioi).

Europako Inbertsio Bankuaren biraketa (EIB)

Banku komertzialen ESG araudiak zuzentzeko, EIBk (Europako Inbertsio Bankua) bere estatutu mugak desegin zituen, eta muga orokorra marka guztiak hautsi zituen 100.000 milioi euroko zenbatekora igo zuen 2025erako. Kopuru horretatik, %4,5 (4.500 milioi euro) oso-osorik segurtasun- eta defentsa-sektorera bideratzea erabaki zen, eta, horrela, 2024an emandako 1.200 milioiak ia laukoiztu egin ziren.

2.2 Lege aldaketak, aparteko ahalmenak eta planak edota politika aldaketak

Erregulazioak eta industria-estrategiak

Defence Readiness Omnibus paketeak funts zibilen hautagarritasuna (Cohesion, Horizon Europe), aldatu zuen “erabilera bikoitzeko” teknologiak finantzatzeko. Esparru horrek ingurumen-burokrazia desegin du, eta korporazio militarrei 42.500 eta 51.300 milioi euro bitarteko zuzeneko aurrezki proiektatua eragingo die 2026tik 2036ra bitarteko hamarkadan. Arrakasta politikoa tokiko ekosistema zibila xurgatzean datza; Euskadin (4.000 milioi euro baino gehiagoren hartzailea), ITP Aero enpresak funts “berdeak” bahitzen ditu industria militarra indartzeko, Clean Aviation programan (700 milioiz hornitua) parte hartzearen bitartez.

Bakea sustatzeko Europako funtsak (EPF), nahita diseinatu zena Europar Batasuneko Tratatuko 41(2) artikulua saihesteko aurrekontuz kanpoko mekanismo gisa, 170.000 milioi euro baino gehiagoan igo zuen bere muga

Industria-estrategiak (EDIS) nahitaez bete beharreko helburuak ezartzen ditu: erosketen aurrekontu nazionalen %50, gutxienez, Europako hornitzaileei bideratzea (%60, 2035rako), eta Europakoak ez diren osagaiak %35era mugatzea (Buy European). Horrez gain, EDIP araudiak larrialdi ahalmenak ezartzen ditu, eta, ondorioz, krisi egoeretan, industria-kontratistek eskaera militarrei lehentasuna eman behar diete, dituzten konpromiso zibilen gainetik.

ReArm Europe eta Readiness 2030

Egitasmo horrek hurrengo hamarkadan 800.000 milioi euro mobilizatzeko helburua dauka. Ezin denez zuzeneko hain zerga-bilketa handirik egin, zor bateratua (SAFE) erabiltzen da, eta ihes klausula nazionala deritzona aktibatzen da.
Horren ondorioz, gastu militarra defizitaren mugen barruan konputatzetik salbuetsita geratzen da, 650.000 milioi eurorainoko eremu fiskal artifizial bat sortuz, zeinak estatuei monopolio militarraren alde zorpetzeko askatasun osoa ematen dien.

2.3 Militarismoaren egitura sendotzea, mugak eta gizarte ongizatearen hondatzea

Behin betiko kontsolidazioa 2028.-2034. aldirako urte anitzeko finantza-esparruan (MFP) gauzatuko da. Lehiakortasunerako Europako Funts berriaren barruan (409.000 milioi euro), 130.700 milioi bideratuko dira oso-osorik defentsarako eta espaziorako, hau da, guztizkoaren ia herena (%31,96), eta aurreko zikloaren oinarria halako hamar.

“Autonomia estrategikoa” bilatu arren, Estatu Batuekiko mendekotasuna saihetsezina da. Europak FMS kanal estatubatuarraren bitartez eginiko erosketek %89ko igoera ikaragarria izan zuten 2021 eta 2022 artean. Bestalde, Europako industriak ekoizpen zurruntasun handia eta ito guneak dauzka; likidezia masiboki injektatzeak inflazio sektorial larriagoa dakar, besterik gabe.

Produkzio modu kapitalistaren pean gerra ez da anomalia bat, ez diplomaziaren porrota, ezta saihestu ahal den tragedia bat ere; egiturazko beharrizan saihetsezina da

Benetako kostua langile klaseak hartuko du bere gain, bizi baldintzak okertuko baitzaizkio. Berrarmatze hori zorraren bidez finantzatzeak bonu subiranoak ezegonkortuko ditu: Alemaniako Bund-ak oinarrizko 40 punturainoko (%2,9) igoerak izan ditzake, eta horrek modu katastrofikoan igoko lituzke diferentzialak (spreads), bai eta zorraren kostua ere periferian. Barne produktu gordinaren %1 eta %2 artean hezkuntzatik, osasungintzatik eta trantsizio berdetik oligopolio militarrerantz mugitzea aukera-kostu suntsitzailea da, eta aberastasunaren transferentzia-mekanismo erregresibo ikaragarria.

3. Ondorioak

Produkzio modu kapitalistaren pean gerra ez da anomalia bat, ez diplomaziaren porrota, ezta saihestu ahal den tragedia bat ere; egiturazko beharrizan saihetsezina da. 2024ko kopuru errekorrak, 2,718 bilioi dolarreko gastu militar globalarekin, ez dira mundu irrazional baten isla, ezpada errentagarritasun errukigabearen logikapean jarduten duen sistema batena. Joko taula horretan, estatuen zeregina –eta, bereziki, NATO osatzen duten estatuena, 1,506 bilioi dolarren edo munduko gastuaren %55en erantzuleak baitira– erabat desmitifikatua geratzen da. Estatu kapitalista modernoa ez da denon ongizatea zaintzen duen arbitro neutrala, burgesia monopolistaren metaketa bermatzeaz arduratzen den komite exekutiboa baizik.

Produkzio modu kapitalistaren pean gerra ez da anomalia bat, ez diplomaziaren porrota, ezta saihestu ahal den tragedia bat ere; egiturazko beharrizan saihetsezina da

Egindako analisiak agerian utzi du estatuak elkarri lotuta dauden bi formatan hartzen duela bere gain rol hori, eta bi forma horiek ezinbesteko bihurtzen dute gerra.

Estatua merkataritza- eta lurralde-inperialismoaren bermatzaile gisa: kapitalismoa, metaketa eta zentralizazioa funtsezko ezaugarri dituen heinean, sistema hedakorra da, eta, ondorioz, nahitaez inperialista da haren fase gorenean. Foreign Military Sales (FMS) eta Foreign Military Financing (FMF) programen bitartez, Estatu Batuek egiten duten diplomazia hertsatzailea adibide ezin hobea da ikusteko nola estatuak bere hegemonia erabiltzen duen herrialde aliatuak eta periferikoak behartzeko haren industria nazionalaren gehiegizko produkzioa beregana dezaten.

Gerraren aldeko gerra (estatua errentagarritasun kapitalistaren gordetzaile): kapital pribatuaren eraketa gelditu egiten denean, irabazi tasak erortzeko duen joeragatik, gerrak merkatu artifizial bat sor dezake. Sektore industrial-militarra hustubide ezin hobea da: suntsitzeko, biltegiratzeko edota zaharkitutzat jotzeko ondasunak ekoizten ditu. Mega-zorpetzearen bidez, NATOko estatuek teknologia-arriskuak sozializatzen dituzte haien enbrioi faseetan. Estatu Batuetan, hori oligopolioaren Big Five direlakoetan kontzentratzen diren 771.000 milioi dolarretan ikusten da; Europan, berriz, zor bateratuaren bidez 800.000 milioi euro baino gehiago mobilizatzeko plan bortitzean, eta 130.700 milioi soilik defentsa eta espaziora bideratuta 2028-2034 aurrekontu-ziklorako esleipenean. Zifra horietatik eta jada hain errentagarriak ez diren beste sektore batzuetatik egindako kapital-mobilizazio guztitik eta defentsa-sektore osoaren mozkin izugarrietatik ondorioztatu daiteke sakrifizioa baino gehiago, gerra-ekonomiak interes argia pizten diola kapitalari dezelerazio edo krisi garaian.

KONTSULTAGAI INTERESGARRIAK

U.S. Department of Defense. (2025). 2025 National defense strategy of the United States of America. U.S. Department of Defense.

Draghi, M. (2024). The future of European competitiveness: A competitiveness strategy for Europe. European Commission.

Stockholm International Peace Research Institute. (2025). SIPRI military expenditure database.

Costs of War. (n.d.). Costs. Watson Institute for International and Public Affairs, Brown University.

Mattick, P. (1959). Economics of the war economy. American Socialist, 6(4).

Vranken, M. (2023). Fanning the flames: How the European Union is fuelling a new
arms race. Transnational Institute (TNI) & European Network Against Arms Trade (ENAAT).

OHARRAK

[1]Grafikoan eta testu barruan ageri diren zifrak desberdinak dira grafikoan gauzatutako gastua ageri delako eta testuan, berriz, aurrekontua aipatzen delako.

[2]Proportzioak zenbatetsi egin dira; izan ere, ez dago mekanismo bakoitzaren zenbateko zehatzik urte bererako. Balioak doitu egin dira, oinarri hartuta 2022 eta 2025 artean ezagutzen ditugun datuak.

Kapital militar pribatuaren arkitektura
1. nola jokatzen du industria militarrak?

