AKTUALITATEA / Homofobia
Tuteran, eraso homofobo bat salatu du gizon batek
Igande arratsaldean jasan zuen erasoa 30 urteko gazteak, Tuterako taberna batean.
2025eko urriaren 21
Tuteran, eraso homofobo bat salatu du gizon batek
— ARGAZKIA Tudela Hoy

Eraso homofobo bat salatu du gizonezko batek Tuteran (Nafarroa). Joan den igande arratsaldean izan zen, 20:00ak aldera: Lourdes auzoko taberna batean eraso zion gizon ezezagun batek, botila batekin jota. Erasoaren ondorioz, aurpegian lesioak zituen 30 urteko biktimak, eta puntuak eman behar izan zizkioten. Hainbat hedabideren arabera, azaldu zuen bere sexu-izaeragatik jo zuela bere kontra erasotzaileak.

Oraingoz ez dute erasoa egin zuen gizonezkoa identifikatu, eta gertakariak ikertzen ari da udaltzaingoa. Lesio-delitu bat eta gorroto-delitu bat daude mahai gainean.