AKTUALITATEA / Soldata sistema
Urdulizko Mecaner enpresa itxi nahi dute
144 behargin aritzen dira lantegian, baina kaleratze-prozedura bati ekin nahi dio Stellantis taldeak.
2023eko irailaren 5
Urdulizko Mecaner enpresa itxi nahi dute
— ARGAZKIA Crónica Vasca

Urdulizko (Bizkaia) Mecaner lantokia zarratu nahi du Stellantis taldeak, zuzendaritzak gaur jakinarazi duenez. Gaur egun 144 langile aritzen dira enpresan, eta guztiak kanporatuko lituzkete euren lanpostuetatik: kaleratze-prozedura masibo bat hasi nahi du Stellantisek.

Zuzendaritzak hainbat hilabete daramatza Urdulizko plantako lan-karga nahita murrizten, ELA sindikatuak salatu duenez. Trokelgintzan aritzen dira Mecaner lantegian, eta Stellantis automobilgintza multinazionalaren parte da.