Sektore militarrarekin lotutako merkatuak, nahiz eta kapitalaren oinarrizko dinamikatik ez diren inolaz urruntzen ‒eta gainera, jarraian ikusiko den gisa, muturrera arte erreproduzitzen dituzten‒ beste sektoretan aurkitzen zailak diren baldintza bereziak dituzte. Portaera ezohiko hori kontratista nagusiek jasaten duten monopsonio egoeratik dator, batez ere, sektoreak duen garrantzia estrategikoaren ondorioz. Horrela, krisi garaian beste sektore batzuk erreprodukziorako beharrezko irabazi-tasak mantentzeko gai ez diren bitartean, sektore militarra posizio pribilegiatuan geratzen da. Izan ere, hala estatuek, nola kapital pribatuek sektore horretara jotzen dute.

2024 urtean, munduko gastu militarrak %9,4 egin zuen gora urtebetean. Estatu Batuetan 80ko hamarkadako lehen urteetatik igoera handiena izan zen. Garai horretan, Reagan buru zen eta bi urtean defentsa gastuak ia %50 handitu ziren. Gorakada berri horrekin, eta aurreko urtearekin alderatuta %2,5eko beste igoerarekin, mundu mailako gastu militarra 2,718 bilioi dolarrekoa izan zen 2025ean. Kapital-injekzio horren ondorioz, munduko karga militarrak, batez beste, munduko Barne Produktu Gordinaren (BPG) %2,5 gainditu zuen. Bolumen oso horretatik, Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko (NATO) 32 estatu kideek 1,506 bilioi dolar bildu zituzten; hau da, planeta osoko gastu militar guztiaren %55 inguru.

Krisi garaian, beste sektore batzuk erreprodukziorako beharrezko irabazi-tasak mantentzeko gai ez diren bitartean, sektore militarra posizio pribilegiatuan geratzen da. Izan ere, hala estatuek, nola kapital pribatuek sektore horretara jotzen dute

Baliabideen mobilizazio zabal horren erdigunean, enpresa pribatu gutxi batzuen esku dagoen industria dago, kapital publiko zein pribatuekin finantzatua. Krisi kapitalista garaian gerraren industria zein errentagarria eta irabazizkoa den ikusteko, ez dago Stockholmeko Bakerako Ikerketarako Nazioarteko Institutuaren (SIPRI) datuei begiratzea besterik; izan ere, sektoreko 100 enpresa nagusien ‒sektoreko merkatu-kapitalizazioaren %95eraino bereganatzen dutela kalkulatzen da‒ armen salmentagatiko eta zerbitzu militarrengatiko diru-sarrera agregatuak 679.000 milioi dolarreko errekor historikora iritsi ziren 2024an. Horrela, azken hamarkadan %26ko hazkunde erreala sendotu zuten.

Sektoreko irabazien igoera handiaren kausa batzuk (zenbait askoren artean) honako hauek dira: Alemanian, zor nazionala etetearen bitartez onartzen da berrarmatze militarretarako 100.000 milioi euroko funts berezia. Horren ifrentzua dugu estatuak, presio demografiko gero eta handiagoaren pean, programa sozial eta osasun-programetara funts publikoen %58 bideratu behar izatea. Israelen, Nagel Batzordeak gomendatutako igoera historikoek defentsa-aurrekontu garbia 2025eko BPGaren %5,2ra igo dutela; horrela, gastu zibilaren eta zerbitzu sozialen proportzio zuzena desplazatu da, bai eta gerra-kostuen ondorioz zorraren eta BPGaren arteko erlazioa %68,6ra igo.

Zifra horiek agerian uzten dute apustu argi bat dagoela; batetik, estatuen aldetik, euren ekonomia sustatzeko mekanismo estrategiko gisa, azken instantzian gerraren negozio moduan laburtu daitekeenaren bitartez; eta bestetik, finantza-sektoreko zein industria-sektoreko mota guztietako kapital pribatuen aldetik, epe labur, ertain eta luzean errentagarritasun ekonomikoa ateratzeko asmoz.

2. Metodologia

Industria militarraren sektore pribatuaren dimentsioa irudikatzeko, arreta berezia jarri da NATOko herrialdeek eta aliantzakoak ez diren aliatu estrategikoek (Israel, Japonia, Hego Korea eta Australia) osatzen duten esparruan, eta azken hazkunde aldiko zifrak aztertu dira (zehazki, 2014-2025 urteen artekoak).

Kapitalaren hedapenaren eta kontratu-esleipenen jarraipena taxonomia ekonomiko estandarizatuaren bidez egituratu da; nagusiki, Ipar Amerikako Industria Sailkapenerako Sistemako (NAICS) kodeak erabiliz. Arreta berezia jarri zaio 3364 kodeari (Produktu eta pieza aeroespazialen fabrikazioa) eta Industria Sailkapen Estandarreko Kodeei (SIC). Diru-sarrera agregatuei, aurrekontu subiranoei eta korporazioen kapital-esleipenei buruzko metrika finantzario guztiak 2024ko dolar estatubatuar (USD) konstanteetan aurkeztu dira, kanbio-tasen aldakortasunak eragindako distortsioak arintzeko. Armen nazioarteko transferentzia kuantifikatzeko, SIPRIren Joera Adierazlearen Balioa (TIV) erabili da, gobernuen baimen ofizialen balio finantzario nominalekin osatuta.

3. Gerra-merkatuaren kuantifikazioa

3.1 Diru-sarrera agregatuak eta garapena

Armagintza-industrian zuzenean eragiten duten erraldoiak aztertzean, nabarmentzen den
lehen ezaugarria eredua bera da: monopsonioak ‒edo, bestela, estu araututako oligopsonio batek‒ definitutako eredu ekonomiko ezohiko baten pean jarduten du industriak. Horretan, estatua da arma-sistema amaituen erosle (ia) bakarra, enpresa militar pribatu batzuekin batera (PMC sigla ingelesekin ezaguna). Kontratazio publikoarekiko akoplamendu horrek, praktikan, “balio seguru” bihurtzen du sektorea, aurrekontu infinituek babestua; aldi berean, estatu-aparatu bat gehiago bihurtzen du orientazio estrategikoari dagokionez.

1. irudia. sektore militar pribatuko etekinen, natoko herrialdeen defentsa-gastuaren eta haien bpgaren arteko konparazioa

1. irudiak immunitate estrukturala erakusten du. Bertan, enpresa nagusien diru-sarreren eta defentsa-gastuen arteko zuzeneko korrelazioa ikus daiteke; era berean, bi aldagai horiek independentzia handiagoz jokatzen dute erakundea osatzen duten herrialdeen BPG globalarekiko. Izan ere, munduko 100 enpresa nagusien etekinen eta NATOren defentsa-gastuaren arteko korrelazio-maila alderatuz gero, 0,9539ko Pearson-en r-a lortzen da; horrek adierazten du bi joerek ia portaera bera dutela. Aldiz, NATOko herrialdeen BPGa defentsa-gastuarekin alderatzean, 0,8979ko balioak lortzen dira; horrek erakusten du badagoela korrelazio positiboa, baina ez aurreko kasuan bezain estua.

Kontratazio publikoarekiko akoplamenduak, praktikan, “balio seguru” bihurtzen du sektorea, aurrekontu infinituek babestua; aldi berean, estatu-aparatu bat gehiago bihurtzen du orientazio estrategikoari dagokionez

Horrek guztiak zera adierazten du: nazioarteko ekonomiak irabazi-tasaren beherakadari lotutako fluktuazioak eta beherakada sistemikoak jasan arren, armagintzako negozio-bolumenak etengabeko hedapenari eutsi diola gobernu atlantisten aurrekontuen eskutik. 1. taulan, aztertutako aldagai bakoitzaren balioak ere ikus daitezke, guztiak milaka milioi dolarretan.

Era berean, konparazio azkar baten bidez ikus daiteke 2024an top 100ak bereganatutako 679.000 milioi dolarrek adierazten dutela NATOren aurrekontu-militar osoaren (1,506 bilioi dolar) %45 inguru industria-oinarri pribatuaren erpinerantz bideratzen dela zuzenean.

NATOren aurrekontu-militar osoaren (1,506 bilioi dolar) %45 inguru industria-oinarri pribatuaren erpinerantz bideratzen da zuzenean

Top 100eko enpresen barruko kontzentrazio- maila ere esanguratsua da. Industria-piramidearen muturrean kontratista nagusien oligarkia bat dago; horiek aurrekontu subiranoak banatzeko lehen mailako bide gisa jarduten dute, eta, aldi berean, ezin dute biziraun aurrekontu horiek gabe. 2. irudiak erakusten du lehenengo 10 enpresa pribatuek diru-sarrera guztien %60 baino gehiago bereganatzen dutela; horien artean, Boeing, Lockeed Martin eta RTX enpresek %31,2 eskuratzen dute hiruren artean.

Horrez gain, ikus daiteke defentsa-sailen aurrekontuekiko dependentzia maila (funtsean, kontratu publikoak) nabarmena dela kasu ia guztietan. Berriz ere, top 10aren kasuan, 3. irudian ikusten denez, enpresa bakar bat da gai sektore publikotik datozen diru-sarreren tasa %50etik behera jaisteko (Boeing-en kasua), eta hori bere hegazkingintza zibilaren adarrari esker lortzen du.

