AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Sanferminetako lehen egunean, emakume bati eraso dio gizon batek
Gizon batek ukituak egin dizkio emakume bati Iruñeko sanferminetan. Bilbon, bestalde, jakinarazi dute ekainaren amaieran neska adingabe bati eraso ziotela bi gizonek, labana bidez mehatxatuta.
2023eko uztailaren 7
Sanferminetako lehen egunean, emakume bati eraso dio gizon batek

Atzo hasi ziren San Fermin festak Iruñean (Nafarroa) eta, aurreneko egunean, sexu-eraso bat izan zen jada. Emakume bati ukituak egin zizkion gizon batek, taberna batean. Atxilotu egin dute erasotzailea.

Gainera, Bilbon (Bizkaia) ekainaren bukaeran izandako beste sexu-eraso bat atera da argitara berriki. Erasotua izan zen emakumeak ekainaren 30ean jarri zuen salaketa: jakinarazi zuen, Bilboko Mirafloresko zubiaren azpian, bi gizon gaztek eraso zutela. Labana bidez mehatxatu ostean, sexu-erasoa egin zioten taldean. Adingabea da emakumea; 14 urte ditu.