AKTUALITATEA / Sindikalismoa
Trenasako langileek greba mugagabea hastea erabaki dute
Datorren urriaren 2an hasiko dute lanuztea. Gaur goizean hartu dute erabakia langileen batzarrean, izan ere, enpresako zuzendaritzak Castejongo (Nafarroa) plantaren itxiera iragarri zuen aurreko astean.
2020eko irailaren 28
Trenasako langileek greba mugagabea hastea erabaki dute

Castejongo (Nafarroa) Trenasa lantegiko langileek greba mugagabea hasiko dute datorren ostiralean, urriak 2, zuzendaritzak iragarri duen itxierari eta langileen kaleratze masiboari aurre egiteko. 118 langilek dihardute soldatapean. CAF multinazionalaren filialak joan den astean jakinarazi zuen abenduan itxiko dutela planta, "lan-karga faltagatik".

Enpresak sei milioi euroko laguntza publikoak jaso zituen 2019an Nafarroako Gobernuaren partetik, Sodena sozietatearen bitartez.