1. taula. Top 100 arma kontratisten etekinen, NATOko herrialdeen BPG metatuaren eta 2014-2024 aldirako NATOko herrialdeen defentsa-gastuaren arteko bilakaera

2. irudia. Munduko arma-kontratista nagusien diru-sarreren banaketaren osaera

3.2 Errentagarritasuna

Azken hamarkadan (2024 arte) defentsa-sektoreak eta aeroespazialak %17,27 inguruko irabazi-marjina gordina eta %4,96 inguruko irabazi-marjina garbia sortu ditu. Irabazi-marjina hori kontserbadorea irudi badezake ere teknologia-konpainia handiak azken urteotan izaten ari diren hazkunde esponentzialeko prozesuaren errentagarritasun neurrigabearen aldean, industria astun komertzialarena baino nabarmen handiagoa da, eta egonkorragoa denboran; automobilgintzak, adibidez ‒industria-sektore nagusietako bat izanik‒, %2,53ko batez bestekoa baino ez du lortu garai berean.

3. irudia. Munduko kontratista nagusien diru-sarrera osoen eta aurrekontu publikoetatik datozen diru-sarreren arteko konparazioa

Izan ere, eragile nagusiek %10 eta %14 arteko ustiapen-marjina egonkorrak mantendu dituzte. Lockheed Martinek, adibidez, %14,29ko irabazi-marjina jakinarazi zuen 2019an; 2024 amaierarako %9,87ra arte estutu zen, materialen inflazioaren eta hornidura kateko frikzioaren ondorioz.

Orain arte aipatutakoari jarraituz, defentsa-sektorearen barruko errentagarritasuna kontratazio publikorako marko legalak baldintzatzen du funtsean, eta prezio finkoko kontratuen eta gehitutako kostuen kontratuen artean oszilatzen du. 2024ko urte fiskalerako, Amerikako Estatu Batuetako Defentsa Sailak 145.000 milioi dolar eskatu zituen Ikerketa, Garapen, Proba eta Ebaluaziorako (RDT&E), eta horrela, gobernu federaleko I+Gko aurrekontu-agintaritza osoaren %60,8 bereganatu zuen.

Europan, Europako Defentsa Funtsak (EDF) 7.300 milioi euroko aurrekontua bideratu du (2021-2027). 2024-2025 zikloetan soilik, EDFk 1.065 milioi euro esleitu zizkien I+G militarreko lankidetzako 62 proiekturi. Esaterako, Airbus buru duen ENGRT II proiektuak (borroka-helikopteroak) EBren ia 100 milioi euroko ekarpena du; Navantiak koordinatutako NEREUS itsas gerrako proiektuak 45 milioi euro jasotzen ditu; eta Estoniako Milrem buru, iMUGS2 gisako lurreko sistema autonomoek ia 50 milioi euro bereganatzen dituzte komunitate-funtsetan. Guztira, EBko 27 estatu kideen defentsako I+G gastua %20 igo zen, 2024an 13.000 milioi eurora iristeraino.

Azken hamarkadan enpresek zorra jaulki zuten bonu korporatiboen merkatuan akziodunei ordainketak finantzatzeko, ekoizpen-gaitasuna handitzeko berrinbertitu beharrean; hori, gainprodukzio-krisi baten sintoma da

Arrisku teknologikoa blindatzeari esker, industriak lehentasun osoa eman ahal izan dio, modu errazean, inbertitzaileentzako etekin finantzarioari. Kapitalaren hedapenaren analisiak agerian uzten duenez, hamarkada batean zehar, defentsako hamar kontratista nagusiek 240.000 milioi dolar bideratu zituzten dibidenduetara eta akzioen berrerosketara. Datu horren alderdirik kritikoena da ordainketa hori epe berean sortutako Diru-fluxu Libre (FCF) osoaren (223.000 milioi dolar) gainetik egon zela. 17.000 milioi dolarreko defizit horrek muturreko finantzariotzea erakusten du: enpresek zorra jaulki zuten bonu korporatiboen merkatuan akziodunei ordainketak finantzatzeko, ekoizpen-gaitasuna handitzeko berrinbertitu beharrean; hori, bestalde, gainprodukzio-krisi baten sintoma da jada.

3.3 Gerra burtsa-pizgarri

Defentsaren finantzariotzeak sektoreko akzioak transmutatu ditu: historikoki aldakortasun-baxuko eta dibidendu egonkorreko babestzat hartzen baziren ere, gaur egun hazkunde handiko aktibo bihurtu dira. Kotizatutako 30 konpainia nagusien merkatu-kapitalizazio bateratuak 1,5 bilioi dolar gainditzen ditu. Aeroespazio eta defentsako Burtsan Kotizatutako Funtsen (ETF) kopuruak gorakada itzela izan du, 2022an 4 izatetik 2024an 27 izatera pasatu baita, guztira 35.000 milioi dolar baino gehiago kudeatu baitituzte aktiboetan.

Merkatu eraginkorraren hipotesiak adierazten duenez, akzioen prezioek berehalakoan jasotzen dute eskuragarri dagoen informazio guztia. Armagintza-sektorean, talka geopolitikoen aurrean balorazio-doikuntza berehalakoak dakartza; horrela, subiranotasuna bermatzeko ezinbestekoa den berrarmatzeak etorkizunean sortuko duen kutxa-fluxuak aurreikusten dira. 2014-2024 aldiko
azterketa ekonometriko sakonek estatistikoki esanguratsuak diren “errendimendu anormalen” existentzia balidatzen dute.

2023ko urriko Gazako genozidioak Ukrainako gerrak baino efektu zehatzagoa baina era berean zorrotza izan zuen, eta Israelgo industriaren balorazioak eta diru-sarrerak izugarri igo zituen; Elbit Systems, IAI eta Rafael enpresek %13 eta %23 arteko igoerak izan zituzten arma-sarreretan

2014an Euromaidan gatazkek mundu-mailako defentsa enpresengan %50,6ko eragin positiboa izan zuten; 2022ko otsailean Ukrainian eskala handiko gerra hasi izanak sektorearen historia modernoko birbalorizazio bortitzena eragin zuen; hasierako egunetan %12 arteko hazkunde-anomaliak erdietsi ziren eta munduko defentsa-konpainien %81,4 arteko hazkundea eragin zuen. 2023ko urriko Gazako genozidioak efektu zehatzagoa baina era berean zorrotza izan zuen, eta Israelgo industriaren balorazioak eta diru-sarrerak izugarri igo zituen; Elbit Systems, IAI eta Rafael enpresek %13 eta %23 arteko igoerak izan zituzten arma-sarreretan aireko defentsa sistema eta munizio eskaerari erantzuteko. Esan gabe doa Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurka berriki izandako gerrak ere gorabeherak eragin dituela industria militarraren alde, baina haren ondorioak ez dira kontuan hartu honako analisi hau egiterako garaian.

Aipatutako mugimenduen ondorioz, sektoreari dedikatutako indizeek aparteko etekina eman zieten akziodunei. Azken aldian, iShares U.S. Aerospace & Defense (ITA) ETFak urteko %41,55eko errendimendua erregistratu zuen; era berean, Europako defentsa-akzioen saskiek indize zabalak sistematikoki gainditu zituzten, besteak beste, STOXX Europe 600. Horrek agerian uzten du akzio militarrek burgesiaren sektore batzuen interesa piztu dezaketela, dituzten berehalako finantza-ondorioengatik.

4. Industria-sektorearen osaera

4.1 Oligopoliorako joera

Sektore militarreko aktore nagusiak ez daude gaur egungo joera nagusietatik salbuetsita, eta, merkatu-kuoten kontzentrazioaren analisian ikus zitekeen gisa, monopoliorako joera da nabarmenena. Hautatze-bidezko kontratazio-ereduak, espezializazio tekniko handiarekin eta inbertitutako kapitala birbalorizatzeko zailtasun gehigarriarekin batera, prozesua bizkortzen du: ikuspuntu kapitalista batetik beren burua era egokian erreproduzitu ezin duten enpresak gutxi batzuek xurgatzea. Horrek guztiak estatuak, modu planifikatuan, aukera-sorta txiki bat bermatzea dakar; aukera horiek estatuak berak finkatutako interesei soilik erantzungo diete, eta gainerako guztiak desagerrarazten ditu. Horren erakusgarri dira 2. taulan ikusten diren fusio eta erosketa handiak, guztiak 2018 eta 2024 artean gertatutakoak, eta sektorearen hazkunde handieneko garaiarekin bat egiten dute.

4.2 Azpikontratazioen labirintoa

Kontratista nagusiek defentsako balio nominalik handiena eskuratzen dute; aldiz, fabrikazioaren gauzatze fisikoa bigarren eta hirugarren mailako hornitzaile-sare zabal eta oso zatitu baten mende dago baldintzarik gabe, eta hornitzaile horiei buruzko informazioa lortzea zailagoa izan ohi da.

