AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Pasaian, emakume baten etxea erretzen saiatu da bere bikotekide ohia
Emakumearen etxetik labana bi lapurtu, tokiari sua ematen saiatu eta beste gizon bat sastakatu zuen gazte batek.
2023eko uztailaren 20
Pasaian, emakume baten etxea erretzen saiatu da bere bikotekide ohia

27 urteko gizon bat atxilotu zuten asteartean Pasaian (Gipuzkoa), goizaldean, hainbat eraso egiteagatik. Bere neska lagun ohiari etxeko giltzak lapurtu eta pisura sartu zen lehenengo, emakumea barruan zela. Bi aizto kendu zizkion, eta etxeari su ematen ahalegindu ostean, alde egin zuen. Gero, labanak eskuan, kalean sastakatu zuen beste gizonezko bat.

Atxilotua izan eta epailearen aurretik igaro ondoren, erasotzailea kartzelaratzeko agindua eman zuen hark. Bi delitu leporatu dizkiote: homizidio saiakera eta genero indarkeria.