AKTUALITATEA / Errepresioa
Sadarren Poliziak zauritutako pertsonen irudiak argitaratu dituzte
Aurreko larunbat gauean, Osasunako zaleen aurka oldartu ziren Espainiako Polizia eta segurtasun-indarrak, hainbat lagun zaurituz eta atxilotuz. Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak esan du "egokiak eta proportzionatuak" izan zirela kargak.
2026eko otsailaren 27 - 18:19
Sadarren Poliziak zauritutako pertsonen irudiak argitaratu dituzte
— ARGAZKIA Sadar Bizirik

Espainiako Poliziak eta Iruñeko (Nafarroa) Sadar futbol-zelaiko segurtasun-indarrek izua zabaldu zuten aurreko larunbatean, bai estadio barruan bai kanpoan. Osasunaren eta Real Madrilen arteko partidaren ostean, zelaira objektu bat jaurti omen zuen gazte bat identifikatzen saiatu ziren seguratak. Orduan sortutako konfrontazioa aitzakiatzat hartuta, zaleen aurka oso bortizki oldartu ziren poliziak eta segurtasun-indarretako agenteak, jendea jarraituz eta borrarekin kolpatuz. Konorterik gabe utzi zuten pertsona bat.

Karga horietan zauritutako zaleen irudiak biltzen aritu da Sadar Bizirik plataforma, eta sare sozialen bidez argitaratu ditu horietako batzuk. Hona hemen:


Asteburuan Sadarren gertatutakoak erreakzio ugari sortu ditu egunotan. Espainiako Gobernuak Nafarroan daukan ordezkariak, Alicia Etxeberriak, Telenavarra-n adierazi du "egokia eta proportzionatua" izan zela esku-hartze poliziala, pertsona batek zelaira objektu bat bota zuela aitzakiatzat hartuta berak ere. GEDAR LANGILE KAZETAk beste hainbat erreakzio bildu zituen astelehenean artikulu honetan; klubarena, JUPOLena eta Voxena kasu.