Kasu horretan, kapital erreproduktiboaren hedapenaren jarraipena taxonomia ekonomiko estandarizatuen bidezko karakterizazioan oinarritu da; batez ere, Ipar Amerikako Industria Sailkapenerako Sisteman (NAICS) eta Industriaren Sailkapen Estandarrerako Kodeetan (SIC). Kode horiek, dituzten alborapenak gora-behera, irudi orokor bat bistaratzeko tresna baliagarriak izan daitezke.

Defentsa-fabrikazioaren domeinu nagusia NAICS 3364 kodearen pean biltzen da (Produktu eta pieza aeroespazialen fabrikazioa). Kode horrek Amerikako Estatu Batuetako 7.417 merkataritza entitate barnebiltzen ditu, NATOren hornidura-katearen nukleoa osatzen dutenak. Hona hemen multzo industrial-militarrean presentzia handiena duten kodeak:

Horrez gain, kode paraleloek ‒hala nola SIC 3812 (Bilaketa, Detekzio eta Nabigazio Sistemak), SIC 3829 (Neurtze Gailuak) eta SIC 8748-76 (Defentsa Kontratistak)‒ elektronikako domeinu kritikoak biltzen dituzte.

2. taula. 2018-2024 urteen arteko enpresa militar nagusien erosketa eta fusio nagusiak

Monopsonioaren ezaugarri zehatzek azpikontratatutako agenteen jarrera ere zehazten dute. Normalean, bigarren mailako hornitzaileen kasuan, lehen mailako eragileekiko dependentziak identifikatzen dira; horrela, sektoreak dituen interes zorrotzen katea luzatu egiten da.

Hala ere, Amerikako Estatu Batuen kasuan behintzat, eragile handien inguruan dabiltzan behe-mailako hornitzaileen kantitateak beherakada nabarmena izan du; bai fabrikazioa erregulatzen duen zurruntasunagatik, bai enpresa nagusiek zuzenean xurgatzen dituztelako.

Gaur egun sektore militarrarentzako horniduran parte hartzen duten 221.286 enpresa daudela estimatzen bada ere (horietatik %74, hau da, 163.987, enpresa txiki gisa sailkatuta), enpresa txiki horien parte-hartzea %40 baino gehiago uzkurtu da 2011tik

Ildo horretatik, gaur egun sektore militarrarentzako horniduran parte hartzen duten 221.286 enpresa daudela estimatzen bada ere (horietatik %74, hau da, 163.987, enpresa txiki gisa sailkatuta), enpresa txiki horien parte-hartzea %40 baino gehiago uzkurtu da 2011tik.

Bizirik dirauen erdiko estratuaren pisu espezifikoa ulertzeko, erakusgarri gisa, diru-sarreren %10 baino gehiago erabilera militarretik lortzen duten osagai-fabrikatzaile eta teknologia-enpresa nagusietako batzuk identifikatu dira. 3. taulak NATOren hornidura-kateko funtsezko eragileen metrika finantzarioak erakusten ditu:

4.3 Gardentasun-legala

Industria-jarduerek eta horien neurketek enpresek sektore militarrean duten parte-hartzeari buruzko ideia orokor bat ematen badute ere, mekanismo ugari dago sektore horri eusten dioten logistika- eta finantza-sareen benetako tamaina ezkutatzeko. NATOko herrialdeen gardentasun sistema-publikoek hutsuneak dituzte, segurtasun nazionalaren aterkipean interes korporatiboak babesteko diseinatutakoak.

4.3.1 Erregistro publikoetako hutsuneak eta lege-ezkutuak

Estatu Batuetan, Eskuraketa Datuen Sistema Federala (FPDS) gobernuaren kontratazio-datuen konpentsazio-ganbera nagusia da. FPDSk lehen mailako aktore handiei (besteak beste, Lockheed Martin edo General Dynamics) esleitutako milaka milioi dolarren inguruan ikusgarritasuna eskaintzen badu ere, ez du baliozko informaziorik ematen kapitalak hornidura-katearen beheko geruzetarako bidean duen kaskada-fluxua arakatzeko orduan.

3. taula. Bigarren mailako industria enpresa nagusiak

Lege-blindatzeari dagokionez, kontratistek prezio-ereduak, etekin-marjina zehatzak eta euren hornitzaileen identitate teknikoak ezkutatzen dituzte Defentsarako Eskuraketa Araudi Federalaren Eranskinari (DFARS) eta Informazio Askatasunaren Legearen (FOIA) 4. salbuespenari esker. Hornitzaile-katea identifikatzeko FOIA eskaera aurkezten denean, agentzia federalek 4. salbuespena erabili ohi dute sistematikoki, beheko geruzetako hornitzaileen jatorri teknikoa eta prezio-egiturak agerian uzteak kontratista nagusiari “kalte lehiakor nabarmena” eragingo liokeela argudiatuz; horrela, informazio hori “sekretu komertzial” edo “informazio patentatu” gisa legalki blindatzen da.

Europar Batasunean, gardentasun falta estrukturala da eta akordio mailan dago formalizatua. Merkatua sistematikoki zatikatzen da estatu kideek Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren (EBFT) 346 (1)(b) artikuluko salbuespena argudiatzen dutenean. Xedapen horri esker, gobernuek defentsa kontratuak merkatuaren arauetatik kanpo utz ditzakete, baldin eta horiek zabaltzea “segurtasun-interes funtsezkoen” aurkakotzat jotzen bada. Praktika horren erantzun matematiko gisa, European Centre for International Political Economy erakundeak egindako ikerketek kalkulatzen dute Tenders Electronic Daily (TED) datu-baseak ‒EBko kontratazio publikorako datu-baseak‒ defentsako gastu errealaren %10 inguru besterik ez duela jasotzen; gainerako %90a aurrez argitaratu gabeko prozedura negoziatuetara desbideratzen da.

4.3.2 Paradisu fiskalak eta offshore egiturak defentsan

Diru-sarrera masiboak aurrekontu publikoetan oinarritu arren, jarduera konprometituenak ezkutatzeko deslokalizazioa erabiltzen duten mekanismoak aurkitzen dira.

EBko kontratazio publikorako datu-baseak defentsako gastu errealaren %10 inguru besterik ez du jasotzen; gainerako %90a aurrez argitaratu gabeko prozedura negoziatuetara desbideratzen da

Industriak sasienpresak (shell companies), holding sozietateak eta filialak erabiltzen dituzte zerga-tasarik gabeko edo oso txikiko jurisdikzioetan ‒nagusiki Kaiman uharteak, Bermudak, Luxenburgo, Birjina uharte britainiarrak (BVI) eta Maurizio‒ errentagarritasun handiagoa lortzeko zerga-ordainketatik salbuetsiz, bai eta euren jardueren trazabilitatea lausotzeko ere.

Kazetari Ikertzaileen Nazioarteko Partzuergoak (ICIJ) filtratutako datuetan oinarritutako mundu mailako ikerketek (Panama Papers eta Paradise Papers, adibidez) jarduera mota horrekin lotutako kasurik adierazgarrienetako batzuk erakusten dituzte:

Nahiz eta Europako mailan ondorioak neurtu ditzakeen informazio-iturririk ez eduki, aipatutako datuen hasierako azterketa akademikoek agerian uzten dute, adibidez, Alemaniako multinazionalen %82k filialak dituztela paradisu fiskaletan, eta euren irabazi globalen %9 inguru jurisdikzio horietara bideratzen dutela.

5. Finantza-sektorearen osaera

Gerraren merkatuak bermatu dezaken finantza-errentagarritasunak finantza-ekosistema handi bat erakartzen du; ekosistema hori, duen errotze maila altuagatik, sektoreari ezinbestekoa zaio bere irabazi-tasa mantentzeko. Horrez gain, ikusten da armagintza finantzatzen duten eta horretaz aberasten direnak ez direla estatuak soilik, kudeaketa pasiboko funtsen, arrisku-kapitaleko enpresen eta itzaleko inbertsio-ibilgailuen sare bat baizik.

4. irudia. Sektore militarreko finantza-kapitalaren osaera

4. irudian ikus daitekeenez, finantza-kapitalak hartzen duen forma nagusia akzio-partaidetza da (guztizkoaren %69), eta 660.000 milioi dolarreko balio estimatua du (armagintzako industria-enpresetan soilik); ondoren, tarte handiz, maileguak daude, guztizkoaren %19. Horrez gain, armagintza-industriari eusten dioten 12 finantza-erakunde nagusiak AEBkoak dira, eta horien artean soilik partaidetzaren %50 baino gehiago biltzen da.

5.1 Akziodunak

Mendebaldeko kontratista handien akziodun-egitura inbertsio-funts instituzionalek guztiz kontrolatuta dago, zehazki, “Hiru Handien” mende: Vanguard, BlackRock eta State Street. Kudeatzaile horiek indexatutako funts zabalak eta Burtsan Kotizatutako Funtsak (ETFak) eskaintzen dituzte; azken horiei dagokienez, defentsara bideratutako kopurua 2022ko 4tik gaur egungo 27ra igaro da.

Kapital-bolumen agregatuei erreparatuz gero, industria militarreranzko fluxua esanguratsua da. Global Alliance for Banking on Values (GABV) erakundeak bildutako datuen arabera (4. taulan agertzen dira), hiru kudeatzaile horiek dira munduko zerrendaburuak arma-ekoizle diren enpresetan (modu zuzenean) inbertsio gehien egiten dutenen artean; ondoren, jarraian erakusten diren funtsak datoz.

