AKTUALITATEA / Greba
Nafarroako kirol zentroetako langileek greba mugagabeari ekin diote
Hitzarmen berri baten alde egiten dute Nafarroako langileek, eta KPIari egokitutako soldata-igoera bat dute helburu. Nafarroako kirol zentro gehienak itxi behar izan dira grebaren ondorioz, sindikatuen arabera.
2022eko urriaren 20
Nafarroako kirol zentroetako langileek greba mugagabeari ekin diote
— ARGAZKIA Navarra TV

Greba mugagabea hasi zuten asteartean Nafarroako kirol zentroetako langileek. Sindikatu nagusien arabera, Nafarroa mailan zentro gehienak itxi behar izan dituzte; Iruñerrian (Nafarroa), zehazki, "ia zentro guztiak" zarratu dira jada grebaren ondorioz.

Bi elkarretaratze egin dituzte berriki grebalariek, Sedena enpresaren egoitzaren —zentroak kudeatzen ditu— zein Iruñeko Udaletxearen aurrean. Hitzarmen berri bat dute helburu, "Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) araberako soldata-igoera" lortze aldera.