AKTUALITATEA / Politika instituzionala
Moncloan hitzartutako bilera bertan behera utzi du EAJk
PSE-EEk Aitor Estebanen argazki bat erabili du EAJri iseka eta kritika egiteko, EAEko estatutuaren auzia dela-eta, eta "errespetu falta" salatu dute jeltzaleek.
2026eko apirilaren 28 - 13:50
Moncloan hitzartutako bilera bertan behera utzi du EAJk

"Hara! Orain ura dago Estatutu berriaren igerilekuan... dio EAJk", hasten da Euskal Sozialistek (PSE-EE) X sare sozialean argitaratutako mezua. Eta burla horrekin batera argitaratu dute Aitor Estebanen irudi faltsu bat, igerilekura salto egiten ariko balitz bezala. Estebanek Euskadi Irratian egindako adierazpen batzuk direla-eta kexatu da PSE-EE.

Hala jarraitzen du Eneko Andueza buru duen alderdiaren sare sozialetako argitalpenak: "Aitor Estebanen baikortasuna ospatu beharko da, baina kasualitatea da bere alderdiarentzat une zaila izatea, erabaki baitute EH Bilduren ildoari jarraitzea, oposizioetan euskararen exijentzia areagotzea eta duela bi urte sozialistekin landutako adostasun berriak alde batera uztea. Autogobernuaren defentsak, euskararen defentsak eta euskal gizarte osoaren interesen defentsak zorroztasuna, dedikazioa eta eskuzabaltasuna merezi dute".

Tweet / X Post

The post preview renders on the published page.

https://x.com/socialistavasco/status/2049084325975425339

X-ko mezuak haserrea sortu du jeltzaleen artean, eta neurri bat hartu du EAJk: biharko, apirilaren 29rako, bilera bat zeukan hitzartuta Moncloan PSOErekin, baina Estebanen alderdiak bertan behera utzi du hitzordua. "Errespetu faltatzat" jo dute PSE-EEren argitalpena, eta jakinarazi dute ez dutela bilerarik egingo.

Tweet / X Post

The post preview renders on the published page.

https://x.com/eajpnv/status/2049103223978414578