AKTUALITATEA / Espetxea
Xistor Haranburu euskal preso politikoa baldintzapean askatu edo ez aztertuko da bihar epaitegietan
Egun Lannemezango kartzelan dute preso Frederic Haranburu 'Xistor', eta 3ia 0 urte bete ditu giltzapetuta. Bihar, maiatzak 7, aztertuko dute Haranburuk baldintzapeko askatasuna lortzeko egindako bigarren eskaera. Hala, baldintzapean aske geldituko den edo ez ebatziko dute.
2019eko maiatzaren 6
Xistor Haranburu euskal preso politikoa baldintzapean askatu edo ez aztertuko da bihar epaitegietan

Frantziako Estatuan ia 30 urteko espetxealdia bete du jada Frederic Haranburu Xistor preso politikoak, Jakes Esnalek eta Ion Parot eta Unai Parot anaiek bezalaxe. Lehen hirurak Frantziako Estatuan daude preso, eta laugarrena, Espainiako Estatuan.

Argia-k aditzera eman duenez, baldintzapeko askatasuna eskuratzeko Haranburuk egin duen bigarren eskaera aztertuko dute astearte honetan, hilak 7. 2015. urteko martxoaren 27an baztertu zuten bere lehen eskaera. Horren aurrean, Bagoaz dinamikak elkarretaratzea deitu du gaurko, Senperen.