AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Sexu-eraso bat leporatuta atxilotu dute gizonezko bat Erandion
Duela egun batzuk, beste gizonezko bat atxilotu zuten Nafarroan, hilabetearen hasieran emakume bati oldartu eta ukituak egiteagatik.
2020eko ekainaren 25
Sexu-eraso bat leporatuta atxilotu dute gizonezko bat Erandion

Atzo, hilak 24, gizonezko bat eraman zuten atxilo Erandion (Bizkaia). Hainbat hedabidek azaldu dutenez, sexu-eraso bat egitea egozten diote. Oraingoz ez dute informazio gehiagorik eman.

Bestalde, zenbait komunikabidek astelehenean eman zuten hilabetearen hasieran Nafarroan jazotako eraso baten berri. Gizonezko batek etxera iristear zen emakume bati egin zion eraso; oldartu eta ukituak egin zizkion. 20 urte ditu erasotzaileak, eta Burlatakoa (Nafarroa) da.