"Nahikoa da! Jazarpen poliziala borrokatu". Horixe da Gasteizko Gaztetxeak bihar arratsalderako antolatu duen "Kutxipasa zaratatsuak" daraman aldarri nagusia. 19:30ean Hala Bedi tabernatik hasiko da protesta, aurreko ostiralean Alde Zaharrean izandako biolentzia poliziala salatzeko eta, "orokorrean", udaltzainek eta ertzainek "Alde Zaharrean duten presentzia itogarria zein inpunitatea" gaitzesteko.
Aurreko ostiral gauean, Poliziak biolentzia handiz esku hartu zuen Alde Zaharrean: bi pertsonaren artean izandako liskarra aitzakiatzat hartuta, bortizki interbenitu zuten kalez jantzitako agenteek, udaltzainek eta ertzainek, jende ugariren aurka oldartuz. Sekreta batek, gainera, pistola atera zuen kalearen erdian, eta armarekin egin zion mehatxu pertsona bati.
