AKTUALITATEA / Sindikalismoa
Soldatak igotzea lortu dute Angeluko Dassault enpresako beharginek, urte batez borroka egin ondotik
Urte oso bateko lan-gatazka izan ondoren, Angeluko hegazkigintza enpresako langileak akordio batera iritsi dira zuzendaritzarekin. Beharginek borrokara jotzea erabaki zuten, nagusiki, enpresak muzin egiten ziolako soldatak igotzeari.
2022eko apirilaren 11
Soldatak igotzea lortu dute Angeluko Dassault enpresako beharginek, urte batez borroka egin ondotik

Soldatak emendatzea —hilean 125 euro— eta greban egindako denborari dagozkion soldaten %80 ordainduak izatea erdietsi dute Angeluko (Lapurdi) Dassault enpresako langileek, urte bat zuzendaritzarekin lan-gatazkan egon ostean.

Enpresaren irabazi ekonomikoak ikusita, soldata altuagoak eskatu zituzten garaian beharginek, baina zuzendaritzak beti ezezkoa eman izan dio galdeari. Hainbat baldintza betearaztea lortu dute orain, eta biltzarrean bozkatu ondoren, beharginek greba etetea erabaki dute.