AKTUALITATEA / Pederastia
Ortuellako aldagela batzuetan, haur bati argazkiak egin dizkio gizon batek
8 urteko ume bati atera dizkio argazkiak gizonak, Ortuellako Jendea klubeko aldagela batzuetan.
2025eko otsailaren 28
Ortuellako aldagela batzuetan, haur bati argazkiak egin dizkio gizon batek

Haur batek Ortuellan (Bizkaia) jasandako erasoaren berri eman dute. Ortuellako Jendea klubarekin harremana duen gizonezko batek argazkiak egin dizkio 8 urteko ume bati, herriko futbol-zelaiko aldageletan aldatzen ari zela. Otsailaren 20an gertatu zen. Salaketa bat jarri dute bai haurraren familiak bai klubak, eta zabalik dago ikerketa.