AKTUALITATEA / Errepresioa
Pertsona bat atxilotu dute Miarritzen, hainbat etorkini muga zeharkatzen laguntzeagatik
Pertsona etorkinei laguntzen dien Etorkizuna sareko kidea da atxilotua, eta Frantziako Poliziak atxiki du.
2022eko otsailaren 18
Pertsona bat atxilotu dute Miarritzen, hainbat etorkini muga zeharkatzen laguntzeagatik

Frantziako Poliziak Miarritzeko (Lapurdi) ordainlekuan atxilotu zuen atzo Etorkizuna laguntza sareko kide bat, hainbat pertsona etorkini Ipar eta Hego Euskal Herrien arteko muga zeharkatzen laguntzen ari zela. Horren ostean, Hendaiako (Lapurdi) komisaldegira eramana izan zen, eta han mobilizatzeko deia luzatu zuen gauean Etorkizunak, gertatutakoa salatzeko. Gaur goizean utzi dute aske sareko laguntzailea.

Ez da laguntza sareetako kideak atxilotuak eta kontrolatuak diren aurreneko aldia. Etorkizuna elkarteak salatu duenez, azkenaldian, atxiloketak biderkatzen ari dira.