Banakako funtsei dagokionez, esposizioa era berean nabarmena da. Esaterako, Vanguard Total Stock Market Index Fund (VTI) erraldoiak bere zorroaren %4,69 bideratzen du kontratista militarretara; hori inbertsio-ibilgailu bakar batean 94.670 milioi dolar txertatzearen balio bera dauka. Era berean, BlackRocken funts handiek (hala nola iShares Russell 1000 ETF) eta State Streetenek (adibidez, SPDR Portfolio S&p 500
Griwth ETF) kontratista militarrekiko esposizioari eusten diote, eta hori, sistematikoki, zorroen %3 eta %5 izan ohi dira.

4. taula.Inbertsio-funts nagusiak eta armagintza-enpresetarako esposizio agregat

Lockheed Martin Corporation enpresaren kasuan, adibiderik paradigmatikoenetako bat, inbertitzaile instituzionalak enpresaren kapital osoaren %71,31 ingururen jabe dira. 5. taulan agertzen diren bost akziodun nagusien banakapenak agerian uzten du kapital pasiboaren erabateko nagusitasuna.

Kontzentrazio hori milimetrikoki errepikatzen da gainontzeko oligopolioan. Northrop Grumman Corporation enpresaren kasuan, 1.960 jabe instituzionalek 126,3 milioi akzio kontrolatzen dituzte, eta lehenengo bost inbertitzaileen artean %35 baino gehiago banatzen dute.

Europako eszenatokian, finantzaketak itxuraz zorrotzagoa den ESG (Ingurumena, Gizartea eta Gobernantza) araudiaren pean jarduten dute; aseguratzaile handiek (besteak beste, Munich Re eta Swiss Re) ustezko politika murriztaileak ezartzen dituzte. Hala ere, praktikan murrizketa horiek ez direla existitzen ikus daiteke. 2024. urterako soilik Europako hamar eragile garrantzitsuenen inbertsioen balio hurbilduak erakusten dira 6. taulan.

5. taula.Lockheed Martin Corporation enpresaren inbertitzaile nagusiak

Aurkeztutakoez gain, eredu zertxobait desberdin bat jarraitzen duten enpresak azpimarratu behar dira, besteak bestea, Allianz aseguru-etxe alemaniarra. Horrek nabarmenki zor-militarraren jabetzaren alde egiten du (2.720 milioi euro bonutan) akzio-kapitalen aldean (109 milioi euro). Nahiz eta ez den mekanismorik ohikoena, eredu horrek aukera ematen die Europako instituzioei zor-merkatu instituzionalaren bidez armamentuaren garapenerako kapitala txertatzeko; horrela, erregimen gatazkatsuetara armak esportatzen dituzten enpresen akziodun zuzen izateari lotutako ikusgarritasuna eta ospe-arriskua saihesten dute.

6. taula.Europako funts nagusiak eta sektore militarraren finantzaketa agregatua

5.2 Maileguak eta zorra

Narratiba publikoak oker suposatzen du gobernuko aurrekontuek zuzenean, erraztasunez eta aldez aurretik ordaintzen dituztela armagintza-gastuak, baina ereduak sarritan maileguak eta kapital-aurrerakinak behar izaten ditu; horrela, finantza-sektoretik errentagarritasuna erauzteko bide berriak irekitzen dira.

Nahiz eta ez den mekanismorik ohikoena, eredu europarrak aukera ematen die Europako instituzioei zor-merkatu instituzionalaren bidez armamentuaren garapenerako kapitala txertatzeko; horrela, erregimen gatazkatsuetara armak esportatzen dituzten enpresen akziodun zuzen izateari lotutako ikusgarritasuna eta ospe-arriskua saihesten dute

Industriaren muturreko finantzariotze-maila agerian geratzen da korporazioek beren kapitala nola esleitzen duten aztertzean. Aurrez ikusi denez, industriak sistematikoki gehiago gastatzen du bere inbertitzaileak saritzen, bere operagarritasun industrialak berak sortzen duena baino.

Diru-fluxu Librearen (FCF) erabilerari buruz egindako azterketa baten arabera, hamar urteko aldian (2014-2024), mendebaldeko hamar defentsa-kontratista nagusiek 240.000 milioi dolar ordaindu zituzten dibidenduetan eta akzioen berrerosketan. Zifra horren alderdirik kritikoena da aldi berean 223.000 milioi dolarreko Diru-fluxu Libre osoa gainditu zuela. 17.000 milioi dolarreko defizit horrek adierazten du industriak akziodunentzako itzulkinak
lehenesten dituela, autofinantzatutako kapitalaren gastuen (besteak beste, fabrikak handitzearen) aurretik; ondorioz, konpainia horiek Wall Street-i ordainketak egiteko etengabe zor-korporatiboa jaulki behar izaten dute. Defentsako aurrekontu subiranoen berme inplizituak babestutako
kreditu-kalifikazio bereziak dituztenez, enpresok baldintza oso onuragarrietan jaulki dezakete zorra; horrela, modu agresiboan parte hartzen dute 2024an 2,216 bilioi dolar jaulkitzera iritsi zen AEBtako bonu korporatiboen merkatuan.

Arreta berriz Europako bankuetan jartzen badugu, kontratista handiei maileguak emateko orduan partaidetza-maila handia dutela ikus daiteke. 2021eko urtarrileko eta 2023ko abuztuko tartean soilik, Europako 20 hartzekodun nagusiek 36.100 milioi euro eman zizkieten korporazio horiei mailegu sindikatuetan eta zorra harpidetzeko zerbitzuetan. 7. taulan 8 garrantzitsuenak agertzen dira.

Horrez gain, maileguetara mugatu beharrean, agerian geratzen da harpidetza-zerbitzuen (underwriting) erabilera zabala ere, 21.100 milioi euroko baliokoa. Hortaz, argi dago Europako banku handiek bitartekari kritiko gisa jarduten dutela; defentsa-enpresei bonu korporatiboak jaulkitzen laguntzen diete, ondoren inbertitzaile instituzionalek edo funts pasiboek eros ditzaten, besteak beste, Allianz edo UBS enpresek.

5.3 Kotizatu gabeko kapitala eta arrisku-kapitala

Merkatu publikoak erraldoien (esaterako, Vanguard eta BlackRock) domeinua badira, hornidura-katearen oinarria modu ezkutuagoan xurgatzen ari dira kotizatu gabeko kapitalak (private equity, PE) eta arrisku-kapitalak (venture capital, VC). Burtsak kotizatzen duten enpresak ez bezala, kotizatu gabeko kapitala konpainia pribatuetan egiten diren inbertsioei dagokie, partaidetza zuzenak eskuratuz; eskuarki, haien kudeaketaren kontrola hartzeko helburuarekin.

2020 eta 2025 artean, sektore aeroespazialean kotizatu gabeko kapitalak babestutako munduko inbertsio guztien %83 Estatu Batuetako enpresetara bideratuta zeuden. PE motako enpresa handien estrategia merkatuaren kontzentraziora bideratu da nabarmenki azken urteetan. Hainbat azterketek adierazi dutenez, enpresa horiek integrazio bertikala deiturikoa gauzatzen dute: diru-sarreren mendekotasun handia duten osagai espezializatuen ekoizleak identifikatzen dituzte, zorpetze-maila handia erabiliz (palanka-efektua) eskuratzen dituzte, eta maila ertaineko plataformetan finkatzen dituzte, irabazi handiagoko kontratu federalen truke lehiatzeko.

2021eko urtarrileko eta 2023ko abuztuko tartean soilik, Europako 20 hartzekodun nagusiek 36.100 milioi euro eman zizkieten zenbait banku europarri mailegu sindikatuetan eta zorra harpidetzeko zerbitzuetan

Ondorengoak dira 2022 eta 2024 artean kotizatu gabeko kapitalaren funts aktiboenak:

Paraleloki, arrisku-kapitala nagusiki “erabilera bikoitzeko” teknologiak finantzatzen ari da, softwareak definitutako gerran indarrez sartzeko. Historikoki, startupek porrot egiten zuten “heriotzaren haran” ezagunean ‒prototipoa garatzen zenetik Pentagonoak ekoizpen-kontratuak esleitu arteko diru-sarrerarik gabeko tartean‒. Gaur egun, arrisku-kapitalak babestutako enpresa horiei erosketa-burokrazia tradizionalaren zati handi bat saihesteko bidea ematen dieten mekanismoak daude, esaterako, Other Transaction Authorities (OTA) delakoak.

Haustura horren paradigma bi kasu nabarmenki mediatiko dira. Anduril Industries eta Palantir Technologies.

Lehena, Anduril, 2024 defentsa-inbertsio errondarik handienean 1500 milioi dolar bildu zituen. Adimen artifizialeko sistemengatik eta munizio inguratzaileengatik baloratua, 950 milioi dolarreko diru-sarrera militarrak lortu zituen, funtzionalki software-kontratista nagusi natibo gisa jardunez.

