AKTUALITATEA / Migrazioa
Pertsona etorkinei erroldarekin iruzur egiten dien pertsona bat atzeman dute Tuteran
30 bat lagun erroldatu zituen etxe batean, bakoitzari 500 euro kobratuta.
2026eko urtarrilaren 28
Pertsona etorkinei erroldarekin iruzur egiten dien pertsona bat atzeman dute Tuteran
— ARGAZKIA Navarra.com

Etorkinen aurkako beste iruzur baten berri eman dute Euskal Herrian. Tuteran (Nafarroa), diru truke dozenaka errolda egin dituen gizonezko bat atxilotu dute: 30 bat pertsona migrante erroldatu zituen Erriberako etxebizitza batean, 500 euro kobratuta bakoitzari.

EITBk jaso duenez, pertsona horien zaurgarritasunaz baliatu da iruzurgilea. Alokairuan hartutako etxe batean "irregulartasunak" sumatuta abiatu zuten ikerketa poliziala, eta urtarrilaren 24an eman zuten atxiloketaren berri hainbat hedabidek.