AKTUALITATEA / Preso politikoak
Saioa Sanchez euskal preso politikoa Nantesko kartzelara lekualdatu dute
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak asteazkenean jakinarazi zuenez, Saioa Sanchez euskal preso politikoa Rennesko kartzelatik Nanteskora tokialdatu dute.
2020eko ekainaren 12
Saioa Sanchez euskal preso politikoa Nantesko kartzelara lekualdatu dute

Rennesko espetxetik Nanteskora mugitu dute Saioa Sanchez Berango euskal preso politikoa. Euskal Herritik 801 kilometrora dago Rennesko kartzela; Nanteskoa, aldiz, 703 kilometrora.

AAEAMek adierazi duenez, Sanchezen haurdunaldia da lekualdatze honen zergatia, lanak egiten ari baitira Rennesko kartzelan amentzat egokitutako dibisioan. Lan horiek amaitzean, Rennesko kartzelara lekualdatuko dute berriz.