7. taula.Europako banku nagusiak sektore militarreko maileguetan 2021 eta 2023 artean

Era berean, Palantir Technologies enpresak bere merkataritza-arkitektura aprobetxatu zuen azkar hedatzeko; izan ere, jakinarazi duenez, bere 2.860 milioi dolarreko diru-sarrera osoaren %55 inguru zuzenean datoz inteligentzia militarrari eta helburuak finkatzeko IAri lotutako gobernu- eta defentsa-kontratuetatik. Azken urteetan, enpresak hainbat polemikari egin
behar izan die aurre. Errepikakorrena, Estatu Batuetako Immigrazio eta Aduanen Kontrolerako Zerbitzuarekin (ICE) lotutakoa da. Hamarkada batez datuen analisien sistemak bermatu dizkio (esaterako, Investigative Case Management plataforma), paperik gabeko etorkinak lokalizatzeko eta atxilotzeko erabili direnak; lotura hori indartu egin zen Trumpen administrazioaren garaian eta konpainiak behin eta berriz defendatu behar izan du aipatu lotura giza eskubideen aldeko erakundeen kritiken aurrean. Horri bere adimen artifizialeko softwarea ingurune militarretan eta zaintza masiboan erabiltzeari buruzko galdera etikoak gehitzen zaizkio, Palestinako gerran ikusi denez, adibidez. Polemikak gorabehera, haren emaitza finantzarioek ez diote hazteari utzi: 2025eko laugarren hiruhilekoan 1.410 milioi dolarreko diru-sarrerak jakinarazi zituen (aurreko urteko epe berean baino %70 gehiago), eta ekitaldia 4.475 milioi dolarreko fakturazioarekin eta 1.625 milioi euroko etekin garbiarekin itxi zuen.

6. Ondorioak

I. Defentsa-industriaren dinamika makroekonomia egonkortzeko mekanismo gisa

Merkatu zibilaren ohiko gorabeheretatik bereizten duen logika ekonomiko batean aritzen da aeroespazioaren eta defentsaren ekosistema globala, uzkurdura-zikloetan kapitalaren erreprodukziorako mekanismo estruktural gisa jarduten baitu. Datu enpirikoek erakusten dutenez, armagintza-sektoreak inflazio-presioen aurrean erresilientzia berezi bat erakusten du. 2024an, munduko gastu militarrak urte arteko %9,4ko igoera erregistratu zuen. Goranzko joerarekin, munduko bolumen-ekonomikoa 2,718 bilioi dolarretan zegoen 2025ean, Barne Produktu Gordinaren (BPG) %2,5 baino gehiago.

Sektorean etengabeko kapital txertaketak erakusten duenez, defentsaren produkzioa inbertsiorako espazio iraunkor bat da. Kontsumo-ondasunen merkatuen saturazioarengatik metaketak etengabeko murrizketei aurre egiten dien makroekonomiaren testuinguruan, sektore militarrak balioa metatzea ahalbidetzen du, bere ekoizpena merkatu zibil tradizionalera bideratuta ez dauden ondasunetan zentratzen baitu. 100 enpresa militar nagusien etekinen eta NATOko herrialdeen defentsa-gastuaren bolumenaren arteko korrelazio estatistiko altuak (Pearsonen r-a: 0,9539) berresten dute erakunde pribatu horien errentagarritasuna ekoizpen-lerro espezializatu horien etenik gabeko hedapenaren mende dagoela; erakundeko gobernuen defentsa-saileko aurrekontu handiek ordaintzen duten hedapenaren mende.

II. Kontzentrazio korporatiboa eta egitura oligopolikoak sektorean

Defentsa-merkatuaren garapen historikoak kapital-kontzentraziorako eta egitura oligopolikoak sendotzeko joera nabarmena erakusten du. Merkatu zatikatu gisa funtzionatu beharrean, industria-ekoizpenaren gailurra korporazio-nukleo murritz batek nagusitzen du. 2024an, sektoreko 100 firma nagusiek 679.000 milioi dolarreko diru-sarrera agregatuak jakinarazi zituzten, azken hamarkadan %26ko hazkunde erreala izan dutela islatuz. Monopolizazio-maila hain handia da, non hamar enpresa nagusiek merkatu-kuotaren %60 baino gehiago hartzen duten; hiru korporazio soilik (Boeing, Lockheed Martin eta RTX) dira euren segmentuko diru-sarrera guztien %31,2ren arduradun.

Merkatu zibilaren ohiko gorabeheretatik bereizten duen logika ekonomiko batean aritzen da aeroespazioaren eta defentsaren ekosistema globala, uzkurdura-zikloetan kapitalaren erreprodukziorako mekanismo estruktural gisa jarduten baitu

III. Muturreko fintzantzariotze-dinamikak

Defentsa-industriaren egungo eredu operatiboak finantzariotze-maila handia du; bertan, kapitalaren esleipenak sistematikoki lehenesten du epe laburreko eta ertaineko finantza-errentagarritasuna, gaitasun erreproduktiboen hedapenen gainetik. Korporazio horiek 240.000 milioi dolar bideratu zituzten dibidenduen banaketara eta akzioak berrerosteko programetara. Ondorioz, ordainketa horrek gainditu egin zituen epe berean operazioek sortutako Diru-fluxu Libre osoa, 223.000 milioi dolar, hain zuzen ere.

17.000 milioi dolarren defizit horrek frogatzen du enpresek zor-korporatiboak jaulkitzera jotzen dutela, ez ekoizpen-ziklo berri batean inbertitzeko, baizik eta inbertitzaileen ordainsariei eutsi ahal izateko. Jabetza-egiturak, gainera, kapital instituzionalaren pisua berresten du; funts pasiboen kudeatzaileek (besteak beste, Vanguard, BlackRock eta State Street) firma horien kontrol nagusia dute. Europako bankuak, itxuraz sektore militarrean ez hain sartuta egon arren, ehunka milioi dolar pilatzen ditu akzioetan eta maileguetan.

Egungo baldintza materialen pean, gerra ez da soilik inperialismoen arteko lehiari gailentzeko edo indar militarra erabiliz besteen balioaz jabetzeko mekanismo bat; aitzitik, ekonomiaren eragile erresiliente eta fidagarri bihurtzen da

IV. Gerra kapitalistaren saihetsezintasuna

Egungo baldintza materialen pean, gerra ez da soilik inperialismoen arteko lehiari gailentzeko edo indar militarra erabiliz besteen balioaz jabetzeko mekanismo bat; aitzitik, ekonomiaren eragile erresiliente eta fidagarri bihurtzen da (behintzat egungo fasean). Ezaugarri horrek, estatuak krisi garaietan industria mota horiek oldarkorki indartzera bideratzeaz gain, kapitalaren kontzentrazioa bultzatzen du sektore militarraren inguruan, dela kapital industriala (hornikuntza-sarearen parte izatera bideratuz), dela finantza-kapitala (beste ia sektore guztiek baino errentagarritasun ekonomiko handiagoak lortuz); horrela, sektore militarra ezinbesteko agente bihurtzen da fase inperialistan kapitalaren beraren erreprodukzio propiorako. Hori dela eta, zifrek eta osaerak frogatzen dute gerraren beharra estrukturala dela, bai eta lehentasunezkoa ere. Beraz, ezinezkoa da bakean bizi den mundu kapitalistarik existitzea.

KONTSULTAGAI INTERESGARRIAK

Cernat, L., Guinea, O., y Preuss, H. (2025). Openness and fragmentation in EU defence procurement (Policy Brief - No. 20/2025). European Centre for International Political Economy.

International Institute for Strategic Studies. (2026). The military balance 2026. Routledge.

Stockholm International Peace Research Institute. (s.f.). SIPRI arms industry database. Kontsulta-data: 2026ko martxoaren 28a. Iturria:

Stockholm International Peace Research Institute. (s.f.). SIPRI military expenditure database. Kontsulta-data: 2026ko martxoaren 28a. Iturria:

NATO Public Diplomacy Division. (2025). Defence expenditure of NATO countries (2014-2025) (Press Release). North Atlantic Treaty Organisation.

Cernat, L., Guinea, O., y Preuss, H. (2025). Openness and fragmentation in EU defence procurement (Policy Brief - No. 20/2025). European Centre for International Political Economy.

Berangokoen aurkako epaiketaren lehen eguna
Gaur hasiko da Berangoko ongietorriaren kausan auzipetutako hamasei lagunen aurkako epaiketa. Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte ekainean zehar, 2022an, Ibai Aginaga preso politikoari Berangon egindako ongietorriaren harira; Aginaga bera ere auzipetuen artean da. Zigor ikaragarri altuak galdegiten dituzte haientzat, "terrorismoari gorazarre egitea" egotzita: 36 urtetik gorako espetxe-zigorrak, 171 urteko inhabilitazioak eta 75.900 euroko isunak, denera.

Auziak zalaparta sortu du Euskal Herrian, eta Madrilen ere nabari da gaur: 09:30erako, dozenaka pertsona elkarretaratu dira Auzitegi Nazionalaren parean, Berangokoekin elkartasunez. Auzipetuak ere protestara batu dira. 10:00ak jo aurretik, baina, epaitegira sartu dira, orduan baitzen hastekoa judizioaren lehenengo saioa.

Hiru akusazio partikular daude epaiketan: Villacisneros Fundazioa, Dignidad y Justicia elkartea, eta Vox alderdia.

