AKTUALITATEA / Indarkeria matxista
Neska adingabe bati eraso diote Leioako parke batean
Aurreko ostiralean izan zen sexu-erasoa Artatza parkean. Gutxienez hiru mutil adingabe dira erasotzaileak.
2023eko martxoaren 15
Neska adingabe bati eraso diote Leioako parke batean

Neska adingabe batek sexu-eraso bat jasan zuen aurreko ostiralean Leioan (Bizkaia); zehazki, Artatza parkean. Antza, lagunekin zegoela izan zen erasoa, eta, erasoaren ondorioz, Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo, Bizkaia) artatu behar izan zuten gero.

Adingabea da eraso zion gizonezkoa ere. Hala ere, hainbat komunikabidek jakinarazi dute beste mutil batzuek ere badutela zerikusia gertatutakoarekin. Atxilotu bat dago oraingoz, eta beste bi identifikatu. Badirudi laster eramango dituztela epailearen aurrera.