AKTUALITATEA / Sindikalismoa
Protestara atera dira sozial arloko langileak Baionan
Ehunka langile batu ziren atzo goizean Baionako karriketan, medikuntza sozialeko eta sozial arloko beharginek pairatzen dituzten lan-baldintzen okerragotzea salatzeko.
2021eko abenduaren 8
Protestara atera dira sozial arloko langileak Baionan

Ehunka langile bildu ziren atzo goizean zehar Baionan (Lapurdi) antolatutako manifestazioan, sozial sektoreko zein sozial-medikaleko beharginek jasaten dituzten lan-baldintzak salatzeko.

Izan ere, aspaldian soldatak izoztuak dituzte sektoreko langileek, eta haien esanetan, paziente eta erabiltzaileak ondo artatzeko tresnak kenduak zaizkie, "lan-baldintzen eta zerbitzuen kalitatea" kaltetuz. Gainera, langile eskasiaren aurrean, ikasleak lan-esku merke gisa erabiltzen ari direla ere esan dute, haien lansaria debaluatuta.