AKTUALITATEA / Sindikalismoa
Novaltiako langileek mobilizazioa egin dute Bilbon, Lan Ikuskaritzari "enpresarekin konplizitatea" egotziz
590 eguneko grebaldia daramate farmazia-banaketa sektoreko beharginek. Enpresak etengabe urratu du euren grebarako eskubidea, eta salatu dutenez, "Lan Ikuskaritzak ez dio kasuari erreparatu". Ondorioz, "berehalako neurriak" exijitu dizkiote asteazken goizeko elkarretaratzean.
2021eko martxoaren 3
Novaltiako langileek mobilizazioa egin dute Bilbon, Lan Ikuskaritzari "enpresarekin konplizitatea" egotziz

Novaltia enpresako langileak Bilboko (Bizkaia) Lan Ikuskaritzaren egoitzaren atarian elkarretaratu dira asteazken honetan. Bertan, "enpresako zuzendaritzaren konplize izatea" leporatu diote instituzioari, grebarako eskubidearen urraketa etengabeen aurrean "entzungor" egin duela salatu baitute.

Lan-baldintzak hobetuko lituzkeen hitzarmena eskuratzea da beharginen helburua, eta afera horretan 590 eguneko grebaldia daramate bizkarrean. Izan ere, Novaltiak behin eta berriz uko egin die negoziazio-eskaerei. Halaber, martxoan zehar Novaltiako kontseilu errektoreko kide diren farmazien aitzinean kontzentrazioak egiten jarraituko dute grebalariek.