Eraso matxista baten berri eman dute Tuteran (Nafarroa). Joan den asteburuan, 25 urteko emakume bati sexu-erasoa egin zion bere bikotekideak: biktimak goizaldeko 03:00ak aldera eskatu zuen laguntza, eta osasun-etxe batera eraman zuten. Handik zenbait ordura atxilotu zuten erasotzailea; 27 urte ditu.
AKTUALITATEA
/
Indarkeria matxista
Tuteran, emakume bati sexu-erasoa egin dio bere bikotekideak
27 urteko gizonezkoak asteburuan eraso zion neskari, goizaldean.
2026eko urtarrilaren 20