AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Ospitaleratutako emakume bat bortxatu du beste paziente batek Gurutzetan
Aurreko larunbatean, ospitaleko gela bateko komunean bortxatu zuen emakumea gizonezkoak. Irunen ere sexu-eraso bat izan zen asteburuan, berriki jakinarazi dutenez.
2023eko otsailaren 23
Ospitaleratutako emakume bat bortxatu du beste paziente batek Gurutzetan
— ARGAZKIA Osakidetza

Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo, Bizkaia) emakume bat bortxatu zuen gizon batek aurreko larunbatean. Une horretan, biak zeuden erietxe horretan ospitaleratuta. Dirudienez, gela bateko komunera sartu ziren biak, eta gizonak han egin zion eraso emakumeari. Erizain bati eskatu zion laguntza erasotua izan zen emakumeak, eta gertaturikoa azaldu zion. Atxilo eraman zuten erasotzailea igandean.

Bestalde, zenbait komunikabidek atzo jakinarazi zutenez, Irunen (Gipuzkoa) ere izan zen sexu-eraso bat aurreko asteburuan. Igande goizaldean jarri zuten salaketa bat eraso hori zela-eta.