AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Tratu txarrak salatu dituzte Iruñeko bi etxetan, gutxienez
Atzo bi gizon atxilotu zituzten Iruñean, "familia barruko tratu txarrak" leporatuta.
2020eko apirilaren 14
Tratu txarrak salatu dituzte Iruñeko bi etxetan, gutxienez

Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, atzo, apirilak 13, bi gizonezko atxilotu zituzten Nafarroako hiriburuan, indarkeria matxista leporatuta. Hain zuzen, "familia barruko tratu txarrak" egotzi dizkiete biei.

Indarkeria matxistarekin lotutako salaketek gora egin dute Euskal Herrian konfinamendu garaian. Esaterako, pasa den astean, gutxienez lau eraso salatu zituzten Bilbon (Bizkaia), Hendaian (Lapurdi), Santurtzin (Bizkaia) eta Gasteizen (Araba).