AKTUALITATEA / Preso politikoak
Zaballara martxa bat antolatu dute iganderako hainbat kolektibok
"Euskal Herrian ere, kartzelak langileak diziplinatzeko eta militante politikoak zigortzeko esparruak" direla salatu dute antolatzaileek. Amnistia aldarrikatuko dute igandeko martxan.
2023eko maiatzaren 5
Zaballara martxa bat antolatu dute iganderako hainbat kolektibok
— ARGAZKIA El Diario

Igande honetan, maiatzaren 7an, Zaballako (Araba) kartzelara martxa bat egingo dute. Hainbat antolakundek egin dute deialdia, Amnistia eta askatasuna gure egin arte leloaren pean. Goizeko 11:00etarako jarri dute hitzordua Zaballako parkingean.

Amnistia aldarrikatuko dute martxan, eta antolatzaileek ohartarazi dute espetxeak "langileak diziplinatzeko eta militante politikoak zigortzeko esparruak" direla "Euskal Herrian ere".