AKTUALITATEA / Errepresioa
Poliziak gutxienez 379 kontrol egin ditu Altsasun eta Lizarraldean azken lau hilabeteetan
Ospa mugimenduak Foruzaingoaren zein Guardia Zibilaren 168 kontrol zenbatu ditu Altsasun azken lau hilabeteetan; urtarriletik apirilera bitartean. Lizarrako Pikutara mugimenduak ere bertako datuen berri eman du, eta gutxienez 211 izan dira.
2019eko maiatzaren 14
Poliziak gutxienez 379 kontrol egin ditu Altsasun eta Lizarraldean azken lau hilabeteetan

Altsasuko (Nafarroa) indar errepresiboen aurkako Ospa mugimenduak poliziaren 168 kontrol zenbatu ditu 2019. urteko urtarriletik apirilera bitartean. Kontrol horien artean, 105 izan dira Foruzaingoak egindakoak eta 63 Guardia Zibilarenak. Altsasuko sarrera ezberdinetan kokatu izan dituzte kontrol gune horiek. Iruñerako irteeran, 36 kontrol izan dira Foruzaingoarenak eta 20 Guardia Zibilarenak; Gasteizerako irteeran, 11 Foruzaingoarenak eta 23 Guardia Zibilarenak; eta Donostirako irteeran, 9 Foruzaingoarenak eta 5 Guardia Zibilarenak, gutxienez. Aldi berean, bestelako kontrolak eta kalean gauzatutakoak ere zenbatu dituzte: Foruzaingoak 49 egin ditu, eta Guardia Zibilak, 15.

Gutxienez poliziaren 211 kontrol Lizarraldean

Lizarrako (Nafarroa) Pikutara mugimenduak ere argitara atera ditu Lizarraldean urtarriletik martxora bitartean zenbatutako kontrolen datuak. 211 izan dira guztira, eta horietatik 86 gauzatu ditu Foruzaingoak eta 125 Guardia Zibilak. Bestalde, azaldu dute jakinarazi gabe egin dituzten kontrolak eta identifikazioak gehitu beharko liratekeela.