AKTUALITATEA / Gerra
NATOri ezetz esan diote berriz Hego Euskal Herriko hiriburuetan
Atzo bete ziren 39 urte NATOn jarraitzeari buruzko erreferenduma izan zenetik, eta, horri lotuta, NATOren aurkako protestak izan ziren hainbat hiritan.
2025eko martxoaren 13
NATOri ezetz esan diote berriz Hego Euskal Herriko hiriburuetan

1986ko martxoaren 12an egin zuten NATOn segitzearen inguruko erreferenduma Espainiako Estatuan. Hainbat lurraldetan, hala nola Hego Euskal Herrian, Kanarietan eta Katalunian, ezezkoa nagusitu zen. Urteurrenaren harira, protestak izan ziren atzo Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, beste behin ere, NATOri ezetz esateko: lelotzat izan zuten Atzo, gaur eta beti NATOri ez.

Askapenak antolatu zituen Donostiako (Gipuzkoa) eta Gasteizko (Araba) kontzentrazioak. Iruñean (Nafarroa) eta Bilbon (Bizkaia), berriz, hainbat eragilek elkarlanean deitu zuten mobilizatzera; Bilbon, besteak beste, OTAN Ez plataformak, Askapenak edo Bilboko Kontseilu Sozialistak egin zuten deialdia. Europar Batasunean izaten ari den armatzeak eta gorakada belikoak markatutako testuinguruan, beharrezkotzat jo zuten borroka egitea "gerra inperialistaren, NATOren, sionismoaren eta inperialismoaren aurka".