AKTUALITATEA / Soldata sistema
Zuhaitzak mozten ari zela hil da beste langile bat Zanbranan
38 urte zituen langileak, eta zuhaitz-mozketa enpresa batentzat jarduten zuen soldatapean. Gutxienez 44 lan-heriotza izan dira aurten Euskal Herrian.
2021eko irailaren 6
Zuhaitzak mozten ari zela hil da beste langile bat Zanbranan

Beste langile batek galdu du bizia gaurkoan soldatapean lanean ari zela. 12:15ak aldera, Zanbranako (Araba) lur batzuetan zuhaitzak mozten ari zenean izan du lan-istripua beharginak, oraindik argitu ez dituzten arrazoiak medio. Mozketa enpresa batentzat aritzen zen soldatapean, eta 38 urte zituen.

Duela bi egun, larunbatean, Berriobeitin (Nafarroa) hil zen beste langile bat, pala kargatzaile batek azpian hartuta. Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik 44 langile erail dituzte soldatapean lanean ari zirela.