AKTUALITATEA / Lan-erailketak
Traktore batek harrapatuta hil da 78 urteko laborari bat Uztaritzen
Ostiral arratsaldean izan zen lan-istripua Uztaritzen, eta larrialdi-zerbitzuetako langileek ezin izan zuten gizonaren bizitza salbatu. Joan den astean, guztira, bi laborari hil dira Euskal Herrian.
2022eko ekainaren 6
Traktore batek harrapatuta hil da 78 urteko laborari bat Uztaritzen

Joan den ostiralean hil zen beste laborari bat lan-istripuz, Uztaritzen (Lapurdi) oraingoan. Antza, 17:30ak aldera, traktore batek harrapatu zuen behargina, eta larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu baziren ere, ezin izan zuten bere bizitza salbatu.

Bi egun lehenago, Duzunaritze-Sarasketan (Nafarroa Beherea) hil zen 70 urteko beste laborari bat.