AKTUALITATEA / Errepresioa
Polizia batek emakume bat tiroz hil du Baionako kontrol batean
Polizia bat atxilotu dute, "giza hilketa saiakeragatik" eta "agintaritza publikoaren titular batek egindako giza hilketagatik".
2021eko urtarrilaren 11
Polizia batek emakume bat tiroz hil du Baionako kontrol batean

Goizaldeko 01:00ak aldera gertatu da dena. Baionan (Lapurdi) kontrola jarri du polizia patruila batek; antza, geratzeari uko egin dio auto bat gidatzen ari zen emakume batek, eta Poliziaren autoaren aurka jo du. Dirudienez, orduan tirokatu dute 37 urteko emakumea polizia-agenteek.

Anbulantzia bertaratu da eta bertan artatu dute emakumea osasun-langileek, baina ospitalera eraman dute gero. Medikuek, baina, ezin izan dute ezer egin.

Tiroka hasi diren unean, autoaren kanpoaldean zeuden bi polizia-agenteak, eta Baionako fiskalak, Jérôme Bourrierrek, adierazi duenaren arabera, "tiroketaren hasieraren zergatiak zehazteke daude oraindik".

Emakumea tiroz hil duen polizia-agentea atxilotu dute, eta "giza hilketa saiakeragatik" eta "agintaritza publikoaren titular batek egindako giza hilketagatik" ikertuko dute.