AKTUALITATEA / Sindikalismoa
Soldaten igoera lortzeko borrokan jarraitzen dute Angeluko Dassault lantegiko beharginek
Atzo greba egin zuten, eta gaur ere protestak egin dituzte, soldatak igotzea eskatzeko; azarotik daude borrokan.
2022eko otsailaren 11
Soldaten igoera lortzeko borrokan jarraitzen dute Angeluko Dassault lantegiko beharginek

Angeluko (Lapurdi) Dassault Aviation lantegiko beharginak protestak egiten ari dira azken hilabeteetan. Izan ere, langileek ez dute lortu soldata nahi zuten beste igotzea, eta zuzendaritzarekin negoziaketa blokeatuta dagoenez, atzo ere grebara jo zuten.

Grebalariek gogor egin zuten enpresako zuzendaritzaren aurka, eta lantegiaren atarian barrikadak eraiki eta sua piztu zuten. Langileen arabera, azken urteetan enpresak irabazi handiak izan ditu, eta soldaten igoera eskatzen dute. Helburu militarreko hegazkinak egiten dihardu Dassault Aviation enpresak.