Arrazakeriari eta faxismoari ateak itxi dizkiote Gasteizko Adurtza auzoan
Aurreko larunbatean, faxismoari eta arrazakeriari ezetz esateko
protesta bat egin zuten Gasteizko (Araba) Adurtza auzoan. Izan ere,
arratsaldeko 18:00etarako, ideia arrazistak hedatzen saiatzeko bilera
bat zegoen antolatuta Hegoalde gizarte-etxean, Euskal Herriko beste hainbat hiritan
eta herritan azken urtean argitaraturiko deialdien tankerakoa:
segurtasun-arazoak argudiatuta, pertsona etorkinak eta pobreak
jartzen zituzten jomugan antolatzaileek. Horiek horrela, "faxismoari
eta arrazakeriari ateak ixtera" deitu zuten Gasteizko hainbat
eragilek, eta Hegoalde parean elkarretaratu ziren ordu-laurden
lehenago, 17:45ean.

Mobilizazio
antifaxistara batzera deitu zuten, hain zuzen ere, Adurtzako Gazteek,
Askapenak, Gasteizko Arrazakeriaren Kontrako Asanbladak, Gasteizko
Gaztetxeak, Gasteizko Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS), Gasteizko
Kontseilu Sozialistak eta Zapateneok. Seinalatu zuten "tentsioa
sortu duten gertakariak" izan direla azkenaldian Adurtzan, egoera "biolentoak" tartean, baina "erreakzionarioak
inposatzen ari diren ulermen-markoa ez dela irtenbide bat", eskuin
muturreko taldeak zabaltzen ari diren ideiei erreferentzia eginez. "Faxismoak muturreko bazterkeria egoeran dauden pertsona guztiak
zigortu, kanporatu eta baztertu behar direlako ideian sakontzen du,
eta horrela bizitzera kondenatzen dituzten egiturazko arrazoiak,
miseriazko bizi-baldintzak edota eskubide ezaren auzia eztabaidatik
ateratzen ditu", gaineratu zuten aipatutako kolektiboek.

Gogorarazi zuten
azken asteetan etorkinen, kale-egoeran dauden pertsonen edota
okupazioaren kontra sortutako seinalamendu izugarrian "koordinatuta"
aritu direla Vox, Polizia eta Gasteizko Udala, "Voxek eta Vocentok
abiatutako kanpaina kriminalizatzaileei jarraipena emanez". Horren
adibidetzat jo zituzten bai Errekaleorreko gertakariak bai Musika
Kontserbatorioaren kanpoaldean lo egiten zuten etxerik gabeko
pertsonak desalojatu izana.

"Errotan, Aranan, Abetxukon saiatu dira
jokaldi erreakzionarioak egiten; orain Gasteiz hegoaldeko fabrika
zein auzoetan egindako maniobra dugu aurrean", ohartarazi zuten: "Kale-egoeran dauden pertsonak fokuaren erdigunean jarri dira,
haien aurkako kanpaina antolatuz". Testuinguru horretan, PP zein
Vox diskurtso faxista indartu nahian ari direla salatu zuten
mobilizazio antifaxistaren deitzaileek, eta uste dute udalak ere bat
egin duela "pobrezia eta migrazioa segurtasun-arazo gisa aurkezten
dituen marko erreakzionarioarekin".

Larunbateko
protestaren ondoren, hala, berretsi zuten antolatuz eta mobilizatuz
egin behar zaiela aurre ideia erreakzionarioak hedatzea bilatzen
duten deialdiei. Nabarmendu zuten, gainera, Adurtzako
bilera-deialdiaren kasuan ere, garbi geratu zela ez zela "auzokideen"
ekimen bat: PPko eta Voxeko kideak soilik bertaratu ziren bilkurara (Jonatan Romero
eta Gustavo Antepara hurrenez hurren); hain justu, azken asteetan
aipatutako kanpaina antiproletarioa sustatu duten alderdi nagusiak.

Errotxapeak berriz ere Gaztetxea du
Errotxapeko (Iruñerria, Nafarroa) Subegi Gaztetxearen itzulera iragarri zuen atzo Arriasko Gazte Langileon Asanbladak, aste luzez espazio berria egokitu, txukundu eta konpondu ondoren. Gazteek azaldu dutenez, proiektuaren helburua gazte langileentzako antolakuntza eta elkargune izatea da, kapitalismoaren aurka, bestelako gizarte-eredu baten alde lan egiteko.

Asanbladaren arabera, Gaztetxeek garrantzia handia izan dute historikoki auzoko dinamika politiko, sozial eta kulturaletan, eta hutsune hori betetzeko asmoz aurkeztu zuten lehen aldiz Subegi Gaztetxea joan den apirilaren 24an. Hala ere, espazioa aurkeztu eta gutxira desalojatua izan zen, legez kontra. Arriaskok salatu du desalojo hori okupazioaren eta Gaztetxeen aurkako ofentsiba zabalago baten barruan ulertu behar dela.

Dena den, gazteek azpimarratu dute desalojoak ez zuela proiektua eten. "Hori ez zen amaiera, hasiera baizik", adierazi dute. Ordutik, auzoko beste espazio batean lanean aritu dira, eta Subegi Gaztetxearen itzuleraren berri eman dute orain.

Azken hilabeteetan hutsik egon den espazioa egokitzen eta berritzen aritu ondoren, auzoko gazteei dei egin diete proiektuan parte hartzera. Horretarako, asanblada irekietan, auzolanetan eta datozen asteetan antolatuko dituzten egitarauetan parte hartzeko gonbita luzatu dute. Helburua, diotenez, Errotxapeko gazteen artean eraikitako eta kudeatutako espazio bizi bat eratzea da.

Ekainaren 20an mobilizatzera deitu dute, Jaurlaritzaren kriminalizazioa eta Ertzaintzaren bortizkeria salatzeko
Agerraldi indartsu bat izan da gaur goizean Bilbon (Bizkaia), Arriagaren pareko eskaileretan, mobilizazio-deialdi baten berri emateko. Izan ere, manifestazio bat antolatu dute elkarrekin Euskal Herriko hainbat kolektibok eta pertsonak, berriki izan diren errepresio kasu ugarien ostean. Ekainaren 20an izango da "eskubide zibil eta politikoen" aldeko manifestazioa, Bilbon bertan.

Protestaren bidez, Ertzaintzaren bortizkeria eta inpunitatea gaitzestea da asmoa, bai eta, horren eskutik, biktimen eta antolakunde politiko eta sozialen aurka Eusko Jaurlaritzak hartzen duen jarrera kriminalizatzailea salatzea ere, seinalamendu-kanpaina horri "amaiera emateko". "Mobilizazio honekin asmo argi bat daukagu: herri-mugimenduaren aurkako kriminalizazioa amaitzea eta inpunitateari
mugak ipintzea", aldarrikatu dute. "Herri-mugimenduko kide eta eragileen
aurka abian diren ehunka prozesuak bertan behera" gera daitezela exijitu dute, eta mobilizatzeko deia luzatu diete "egungo egoera kezkaz bizi duten guztiei".

EAJ eta Ertzaintza, herri-mugimenduen aurka

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak duen erantzukizuna azpimarratu dute, bere eskumenekoa baita Ertzaintza, eta ohikoa baita Segurtasun sailburuak adierazpen kriminalizatzaileak egitea ertzainek modu biolentoan jardun ondoren, agerraldian seinalatu dutenez. Ertzaintzaren jardunbide bortitzei "kriminalizazio-kanpainekin erantzun diete EAJk eta
Bingen Zupiria sailburuak, Ertzaintzaren aurkako gorroto irrazionala
dagoela eta bizikidetza-arazoak daudela" esanez, baina horri buelta eman diote prentsaurrekoan bildu direnek: "Uste dugu justu kontrakoa ari dela gertatzen eta
begi- bistako arazo bat dagoela: herri-mugimenduen aurkako gorrotoa
dago EAJren eta Ertzaintzaren aldetik, eta kriminalizazioa zein
biolentzia polizialaren areagotzea horren lekuko dira". Horiek horrela, "oso kezkagarritzat" jotzen dituzte Jaurlaritzaren eta Zupiriaren jarrerak, "herri-mugimendua kriminalizatzen eta Poliziaren gehiegikeriak zuritzen ari baitira".

Uste dute, dena den, "akatsa" dela eztabaida "polizia-ereduan" zentratzea. Bi arrazoi nabarmendu dituzte: "Batetik, poliziaren gehiegikeriei aurpegia
zuritzeko ariketa bilakatzen delako; eta bestetik, Poliziaren
egiturazko funtzioa sistema kapitalista eta bere instituzioak
defendatzea delako". Eta gaineratu dute: "Horregatik gertatzen dira hainbeste talka Euskal
Herrian, ez iraganeko gomutak direla eta: Euskal Herrian
kapitalismoaren injustiziei aurre egiten dien herri-mugimendu zabala
dagoelako. Azken finean, jokoan dagoena zera da: zenbateraino
daukagun marjina kapitalismoak sortzen dituen bidegabekeriei
erantzuteko".

