AKTUALITATEA / Pederastia
Pornografia pedofiloa partekatzen duen gizon bat atzeman dute Zarautzen
Zarauzko etxe batetik zabaldu ditu eduki pedofiloko irudi pornografikoak, Internet bidez. Aurreko astean atxilotu zuten.
2023eko irailaren 29
Pornografia pedofiloa partekatzen duen gizon bat atzeman dute Zarautzen

Aurreko ostegunean, irailaren 21ean, Zarauzko (Gipuzkoa) gizonezko baten etxea miatu zuten, pornografia pedofiloaren trafikoari lotuta. 67 urteko pederastak eduki pedofiloko irudi pornografikoak partekatu eta zabaldu ditu bere etxetik, Internet erabilita.

Ikerketa baten bidez gizona eta bere etxebizitza identifikatu ostean, hara bertaratu eta etxea miatu zuten aurreko astean. Informatika-terminalak miatu zituzten, eta pederastak bideo pornografikoak ezabatuta bazituen ere, deskarga-plataforma mantentzen zuen. Atxilo eraman zuten.