AKTUALITATEA / Eraso faxistak
Pertsona etxegabe bat jipoitu dute Iruñean
Eliza bateko atean zegoela eraso zioten hainbat pertsonak; auto batetik jaitsi eta jo egin zuten.
2022eko apirilaren 12
Pertsona etxegabe bat jipoitu dute Iruñean

Joan den asteburuan pertsona etxegabe bati eraso zioten hainbat pertsonak Iruñean (Nafarroa). Alde Zaharreko San Lorenzo elizaren aurrean zegoen bera, eta bat-batean, zenbait ezezagun jaitsi ziren auto batetik. Hitzik egin gabe, denen artean jipoitu zuten etxegabea, eta alde egin zuten gero.

Gertatutakoa ikertzen ari omen da Iruñeko Udaltzaingoa, gorroto delitu bat egon ote den aztertzeko.