Ondokoak dira mobilizazioaren deitzaileak:

Euskal Herriko Global Sumud Flotilla. Maiatzaren 23an, Loiuko (Bizkaia) aireportuan, Ertzaintzaren karga bortitzak jasan zituzten flotillako kideek eta haiei harrera egiten ari ziren pertsonek. Horren ondoren, ongietorrian zeuden lagunen partetik "probokazioak" izan zirela esanez desenkusatu zuen Polizia Bingen Zupiriak.

Amaia Zabarte. Ertzaintzak 2024ko martxoan zauritu zuen Donostian, (Gipuzkoa) Realaren partida baten aurretik, buruan foam jaurtigai batekin jota. Lurrean zauriturik zegoela, ostikada bat eman zion ertzain batek. Poliziaren erabateko inpunitatea nagusitu da oraingoz, epaileak birritan artxibatu baitu auzia. Zauritu gehiago izan ziren gau berean.

Justizia Aranarentzat plataforma. 2025eko apirilaren 3an, Bilboko Etxarri II Gaztetxearen desalojoan, hainbat pertsona zauritu zituen Ertzaintzak, tartean, Iker Arana: foam jaurtigai batekin jo zuten eta testikulu bat galdu zuen horren ondorioz. Inpunitate polizialari kontra egiteko sortu zuten Justizia Aranarentzat. Desalojoa izan zen egun berean, zenbait gazte atxilotu eta jipoitu zituzten ertzainek.

Errekaleor Bizirik. Joan den maiatzaren 14an, Ertzaintzak bultzatutako eraso bat jasan zuten Gasteizko Errekaleor auzoan: kale-egoeran dauden hainbat pertsonak eraso zieten auzokideei, Ertzaintzak hara joateko esan eta nolabaiteko babesa eman ostean, eta larriki zauritu zuten bizilagun bat. Horren ondoren, gertakariak baliatu dituzte eskuin muturreko taldeek eta hedabideek, Errekaleorren eta okupazioaren kontrako diskurtsoa eta mezu arrazistak indartzeko. Zenbait aste lehenago auzora joan ziren Voxekoak.

Gazte Koordinadora Sozialista (GKS). Etengabeko kriminalizazio-kanpaina jasaten du GKSk, bai Jaurlaritzako ordezkari politikoen aldetik bai komunikabideen aldetik. Bere hainbat protesta-ekintzatan kargatu du Ertzaintzak, gainera: Gasteizen, adibidez, txosnetako beto politikoaren aurkako kanpaldia zapaldu zuten iaz ertzainek, hainbat gazte zaurituz eta atxilotuz; eta, emantzipatzeko eskubidearen aldeko ekintza batean, bortizki kargatu zuten dozenaka pertsonaren aurka.

Azpeitia Errepresioaren Aurka. 43 azpeitiar daude ikerketapean, Voxen aurkako protesta bat eta "ACAB" zioen margoketa txiki baten harira sortutako muntaia mediatiko bat tarteko. "Errepresioaren aurka klase-elkartasunez erantzuteko" sortu zuten plataforma.

Herri Norte Taldea. Luzea da Athleticeko zaleek jasaten duten errepresioaren kronika: Ertzaintzak klubari emandako zerrenda beltzak, miaketak, futbol-zelaietara sartzeko debekuak, isunak, kolaborazio-eskaerak... Erreportaje honetan jaso genituen hainbat kasu.

Bultzada Txuri-urdina. Harmailak aldarri politikoak egiteko leku gisa ulertzen dituzten zale-taldeek jasaten duten seinalamendu etengabearen beste aurpegi bat da realzaleen Bultzada. Aitor Zabaletaren oroimenezko tifoaren debeku saiakerak, kriminalizazio mediatikoa...

Iraultza 1921. Jomugan dagoen beste zale-talde bat da Iraultza 1921. Miaketak eta materialen konfiskatzea salatu zituen urtarrilean, eta maiatzaren 23an Ertzaintzak alaveszaleen kontra kargatu ostean, fokua Iraultza 1921 taldean ipini zuen Zupiriak, hura kriminalizatuz.

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista. Urte osoan zehar, hamaika etxegabetzeri aurre egiten die sindikatuak Euskal Herri osoan, eta polizia-indarren kargak, jipoiak eta atxiloketak jasaten ditu horregatik, behin eta berriz. Berriki jakinarazi du 32.000 euroko isunak ezarri dizkiotela urtebetean baino gutxiagoan, etxebizitza-eskubidearen alde borrokatzeagatik.

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea. Etxebizitza Sindikatuen Sareak ere etxe-kaleratze ugariri egiten die aurre Euskal Herrian, eta horregatik, etenik gabe pairatzen ditu Poliziaren errepresioa eta isun handiak.

Mbolo Moye Doole. EAEko kale-saltzaileen elkarteak hainbatetan salatu du kolektibo hori etengabe jazartzen duela Poliziak: aurten, kale-saltzaileen aurkako sarekada egin zuten udaltzainek eta ertzainek Bilbon. Azken urteotan ere, Poliziak etengabe identifikatu, miatu, lapurtu, kontrolatu eta jipoitu ditu kale-saltzaileak.

Zaballako kartzelan jasaten duten beroa salatu dute bertako presoek
Azken asteetan izan diren tenperatura ikaragarri altuen ondoren, Zaballako (Araba) kartzelan jasaten duten egoeraren berri eman dute bertan gatibu dauden hainbat presok. "Ziegetan ez dago haize-korronterik eta egunean zehar egin duen beroa
espetxeko hormen zementuan mantentzen da. Gauean, kanpoan, tenperatura
freskatzen denean, ziegetan tenperatura altuak mantentzen dira. Egunotan,
gauerdian, 29 gradu inguru egin ditu Zaballako ziegetan", azaldu dute idatzi baten bidez. Gogorarazi dute, gainera, bai egunez bai gauez egoten direla zeldetan itxirik.

Presoek jakinarazi dutenez, haizegailuak erosteko aukera izatea eskatu zuten iazko udan, beroari aurre egiteko. Zaballako espetxe-zuzendaritzak, ordea, "ezezko borobila" eman zien. Dena den, aurten berriz eskatu dute gauza bera, arazoak bere horretan jarraitzen baitu; "ziegetako tenperaturak  jasangaitzak" direla, "beste espetxeetan haizegailuak erosteko aukera" dagoela, eta preso askoren osasun-egoera nahiz adina kontuan hartu behar direla argudiatu zuten eskaera egitean. "Gezurra badirudi ere, ezezko borobila jaso dugu berriro", gaitzetsi dute euren idatzian.

"Sinesgaitza bada ere, 2026. urtean eta Gasteiz bezalako hiriburutik kilometro
gutxi batzuetara, haizegailu bat erostea debekatuta dago. Noiz eta kalean
egoera honen aurrean beharrezkoa den toki guztietan ezohiko neurri eta
plangintzak garatzen ari direnean, gu presoak baztertuta utzita. Nola da posible
haizegailuak debekatzeko espetxe-zuzendaritzak arrazoitzea ez duela bero
nahikoa egiten EAEn, ondoren kartzelarientzat haize egokitua jartzen duenean?", seinalatu dute. Oroitarazi dute, hala, "sinplea eta argia" dela euren eskaera: "2026. urtean, haizegailuak erosi ahal
izatea beste espetxeetan egin daitekeen moduan". Aldarriarekin bat egiteko deia zabaldu dute jendartera; "inguruan dituzun talde, erakunde edo lagunei idatzi hau ahalik eta
azkarren helaraziz, egoera honi konponbide bat bilatzeko denon artean".

Protestak Berangokoen aurkako epaiketa-egunetan
Ekainaren 8an hasiko da Berangoko (Bizkaia) ongietorriaren harira auzipetutako hamasei pertsonen aurkako epaiketa, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Madrilen bertan, mobilizazio-deialdi bat egin dute bertako hainbat mugimenduk, besteak beste Madrilgo Errepresioaren Aurkako Mugimenduak: 10:00etan ekingo diote epaiketari, eta ordu-erdi lehenago, 09:30ean, Auzitegi Nazionalaren aurrean elkarretaratuko dira, Berangoko auzipetuen askatasuna exijitzeko.

Berangon ere antolatu dituzte mobilizazioak astelehenerako: 20:00etan bilduko dira Gudarien Enparantzan. Ekainaren 26ra arte luzatuko da epaiketa, eta judizio-saioak izango diren egun guztietan egingo dituzte kontzentrazioak Berangon: asteleheneaz gain, ekainaren 15ean, 18an, 24an, 25ean eta 26an, alegia. Ordu eta toki berean izango dira mobilizazio guztiak, 20:00etan Berangoko Gudarien Enparantzan.

2022an Ibai Aginaga preso politikoari herrian egindako harreragatik auzipetu dituzte hamasei lagun, tartean Aginaga bera, eta zigor izugarri altuak eskatzen dituzte euren aurka: 36 urtetik gorako espetxe-zigorrak, 171 urteko inhabilitazioak eta 75.900 euroko isunak. Aurreko larunbatean, milaka pertsona mobilizatu ziren Berangon, auzipetuen absoluzioa eskatzeko eta eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko.

Irakurri hemen GEDAR LANGILE KAZETAk Berangoko auzipetuei egindako elkarrizketa.