AKTUALITATEA / Eskola ibiltaria
Ostiral honetan hasiko da aurtengo Eskola Ibiltaria
Villabonan hasi eta Anoetan amaituko da IAren urteroko ekimena. Ibilaldiaz gain, hitzaldiak, tailerrak nahiz aisialdiko eskaintza prestatu dituzte IAko kideek.
2022eko irailaren 28
Ostiral honetan hasiko da aurtengo Eskola Ibiltaria

Ikasturte politiko berriari ekin dio jada Ikasle Abertzaleakek, eta egun gutxi geratzen dira aurtengo Eskola Ibiltaria hasteko. Ostiral honetan, irailaren 30ean, hasiko da IAk urtero egiten duen ekimena, Villabonan (Gipuzkoa); hurrengo egunean, urriaren 1ean, mugituko dira Anoetara (Gipuzkoa). Bi eguneko egitaraua antolatu dute, beraz, IAko kideek.

Hilabete hasieran argitaratu zuten zein ekimen izango diren aurtengo Eskola Ibiltarian, baina xehetasun gehiago jakinarazi dituzte gaur goizean: ekimen bakoitza zer ordutan eta non izango den azaldu dute.

Hona hemen xehetasun guztiak: