AKTUALITATEA / Langile kontrolpeko espazioak
Udaltzainek bi pertsona identifikatu dituzte Laudioko Gaztetxean
Huste arriskuan dago Langile Kontrolpeko Espazioa; bihar egingo dute agerraldi bat hango kideek.
2022eko maiatzaren 5
Udaltzainek bi pertsona identifikatu dituzte Laudioko Gaztetxean

Laudiko Gaztetxean —Laudioko (Araba) Lamuza parkean dago kokatuta— zama lanetan ari ziren bi pertsona identifikatu dituzte gaur goizean polizia-indarrek. Hain zuzen, Laudioko Udaltzaingoaren bi patruilak jo dute bi gazteengana, eta identifikatzeaz gain, mehatxatu egin dituzte: isunak jarriko dizkietela esan diete.

Aurreko astean jakinarazi zuten desalojo arriskuan dagoela Laudioko Gaztetxea, espazioa husteko prozedura jarri baitu martxan Laudioko Udalak. Bihar, maiatzaren 6an, agerraldi bat egingo dute Langile Kontrolpeko Espazioko kideek. 18:30ean bilduko dira gaztetxe aurrean.