AKTUALITATEA / Errepresioa
Mozal Legearen erreformaren aurka mobilizatzera deitu du Ertzaintzako ERNE sindikatuak
ERNEk dio "gero eta handiagoa" dela "herritarren desobedientzia", eta neurri berri posibleak "babesik gabe" utziko dituela polizia-indarrak.
2021eko azaroaren 14
Mozal Legearen erreformaren aurka mobilizatzera deitu du Ertzaintzako ERNE sindikatuak

Espainiako Diputatuen Kongresuan mahai gainean dago Mozal Legea delakoa atzera botatzeko aukera. Polizia-indarren sindikatuek mobilizaziora joko dute aurki, Mozal Legearen erreformaren aurka protesta egiteko. Besteak beste, Ertzaintzako sindikatu nagusiak, ERNEk, deitu du protestara.

"Lege berriak are eta babesgabeago utzi nahi gaitu herritarren desobedientzia gero eta handiagoaren aurrean", esan du aste honetan ERNEk: "Desordena publikoak esponentzialki areagotu dira [...]".

"Gizarte moderno batek gainetik kendu behar ditu iraganeko konplexuak, eta polizia guztiei eman gure lana egiteko behar diren ahalmen guztiak", gaineratu du Ertzaintzako sindikatuak.