AKTUALITATEA / Herri unibertsitatea
Otsailaren 22tik 23ra bitartean izango da aurtengo Herri Unibertsitate nazionala
Oraingoan ere Leioako campusean elkartuko dira bi egunez. Laster jakinaraziko dute zein hitzaldi eta mahai-inguru prestatu dituzten edizio honetarako.
2023eko urtarrilaren 19
Otsailaren 22tik 23ra bitartean izango da aurtengo Herri Unibertsitate nazionala

Aurreko urtean bezala, otsailean izango da Herri Unibertsitate nazionalaren edizio berria; otsailaren 22tik 23ra bitartean, hain zuzen. Aurten ere Leioako (Bizkaia) campusak hartuko du ekimena, eta hainbat gunetan banatuta izango dira hamaika auzi politiko lantzeko hitzaldiak eta mahai-inguruak, bi egunez. Antolatzaileek aurki argitaratuko dute 2023ko egitarau zehatza.

Iaz otsailaren 16tik 17ra bitartean izan zen Herri Unibertsitate nazionala (hemen aurreneko eguneko kronika eta hemen bigarren eguneko kronika).